Mikelen mutilak bigarrenez galdu dute etxean, ligako irabazlea den Colo Colo taldearen aurka eta 1-5eko emaitza sendo batekin.

Partida txarra piparreroentzat, igande goizean jokatutakoa. Aragoiarren jokoari nahiko lanekin eutsiz hasi ziren; Colo Colo bizi-bizi atera zen hasiera-hasieratik, behin eta berriro inguratzen ziren arrisku egoerak sortuz eta etxekoei oso zaila egin zitzaien aurkariaren erasoak ekiditea.

Zazpigarren minutuan markagailua estreinatu zuten bisitariek, Muniesak, Trasobaresen jokaldi bikain baten ostean jaurtiketa zuzen bat egiteko aprobetxatu zuenean. 0-1ekoa izan zen.

Ondorengo minutuetan dinamika berak jarraitu zuen partidan, txapeldunak Lauburu menderatuz eta honek, trantsizio azkarren bidez gol-aukera gutxi batzuk sortzen zituelarik.

Hamabigarren minutuan berdinketa iritsi zen, Unaiek jokaldi on batean baloia Loitzuni pasa eta honek, 1-1ekoa egin zuenean. Emaitza horrekin lehenengo zatiaren bukaerara iritsi ziren.

Bigarren zatian Colok argi erakutsi zuen aurreko kanpainan liga irabaztearen zergatia. Zaragozako mutilak arrabola moduan atera ziren aldageletatik eta piparreroen gainetik erraz nagusitu ziren.

Sortzen ziren aukerak bisitarienak izaten jarraitzen zuten eta bosgarren minutuan bigarren eta hirugarren golak sartu zituzten, etxekoentzat 1-3ko emaitza horrek partida asko zaildu zuelarik.

Ondorengo minutuetan Lauburu saiatzen zen baina ezin, Colo handiak etxekoen eraso guztiak gelditzen baitzituen. Bukaerarako bost minutu falta zirela 1-4ko emaitza iritsi zen aragoiarrentzat. Orduan, ibartarren entrenatzaileak bost lauentzat egitea erabaki zuen baina bisitariek bosgarren eta azken tantoa egiteko besterik ez zuen balio izan.

Porrota honekin Debabarrena gailendu zaio taulan eta Lauburuk zazpigarren postura jaitsi behar izan du.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Unai, Ioritz, Txipi, Conde. Xabi, Loitzun (1), Aitzol, Garmen eta Agus-ek ere jokatu zuten.

COLO COLO CONFORT: Javier, Muniesa (3), Daniel, Adán (1), Trasobares (1). Víctor, Carlos, Javier C., eta  David-ek ere jokatu zuten.

Txartel horiak: Víctor (Colo Colo).

GOLAK

0-1 MIN 07:34 MUNIESA
1-1 MIN 11:44 LOITZUN
1-2 MIN 24:58 MUNIESA
1-3 MIN 25:20 TRASOBARES
1-4 MIN 34:13 MUNIESA
1-5 MIN 34:54 ADAN
IMG_20160228_122355-2

Los de Mikel pierden el segundo partido consecutivo en su casa frente al vigente campeón de liga Colo Colo con un contundente 1-5.

Mal partido de los piparreros en la mañana del domingo, donde comenzaban algo imprecisos aguantando la gran puesta en escena del conjunto maño.

Colo salió a morder desde el pitido inicial, y a los locales se les hacía muy difícil defender las acometidas de los zaragozanos, que llegaban una y otra vez creando claras situaciones de peligro.

En el minuto 7 los visitantes inauguraban el marcador, Muniesa aprovechaba para marcar de tiro raso después de una buena jugada de Trasobares. Era el 0-1.

En los minutos siguientes el encuentro continuaba en la misma dinámica, con claro dominio del vigente campeón ante un Lauburu que disponía de sus pocas ocasiones en rápidas transiciones.

En el minuto 12 los locales empataban el encuentro en una buena jugada de Unai, que pasaba para Loitzun y éste no perdonaba para poner el 1-1 con el que se llegaba al final de la primera mitad.

En la segunda parte Colo demostró el por qué del logro de la anterior campaña. Los zaragozanos salieron de los vestuarios en modo rodillo, y pasaron literalmente por encima del conjunto piparrero.

Las ocasiones seguían siendo visitantes, y en el minuto 5 de la reanudación lograban el segundo y el tercero para poner el partido muy cuesta arriba para los locales con el 1-3.

En los minutos siguientes Lauburu quería pero no podía, lo intentaba por todos los medios posibles, pero un gran Colo frenaba cada ataque de los locales. A falta de 5 para la conclusión llegaba el 1-4 para los maños, y el míster piparrero apostaba por el cinco para cuatro, pero solo valía para que los visitantes incrementaran el marcador y pusieran el definitivo 1-5 en el electrónico.

Nueva derrota de Lauburu, que ve cómo sus vecinos de Debabarrena le superan en la tabla cayendo al séptimo puesto.

DETALLES DEL PARTIDO

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Unai, Ioritz, Txipi, Conde. También jugaron Xabi, Loitzun (1), Aitzol, Garmen, Agus.
COLO COLO CONFORT: Javier, Muniesa (3), Daniel, Adán (1), Trasobares (1). También jugaron Víctor, Carlos, Javier C., David.
Tarjetas amarillas: Víctor (Colo Colo).

GOLES

0-1 MIN 07:34 MUNIESA
1-1 MIN 11:44 LOITZUN
1-2 MIN 24:58 MUNIESA
1-3 MIN 25:20 TRASOBARES
1-4 MIN 34:13 MUNIESA
1-5 MIN 34:54 ADAN