Lauburu K.E. Ibarrak Burgosen jokatuko du / El Lauburu K.E. Ibarra se desplaza a la capital de Burgos

Larunbatean Mikel Diestroren mutilak Burgosera abiatuko dira, BigMat Fontecha Juventud taldearen aurrean, seigarren jardunaldiko norgehiagoka jokatzera. Círculo kiroldegian izango da, 18:30ean. Ibartarrak, aurreko larunbatean hainbeste kostatako garaipenaren ondoren segurtasunean irabazi dute. Entrenatzailearen esanetan: “orain arteko irteerak zailak izan dira, taldeak dinamika ona du eta pixkanaka hobetzen goaz. Etxetik kanpora garaipena lortzeak gure konfiantza are gehiago indartuko du”. Jokalariei dagokionez, Ioritz osatu da eta deialdian egongo da, teknikoek hala erabakitzen badute; Andoni, behatzean hartutako kolpearen ostean, nola eboluzionatuko duen zain dago eta Joseba normaltasun osoz ari da entrenatzen. Mikelen aburuz, “berri onak dira guztiak, gustua ematen du guztiekin kontatzea”. Guztiek egonda, [...]

2016-10-21T07:44:23+02:0021/10/2016|

Lauburu K.E. Ibarra Mahalak Laskorain K.E. bizilaguna jasoko du / Lauburu K.E. Ibarra Mahala recibe al vecino Laskorain K.E.

Larunbatean 18:30ean, Lauburu Mahalak Laskorain K.E. taldearen aurka jokatuko du; bien arteko duelua ikuskizun paregabea izango da. Tolosarrek txapelketako liderrak dira une honetan, jokatutako lau partidak irabazi baitituzte. Kategoria honetan esperientzia duen taldea da, trinkoa eta egonkortua, jokalariek hainbat urte daramatzate elkarrekin jolasten. Iñaki Peñak Odei ordezkatuko du deialdian, izan ere, Torrelavegan izandako kaleratzearen ondorioz, bi partida jokatu gabe egotearekin zigortu baitute Odei. Iñaki atezainak urte asko daramatza klubean eta gaur egun, nahiz eta jubenil lizentzia izan, filialarekin jokatzen du, bere ikasketak direla eta (Iruñean ikasten du), astean zehar ezin baitu taldearekin entrenatu. Hala ere, edozein partidatan jokatu dezake jubenilekin, [...]

2016-10-20T18:39:04+02:0020/10/2016|

Lauburu Mahalak Torrelavegan galdu du / Lauburu Mahala pierde en su salida a Torrelavega

Bigarren zati txar bat medio, denboraldiko lehenbiziko porrota Ibarrako gazte oparoentzat iritsi da denboraldiko lehenbiziko porrota. Lehenbiziko zatia 1-4ekoarekin amaitu bazuten ere, bigarren zatian zehar pilatutako akats guztiek eragindako porrotak, lehenengoan jasotako uzta alferrikakoa bihurtu zuen. Zuri, Colas, Huici eta Arrak sartutako golekin joan ziren aldageletara. Juananen mutilak oso pozik ikusten ziren hasiera batean, hiru minutura Zurik 0-1ekoa egin baitzuen; sei minutura, Colasek, korner batean estrategia-jokaldi baten bidez, 0-2koa; bederatzigarren minutuan aurkaria tanto batekin aurreratu bazen ere, hamabigarrenean Huicik sartu zuen eta Arrak hamabosgarrenean laugarrenarekin itxi zuen lehenbiziko zatia. Kanpoan lortutako baina kudeatzen ikasi beharreko hiru tantoen abantaila lortu zen [...]

2016-10-17T20:30:35+02:0017/10/2016|

Sufrituz Lauburuk garaipen garrantzitsua gehitu du (4-3) / El Lauburu aprende a sufrir para sumar un importantísimo triunfo (4-3)

Izen-abizen ugari eta lantalde bikaina, horixe izan zen Lauburuk garaipena eskuratzeko gakoa. Hala ere, 40x20-ean ikusitakoaren ostean, agian, emaitza hobea ere, merezi zuen. C.D. Escuelas de Guadalajara F.S. taldea jaso zuten moratuek Belabietan larunbat arratsaldean; sailkapenean postu altuenetan ibiliko den taldea izango da, aurreko astean Zierbenaren aurka lortutako berdinketak ideia hori baieztatzen du behinik behin. Bisitariek horixe bera berretsi zuten, ongi landutako lantaldea eta kalitate tekniko handiko jokalariak dituztela erakutsiz. Partida ezin hobeto hasi zen piparreroentzat. Nahiz eta jokoa parekatua izan, Lauburuk bi tantoen abantaila egitea lortu zuen, Javi Saldise, Laubururen azken fitxak amaitutako bi estrategia-ekintzekin. Saldisek atzo debutatu zuen [...]

2016-10-17T17:38:08+02:0017/10/2016|

Lauburuk CD Escuelas Ciudad de Guadalajara FS jasoko du Belabietan / El Lauburu KE recibe al CD Escuelas Ciudad de Guadalajara FS

Larunbatean Belabietan, denboraldi honetako ohiko orduan (16:30), Mikel Diestrok gidatutako moratuek Gaztelako C.D. Escuelas Ciudad de Guadalajara F.S. taldea jasoko dute. Ligako bosgarren jardunaldiari dagokion partida izango da eta jokoan dauden hiru puntuak eskuratzea eta garaipenen bidera itzultzea da helburua. Piparreroen taldeak, bajan zegoen Agus jokalaria berreskuratuko du norgehiagoka honetarako, eta agian Garmen ere bai; Javi Saldise fitxa berriaren debuta gehituta, ea ligaren hasiera bideratzen hasten den. Ioritzek eta Joseba Balerdi atezainak, aldiz, ezin izango dute biharkoan jolastu. Misterra pozik da taldearen dinamikarekin; taldea oso gaztea da, eta agian, partidetako momentu batzuetan gehiago lehiatzea da, falta zaiena, haren ustez. Aurkariaren [...]

2016-10-14T17:37:04+02:0014/10/2016|

Berriro kanpoan jokatuko du Lauburu Mahalak oraingoan Torrelavegan / Nueva salida para el Lauburu Mahala a Torrelavega

Jubenilen Ohorezko Mailak jarraian egingo duen bigarren irteera izango da, larunbatekoa. Kanpoan jokatzea egokituta, berriro autobidea hartu beharko dute gazteek; oraingoan, Torrelavega helmuga. 16:00etan hasiko da partida eta Mar Rock C.D. taldea izango dute aurrean Vicente Trueba pabilioian. Pabilioi historikoa da, hauxe; bertan, ACB-ko partidak jokatzen zituen Lobos Cantabria taldeak. Gaur egun, areto futboleko partidak eta gizonezkoen bigarren mailako esku-baloiko partidak hartzen ditu eraikinak, 3000 lagunentzako aforoa duelarik. Kantabriako taldea, sei punturekin, taularen laugarren postuan dago egun; hiru partidetatik bi irabazi ditu eta bat galduta. Juananen apopiloak berriz, ligaren hasiera bikainarekin jarraitzen dute, hiru partidetatik hiru irabazita, lidergoa Laskorainekin partekatzen [...]

2016-10-14T15:51:47+02:0014/10/2016|

Lauburu Mahalaren hirugarren garaipena jarraian / Tercera victoria consecutiva del Lauburu Mahala

Etxetik kanpo eta erritmo biziko partida batean lortutako beste garaipen bat 1-8 Lauburu K.E. Ibarra klubeko kanterako altxorrak, hirugarren garaipena jarraian egin zuen aurkariaren etxean; liga hasiera honetan imajina ezin zitekeen emaitza izugarriarekin, gainera. Emaitza hauek egiazkoak badira ere, piparreroen taldeak eta bere gorputz teknikoak badaki, hau hasiera besterik ez dela, eta denboraldian zehar ezusteko handiak jasotzeko prest egon behar duela; txapelketa aurrera doan heinean, doitzen eta errendimendua hobetzen joango diren taldeak izango dituzte aurrean. Bitartean, bizilaguna dugun Laskorain taldea ere, taularen goiko postuei begira dago, soinu handirik gabe baina eraginkor, tolosar blokeari dagokion moduan. Zierbenan jokatutako partida erritmo biziarekin [...]

2016-10-11T17:47:41+02:0011/10/2016|

Laubururen akatsak zigortu zituen aurkariak garaipena lortuz (2-5) / El Lauburu cae en Belabieta ante un rival que supo aprovechar sus errores

Porrota gogorra, ibartarrek jasandakoa; aurkariak, oso lehiakor eta esperientzia handikoak, piparrero gazteen akatsak aprobetxatzen jakin izan zuten. Etxekoek, partida serioa jokatu bazuten ere, markagailuan azpitik egotea ezin izan zuten gainditu, nahiz eta lehenbiziko zatia oso parekatua izan zen. Partidaren hasieran defentsa-lanak nagusitu ziren erasoen gainetik eta ondorioz, gol-aukera gutxi ikusi zen. Bi taldeak fisikoki higadura handia sortzeko jokoa erabili zuten, 40 minutuetan zehar erresistentzia eta konzentrazioa mantentzea garrantzitsua bilakatuko zelarik. Higaduraren ondorioz, eta etxekoen akats bat medio, Andonik bere atean sartu zuen eta bisitariaren lehenbiziko tantoa iritsi zen. Aurkariaren golak bizitu egin zituen etxeko mutilak, eta erasoen mailan beren minuturik [...]

2016-10-10T17:24:19+02:0010/10/2016|

Lauburuk Segorbe F.S. jasoko du Belabietan / El Lauburu K.E. recibe la visita de Segorbe F.S.

Larunbatean, Lauburu K.E. Ibarrak Segorbe F.S., Castellóko taldea jasoko du Belabieta kiroldegian. Arratsaldeko 16:30ean izango da. Bisitariek etxekoek baino puntu bat gehiago dute sailkapen taulan, eta azken partidan, Santurtzi F.S. taldearen aurka berdinketa lortu zuten. Denboraldi honetarako lau fitxa berri egin ditu Valentziako taldeak, lauak jubeniletik igo direlarik. Talde borrokalaria da eta jokoan dauden hiru puntuak eskuratzen saiatuko da, taulan erditik gorako postuan kokatuz hurrengo partidak lasaitasun handiagorekin hartzeko helburuarekin. Ibartarrak, aldiz, Zierbenan partida on bat jokatzetik datoz, nahiz eta 4-1eko emaitzak zapore gazi-gozoarekin utzi zituen. Mikel Diestroren mutilak, markagailuan hiru puntu dituztela, etxean jolastearen abantaila aprobetxatu beharko dute garaipena [...]

2016-10-07T08:57:38+02:0007/10/2016|

Lauburu Mahalak irabazten segi nahi du Zierbenan / Lauburu Mahala a seguir victorioso en Zierbena

Pasa den larunbatean, Belabietan eskainitako gol-festaz gozatu ondoren, aste honetan txapelketaren hirugarren partida jokatzea tokatzen zaigu Bizkaian. Aurkaria Zierbena da, hiru partidetatik bakarra irabazita, sailkapenean, hiru punturekin, bosgarren postuan dagoena. Gure mutilak berriz, bi partidetatik bi garaipen lortu ostean moralki oso indartsu daude. Misterrak nahikoa lan izango du aste honetan gazte hauen euforia kudeatzen. Azpimarratu nahi dugu, larunbatean, aulkian, Elgoibarko Concepto Egile taldearen denboraldi arrakastatsu batean kide izan ziren bi lagun, berriro elkartuko direla; Juanan Rodriguez moratuekin eta Arkaitz Sisniega “Txubas” galipoekin. Ibarrako espedizioaren autobusa, 14:45ean irtengo da Belabieta kiroldegitik, Zierbenako Udal Kiroldegian, 18:00etan partida jokatzea. Beste aldetik, Lauburu Aldaz [...]

2016-10-06T06:50:38+02:0006/10/2016|
Go to Top