Laskoraini erraz irabazi ostean Euskal Kopako finalera doa Lauburu Mahala / Lauburu Mahala jugará la final de la Copa vasca tras golear a Laskorain
Bihar Astigarragan jokatuko den finalean postu bat lortzeko lehian, Laskorainen kontra egindako denboraldiko seigarren asaltoa, etxekoen aldeko 8-2ko emaitza irmoarekin amaitu zen Belabietan jokatu zen itzulerako partida, pasa den asteazkenean. Ibartarrak El Pozoren kontra jokatzeko burututako prestaketarekin eskuratu duten erritmoa agerian geratu zen pistan, eta Peña, Odei, Aitor, Zuri edota Agusen falta esanguratsuak izanda ere, taldea lasai eta erritmoarekin ibili zen aurkariaren atea modu jarraian mehatxatuz, postean sei bat alditan [...]