Lauburu K.E. etxetik kanporako lehenbiziko garaipenaren bila / Lauburu K.E. a por su primera victoria a domicilio
Lauburu K.E.-k C.D. Aurrera de Vitoria taldeari egin beharko dio bisita larunbatean 18:30ean hasiko den partida jokatzeko. Askotan jokatu dute aurrez aurre bi taldeak, bai Bigarren B-an eta baita aurretik ere, euskal multzoan, Hirugarren Mailan. Arabarrak emaitza txarrak izan dituzten azkenaldian eta bere kantxa aprobetxatu nahiko dute ibartarrak menperatzeko, horrela urtea ongi amaitu eta pixkanaka, sailkapenean postuak igotzen hasi. Zumeta jokalariak, gasteiztarren kamiseta jantzia izan du lehendik baina oraingoan ezin izango du haien kontra jokatu lesioa dela medio. Mikel Diestrok, Zumetarena ez ezik, Andoni, Ioritz eta Endikarekin ere, zalantza izango du azken unera arte. Jokalari hauek Eguberrietako atsedenaldiaz geroztik erabat [...]