Lauburu Mahalaren gol-festa Belabietan / El Lauburu Mahala se da un festín en Belabieta
Harmailetan ikusle mordoa jubenilen joaz txundituta Aurreko astean, Errioxan jokatu zuten partida eta gero, Lauburu Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailak amestutako hasieraz hitz egin genuen; Orain, denboraldiaren debutean, gazte oparoak, ligaren hasiera bikain horri jarraipena eman diotela esan daiteke, Belabietan aspaldi ikusi ez zen gol-festaren bidez. Gora Bilbao aurkaria, bi partidetatik bi irabazita zetorren Ibarrara, baina etxekoen joarekin etsi behar izan zuen; hamahiru gol izan ziren guztira, gure aldeko 12-1eko emaitzarekin amaitu zelarik partida. Zuri-ri egindako penaltiak ireki zuen markagailua, hirugarren minutuan, eta Zuri berak jaurti zuen. Lehenengo tantoarekin bisitariak blokeatuta geratu ziren eta ondorengo lau minutuetan etxeko taldeak 4-0eko emaitza [...]