JOTA ARREGUI: “EZIN DUT GEHIAGO ESKATU”

Larunbatean, esna amestu, eta bigarren mailara igotzeko Play Off-eko lehen faseaz gozatu ahal izango dugu Belabietan, 18:30ean. Egun hauetan zehar iragarri dugun bezala, SCDR Anaitasuna nafarra izango da gure aurkaria, joan-etorriko kanporaketa batean.  Zentzu horretan, oso pozik gaude esperientzia hau gure zaleekin partekatzeko aukera izateagatik. Gainera, honaino iritsi izanak suposatu duen esfortzu guztia kontuan hartuta, klubak Lauburu eguna ospatzeko erabakia hartu du, gure ustez ezin baitzen beste egun bereziagorik egon aspaldiko partez hura martxan jartzeko. Dena dela, oinak lurrean ditugu, eta badakigu Ligako txapelduna izango dugula aurrez aurre. Are gehiago, nahiz eta azken jardunaldian aurkariak baja garrantzitsu asko izan, [...]

2023-05-11T16:24:36+02:0011/05/2023|

MIKEL DIESTRO IZANGO DA LAUBURUKO KIROL PROIEKTUAREN BURU DATOZEN URTEETAN

Hurrengo denboraldiaren plangintza albiste txar batekin hasi genuen abenduan, Vanessak eta Jotak merezitako atsedena hartzeko erabakia barnetik ezagutzean. Hala ere, Laubururekin duten loturak buelta eman zion erabaki horri, eta pozez betetzen gintuen Klubean funtzioak betetzen jarraituko dutela iragartzeak, oraingoan, kudeaketaren egituraren barruan izango bada ere. Horrekin guztiarekin, Kirol Zuzendaritzak eztabaida pausatua eta gogoeta handikoa izan zuen, proiektu moreak bere hazkundean beste urrats bat emateko kirol-estrategia zein izan beharko litzatekeen jakiteko. Bide bakarra zegoen helburuak betetzeko: esperientzia eta ospe handiko entrenatzaile bat lortzea, bere zerbitzuak lanaldi osoan emango zituena. Zentzu horretan, gure kirol-zuzendaria den Juanan Rodriguezen hitzek argi uzten dute [...]

2023-05-09T22:55:31+02:0009/05/2023|

LORTU EGIN DUGU!!!

Atzo Iruñera joan ginen denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat jokatzera. Denbora daramagu norgehiagoka honen garrantzia nabarmentzen, eta, nahiz eta aurkariarek baja nabarmenak izan, jakin bagenekien asko sufrituko genuela aurretik genituen 40 minutuetan zehar. Horrela, Chuky, Boli, Uri, Oscar eta Dani izan ziren hasierako bostekoa, eta urduritasunak % 100ean ez egotea eragin zuen. Horren aurrean, Anaitasuna indartu egin zen, eta 8. minutuan gola sartu zuen falta batetik (1-0). Golak min handia eman zuen, baina handik bi minutura, partida berdindu zuen Bolik, Oscarren jaurtiketa baten ondorengo aldaratzea aprobetxatuta. Aurrerago, atsedenaldirako 7 minutu baino gutxiagora, Ikerrek 1-2koa jarri zuen markagailuan, ekintza bikaina borobildu [...]

2023-05-07T23:57:08+02:0007/05/2023|

AZKEN AHALEGINA ETXETIK KANPO, ETA BABESTUTA

Larunbat honetan Iruñera joango gara gure multzoko txapeldunaren aurka jokatzeko, eta irabaztea edo berdintzea nahikoa izango litzateke laugarren postuan ipintzeko ametsa lortzeko. Gainera, irabazten ez duen bitartean, Zierbenak egindako edozein emaitzak balioko liguke Play Off-ean sartzeko. Hala ere, gure taldeak jakin badaki onena dela helburua geure kabuz lortzea, orain arte bezala bukaerara arte borrokatuta. Horrekin lotuta, kontziente gara izugarri zaila izango dela nafarren etxean puntuak lortzea, eta bost axola izango zaiela duela bi aste jada Ligako txapeldun izendatu izanak. Ildo horretan, Jotak adierazi du azken jardunaldirako irteerarik onena izan ez arren, munduko ilusio guztiarekin sentitzen dela Play Off-era sartzeko [...]

2023-05-04T22:33:39+02:0004/05/2023|

JOTA ARREGUI: GIDOITIK EZ IRTETEA IZAN DA GAKOA”

Larunbatean denboraldi zirraragarri honetako azken-aurreko partida jokatuko genuen Belabietan. Harmailak beteta ikusteagatik emozioz beteta, egiten ari ginen horretaz oso ziur sentituta hasi genuen partida, gidoitik irten gabe, eta hori izan zen, gure entrenatzailearen ustez, garaipen sendoaren gakoa. Aurrean genuen taldearen erasorako ahalmenaz erabat kontziente ginen arren, ezin hobeto ulertu genuen zer egin behar genuen. Horrela, presio eraginkor bati esker, izugarri kostatu zitzaion jokoa sortzea, eta beraz, markagailuan 3-0koa islatuta joan ginen atsedenaldira. Lehen bi golak Uriren eskutik etorri ziren, lehenengoa 7. minutuan erditik egindako jaurtiketa baten ondoren eta bigarrena atsedenaldirako 4:44ra, aldaratze bat aprobetxatuta. Ondoren, Ikerrek sartu zuen lehen [...]

2023-05-02T21:30:31+02:0002/05/2023|

GUREA BEZAIN ZUENA

Bihar, 18:30ean jokatuko dugu 22-23 denboraldi honetan etxean disfrutatuko dugun azken jardunaldia. Denbora hegan pasa da, eta gure gaitasunetan konfiantza izateari inoiz utzi ez diogun arren, kategoriako maila altuak, astetik astera, asko zailtzen zuen egun Play Off-eko azken postu horrekin amets egin ahal izatea. Urtea gorabeheraz beteta egon da, eta topaketa bakar bat ere ez da lan erraza izan. Zentzu horretan, talde indartsu bat hartuko dugu Belabietako azken partida honetan ere, gaur egun 36 puntu pilatuta dituen taldea, hain zuzen: FS Villa de Quel. Errioxarrak ez daude arriskuan, eta ezin dute Play Off-ean posturik eskuratu, baina horrek ez du [...]

2023-04-27T22:51:12+02:0027/04/2023|

ARRATSALDE ZIRRARAGARRI BATEN BILA TAFALLARA

Bihar Tafallara bidaiatuko dugu Tafa Vulcanizados Ruiz FS taldearen aurka 18:00etan jokatzeko, eta hainbat arrazoi ditugu arratsalde zirraragarri batek espero digula baieztatzeko. Azter dezagun horietako bakoitza: Alde batetik, nafarrek 1-2 irabazi zieten pasa den asteburuan San Juango bizilagunei, eta horrek talde bat zein bestea 45 punturekin kokatzea eragin zuen. Era berean, Tafallakoen garaipenak (baita geureak ere) aukera eman digu Iker Torok zuzendutakoengandik zertxobait bat gehiago urruntzeko; izan ere, oso gertutik estutu gaituzte orain arte, baita jardunaldi batean baino gehiagotan gainditu ere.  Bestalde, Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, emaitza horrek are zirraragarriagoa bihurtu du Play Offeko laugarren posturako lehia. Lauburu, [...]

2023-04-20T22:29:54+02:0020/04/2023|

ZERBAIT IKARAGARRITIK HIRU PAUSORA

Larunbatean denboraldiko arratsalderik zirraragarrienetako bat bizi genuen Belabietan, eta bai jokalariak, baita zaleak ere, sekulako gozamenarekin irten ginen partidatik. Jokoan dagoena kontuan hartuta ulergarria den urduritasunarekin, zelaira atera ginen Dani, Uri, Oscar, Txiki eta Bolirekin. Lehen minutuetan, behin baino gehiagotan hurbildu ginen aurkako atera, baina zatiaren erdia iritsi arte itxaron behar izan genuen lehen gola ikusteko: Urik eta Chukyk bizkarra irabazten zioten atezainari, eta area barrutik sartzen zuen azken honek (1-0). Ondoren, 4 minutu gehiago behar izan zituen bikote honek antzeko gola sartzeko (2-0), oraingoan nagusitasunean jokatuta aurkarietako batek txartel gorri zuzena jaso zuelako. 2-0ekoarekin, markagailuan hurbildu zen Brunete [...]

2023-04-17T19:42:30+02:0017/04/2023|

ENERGIA POSITIBOA LAU JARDUNALDIREN FALTAN

Bihar etxera itzuliko gara Aste Santuko etenaldiaren ostean, eta pilak kargatuta, denboraldi honetan mailara igo berri den ED Brunete talde madrildarraren bisita jasoko dugu. Etxeko gisa jokatzen dugun astebururoko legez, 18:30ean emango diogu hasiera neurketari, eta azken txanpan murgildurik, espero dugu gure zaleek harmailak ilusioarekin eta itxaropenarekin betetzea. Bisitariei dagokienez, hamargarren postuan daude sailkapenean, 30 puntu pilatuta, hemendik amaierara arte gure aurkarietako bat izango den Villa de Quel-en berberak, hain zuzen. Zentzu horretan, egun arrisku postuetan egon ez arren, Brunetekoentzat ere da garrantzitsua puntuei estu heltzea, orokorrean, berdintasunak jarraitzen baitu sailkapena zuzentzen, eta oraindik erabakitzeko asko dagoelako. Gainera, ezin [...]

2023-04-14T17:59:35+02:0014/04/2023|

I K A R A G A R R I A

22-23 denboraldiko azken txanpan murgilduta, Zaragozara bidaiatu genuen larunbat arratsaldean CD Pinsequeren aurka jokatzeko.  Lehen zatia Marcos, Oscar, Txiki, Uri eta Chuky bostekoarekin hasi genuen eta, sentsazioa oso ona izan arren, area ertzean baloia eskuarekin ikutzeak ekarri zuen etxekoen aldeko arratsaldeko lehen gola (1-0, min 1). Horren ostean, lan ona egiten jarraitu genuen lehen zatia osatzeko, eta, elkarrekin arraun egiteari esker, aurretik jartzea eta atsedenaldira 1-3ko markagailuarekin joatea lortu genuen. Golak 9. minutuan, 11.ean eta 13.ean iritsi ziren: lehenengoa Ikerren eskutik, 5eko jokoa erabiltzen ari ginela, bigarrena, Uriren eskutik, kornerretik, eta hirugarrena, Txikiren eskutik, kontraeraso azkar batean. Aldageletara aurretik [...]

2023-04-03T13:37:32+02:0003/04/2023|
Go to Top