Bihar Zaragozara joango gara Loalco Green Colo Colo taldearen aurka jokatzeko arratsaldeko 16: 00etan. Bidaia-orduak kontuan hartuta, goizeko 9:00etan irtengo gara Belabietatik, bertan bazkaldu eta norgehiagoka baino lehen atseden hartu ahal izateko.

Aurrean, aurkari zuzena, sailkapenean 3 puntura baino ez dagoena. Jokatu diren 18 jardunaldietatik (gure kasuan baino jardunaldi bat gutxiago), 6 irabazi ditu, 3 berdindu eta 9 galdu. Elkarren aurka jokatu genuen lehen partida gogoratuz, Jotak azaldu du jokoa asko zailtzen duen zonako defentsa-egitura erabiltzen duen taldea dela, eta, pertsonalki, asko gustatzen zaiola egiten duten erasoko planteamendua.

Zentzu horretan, funtsezkoa izango da 40 minututan partidatik ez irtetea. Horretarako, gure entrenatzaileak aurreko asteko jokalari guztiei deitu die, baina, oraingoan, albiste txarra dugu: ezin izango dugu Alamancosekin kontatu tendoiean izandako haustura txiki batengatik. Lehenbailehen sendatzea espero dugu. Alvaro eta Juaristiri dagokienez, pixkanaka osatzen ari dira, baina jokatu ezinik jarraitzen dute. Jubenilen taldetik, Iker-ek, Ekain-ek eta Marcos-ek bidaiatuko dute.

Aukera berri bat 3 puntu batu eta lehen lau sailkatuak apur bat gehiago estutzeko borrokan jarraitzeko. GOAZEN LAUBURU!!!