MIKEL DIESTRO: “JOKOAREN FASE GUZTIETAN IZAN DIRA HOBEAK”
Larunbatean Vulcanizados Ruiz Tafa FSren aurka jokatu genuen Ligako hamabigarren jardunaldia. Aspaldiko ezagunak izanik, bagenekien akats bakar batek partida gogorrek eskatzen duten mailan ez egotera eramango gintuela. Eta hala izan zen. Intentsitate handiarekin presionatzen, bat bera ere ez barkatzen, eta etengabe abaguneak sortzen, nafarrak izan ziren nagusi hasieratik amaierara arte. Are gehiago, bi akatsek haien indarrak gutxitzea eragotzi ziguten, eta, 13. eta 14. minutuen artean, bi gol egin zituzten: lehena lapurreta bati etekina aterata, eta bigarrena, berriz, alboko sake baten ondorengo bolea bat errematatuta. Horren aurrean, Diestrok 5eko jokoa aukeratu zuen, baina helburua lortu ezinik, 0-2koarekin joan ginen atsedenaldira. Aldageletatik [...]