MARKAGAILUA IRAULI, ETA 3 PUNTUAK ETXEAN
Larunbatean Errioxako Villa de Quel taldearen aurka jokatu genuen Ligako hogeita bosgarren jardunaldian. Helburua lortzeko, ezinbestekoa izango zen, zaleen laguntzarekin batera, joko ona mantentzea 40 minututan zehar. Jorge, Eric, Oscar, Boli eta Chuky bostekoarekin hasi genuen partida. Aukera argirik gabe igaro ziren lehen 5 minutuak, eta bisitarien zenbait jaurtiketa arriskutsuk arriskua bertan zegoela gogorarazten ziguten. Hala ere, Christianek aukera ona izan zuen, eskuin hegaletik zihoala ekintza indibidual batean. Handik gutxira, Queleko bi jokalari Jorgeren aurka atera ziren kontraerasoan, baina ez zuten asmatu azken metrotan. Era berean, gure taldeak aukera polita izan zuen Ericek baloia bigarren zutoinean utzi zuenean, baina [...]









