Saiatu ziren baina ezin izan zuten Cerverano taldea garaitu. Piparreroen taldean nozitzen ari diren baja guztiak nabarmen geratu ziren larunbateko partidan. Hala ere, ibartar jokalari gazteek dena eman zuten eta taldeari indarra helarazten errioxar jarraitzailez lepo zegoen kantxa batean azken minutura arte borrokatu zuten.

Norgehiagoka etxekoen presio handiarekin hasi zen, 45 segundurako lehen tantoa egin zutelarik eta hirugarren minutuan bigarrena. hasiera txarra izan zen ibartarrentzat, 2-0ekoa zen eta Txubelek azkar zuzendu beharra izan zuen egoera.

Minutu gutxira arbitroa lesionatu egin zen bandan irrist egin ostean eta partida epaile bakarrarekin utziz, jokalekutik kanporatu beharra izan zuen.

Bederatzigarren minutuan, Tobik aldea murriztea lortu zuen luze egindako jaurtiketa batekin. Partida pixka bat berdindu zen eta horrek urduri jarri zituen Cerverano taldeko jokalariak. Bi taldeak faltak egiteari ekin zioten, bostera, atsedenaldirako minutu batzuk falta zirela iritsi zirelarik. Ez Agusek ezta Tobik ere, ez zuten lortu 10 metroetatik egindako bi jaurtiketekin baloia sarera bidaltzea. Gainera, jokaldi horien ostean, errioxarrak 3-1ekoa egin zuten bandako sake baten bidez.

Agusek hemeretzigarren minutuan asmatu zuen penalti bikoitzarekin tantoa egiten eta 3-2koa ezartzen markagailuan, baina lehenengo zatia bukatzerako Cerveranok beste gol bat sartu zuen 10 metrotatik egindako beste jaurtiketa batekin, 4-2koa eginez.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Tobik Mahala Laubururen 3. tantoa sartu zuen bandako sake baten ostean. Hala ere, ibartarrei nekea sumatzen zitzaien eta 26garren minutuan Cerveranok bosgarren gola sartu zuen, zuzeneko falta batean. 33garren minutuan berriz, 6-3koa iritsi zen zalantzazko penalti batean, (Tobik eskuarekin nahigabe ukitzeagatik) eta 36 eta 39garren minutuetan azken bi tantoak sartu zituen Cerveranok, markagailua behin-betiko 8-3koan utziz. Emaitza honek Mahala lehenengo postutik urruntzen du eta titulua lortzeko aukerak murrizten dizkio.

Filialak, markagailuan launa ezarri zutenean eta bukaerarako 15 minutu falta zirela, partidua eten egin behar izan zuten, itogin batzuen erruz.

Kadeteak 4-1 irabazi zioten Zarautz K.E. taldeari Belabietako kiroldegian. Lehenengo zatian bisitariak aurreratu ziren markagailuan baina Txipik banakoa egin eta atsedenaldira joan ziren.

Bigarren zatia ezin hobeto hasi zen ibartarrentzat, izan ere, lehenengo jokaldian jada, eta talde-lanaren ondorioz, tantoa egin baitzuen Julenek, markagailuan 2-1ekoa ezarriz. Handik aurrera etxekoak gailendu ziren eta beste bi tanto gehiago egitea lortu zuten, (Txipi eta Alex) markagailua 4-1ean ezarriz.

Lauburu Berastegi, nesken kategoriak beste garaipen bat lortu zuen Zaldibiaren aurka 4-1 eginda. Uzturpe Lauburuk Tolosako Uzturpe frontoian 4-1 galdu zuen Orixeren aurka.

IMG_1141

Se intentó, pero no se pudo derrotar al potente equipo riojano Cerverano, las bajas que arrastraba el conjunto piparrero se notaron en el transcurso del encuentro, pero los jóvenes jugadores Ibartarras se vaciaron y hasta los últimos minutos del encuentro pusieron las espadas en todo lo alto en una cancha abarrotada de aficionados riojanos que animaban a su equipo con fuertes gritos y cánticos.

El encuentro empezó con una fuerte presión local, y a los 45 segundos inauguraban el electrónico en una contra colocando el 1-0. En el minuto 3 Cerverano puso el 2-0, fue un desastroso inicio para Mahala, que Txubel tuvo que corregir inmediatamente.

A los pocos minutos, un colegiado cae lesionado al girársele la rodilla en un pequeño resbalón en banda, teniendo que abandonar el terreno de juego, quedando el encuentro para un solo arbitro.

En el minuto 9, Tobi recortaba diferencias con un disparo de larga distancia. El partido se igualó y los nervios se apoderaron de los jugadores de Cerverano. Los dos conjuntos comenzaron a cometer faltas, llegando a las 5 cuando quedaban varios minutos para el descanso. Tanto Agus, como Tobi, erraban dos lanzamientos desde los diez metros, seguido a esas jugadas los riojanos ponían el 3-1 tras un saque de esquina.

En el minuto 19, Agus, esta vez sí acertaba de doble penalti poniendo el 3-2 en el luminoso, pero a pocos segundos del final de la primera mitad Cerverano hacía el 4-2 en otro lanzamiento desde los diez metros, resultado con el que se llegaba al descanso.

Nada más iniciarse la segunda mitad, Tobi ponía el 4-3 tras un saque de banda. El cansancio en las piernas de los Ibartarras comenzaba a notarse, y en el minuto 26 Cerverano ponía el 5-3 de falta directa. En el 33 llegaba el 6-3 en un dudoso penalti por una involuntaria mano de Tobi, y en los minutos 36 y 39, los riojanos remataban su faena y dejaban el electrónico con el 8-3. Con este resultado Mahala se distancia del líder, y las opciones para conseguir el título se alejan considerablemente.

El partido del filial quedó suspendido por culpa de unas goteras cuando el marcador reflejaba un empate 4-4 a falta de 15 minutos para la finalización.

Los cadetes vencieron por 4 goles a 1 a Zarautz K.E. en el polideportivo Belabieta de Ibarra. En la primera parte, los ibartarras veían como los visitantes se adelantaban en el electrónico, pero Txipi hacia el 1-1 con el que se llegaba al descanso.

La segunda mitad no pudo comenzar mejor para los intereses de los piparreros, ya que en la primera jugada Julen marcaba el 2-1 en una buena combinación de todo el equipo, a partir de ahí el dominio local se acentuó y consiguieron incrementar el marcador hasta el 4-1 con goles de Txipi y Alex.

Lauburu Berastegi de categoría femenina lograba una nueva victoria con un escandaloso resultado frente a Zaldibia. Uzturpe Lauburu caía derrotado en el frontón Uzturre de Tolosa por 4-1 ante Orixe.