Etxetik kanpo bi partida jokatu ondoren, bihar Belabietara itzuliko gara 25. jardunaldiari dagokion norgehiagoka inoiz baino gogotsuago jokatzeko. Gainera, Otxartaberen aurkako porrotak postu bat jaistea ekarri du, eta horrek esan nahi du bosgarren jarri garela, gure ametsetik puntu bakarrera. Horrela, oso argi daukagu geratzen diren partida guzti-guztiak final bat izango balira bezala biziko ditugula.
Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken-aurreko postuan dago, 20 punturekin, 5 garaipen, 5 berdinketa eta 14 porroten ostean. Hala ere, parekotasunak ere jarraitzen du agintzen sailkapeneko azken postuetan, eta beraz, ez dago zalantzarik nafarrek gogor borrokatuko dutela mailari eusteko.
Horri aurre egiteko, gure taldeak gogor entrenatu du astean zehar eta, saioetako batean, Txikik kontatu digu laugarren postu hori lortzeko borrokan gauden bakarrak ez garela dakiten arren, taldeak, oro har, azken hasperenera arte borrokatzea duela buruan. Horrela, Jotak jokalari guztiak deitu ditu, lesionatuak izan ezik. Euskal Ligako taldetik, beti bezala, Beñat eta Ekain izango ditugu laguntzaile.
Zuen zain egongo gara elkarrekin gozatzen jarraitzeko!
GOOOOOAZEN!!!!