ZARATAK KIROLA ITZALTZEN DUENEAN
Asteburuan, Loecheseko José Rodríguez Kiroldegian (Madril) izan zen ligako zazpigarren jardunaldiari zegokion neurketaren eszenatokia. Zoritxarrez, partida hau pistatik kanpoko gertaerengatik geratuko da gogoan, ez bertan erakutsitako jokoagatik. Harmailak ez ziren kirolaren eta kiroltasunaren baloreen adierazle izan. Izan ere, CMO Valves Lauburu eta etxeko taldearen arteko neurketa bederatzi aldiz eten behar izan zen petardoak jaurtitzeagatik, partidaren aktak jasotzen duen moduan; tarte batean, partida hiru minutuz eten behar izan zen. Ez dugu aitzakiarik bilatu nahi porrotarentzat —etxeko taldeak hiru puntuak merezita irabazi baitzituen—, baina ezinbestekoa deritzogu salatzea kirol ekitaldi bati dagozkion balioetatik urrun dagoen giroa. Lehen zatia: moreen nagusitasuna eta abantaila [...]









