Lauburu K.E. Ibarra Mahalak Errioxan hasiko du urtea / Lauburu K.E. Ibarra Mahala estrena el año en La Rioja
Gabonetako oporrak amaitu eta lehenbiziko jardunaldian atseden egitea egokitu zitzaion taldeari, baina itzuli da berriz txapelketara eta oraingoan, LAUBURU IBARRA MAHALAk Valle del Ebro C.D. errioxar taldearen aurrean jarri beharko du. Partida larunbatean izango da, 16:30ean Logroñoko Gonzalo de Berceo kiroldegian. Espedizio moratua Belabietatik aterako da 13:30ean. Taldeari dagokionez, azpimarratzekoa da, Juanan Rodriguez entrenatzaileak asteko entrenamenduari zalantzakor ekin behar izan diola, norgehiagoka honetarako zenbat jokalari izango dituen jakin gabe. Lehenengo taldearen beharrak asebetetzeko alde batetik, sub-16 kategoriako selekziorako deialdia bestetik edota gripe kontuak, lan-ildoa hankaz gora jarri dute. Hala ere, ez da hori aitzakia, lehenbiziko bi egoerak onuragarriak direla deritzo [...]