13 2020.01.13

LAUBURUK 6 JARDUNALDIKO BOLADA TXARRA HAUTSI DU

2020-01-13T19:30:43+01:0013/01/2020|

Gabonetako etenaldiaren ondoren, Alfredo Hualderen mutilek Burgosera bidaiatu zuten Ligako hamaseigarren jardunaldiko partida jokatzera. Oraingoan, Juventud del Círculo taldearen aurka jokatzea tokatzen zen. Azken honi dagokionez, orain arte talde morea baino postu bat gorago kokatzen zen sailkapenean, 3 puntu gehiagorekin. Beraz, hori kontuan hartuta, Ibarrakoek bazekiten larunbateko garaipenak garrantzi handia zuela euren arteko aldeak murrizteko.  Horrela, partidari hasiera eman eta Lauburu aurkaria baino nagusiagoa izan zen lehen zatian. Lehen minutuetatik, Carlosena anaiek aukera onak izan zituzten markagailua irekitzeko, baina atezainak ondo urrundu zituen jaurtiketak. Hala, hainbat iritsiera eta aukera asko izan ondoren, Iñigok konfiantza irabazteko balio izan zuen 0 [...]

9 2020.01.09

“INOIZ BAINO INDARTSUAGO ITZULI GARA”

2020-01-09T19:23:05+01:0009/01/2020|

Alfredo Hualderen mutilak beren helburu nagusitik urrun egotearen sentsazioarekin joan ziren Gabonetako geldialdira. Dena den, bazekiten inoiz baino indartsuago itzuliko zirela postu nagusietatik bereizten dituen distantzia murrizten saiatzeko. Gabonen aurretik jokatu zuten azken partidari dagokionez, 32 punturekin sailkapeneko bigarren postuari eusten dion Otxartabe C.D. baten aurka lehiatu ziren. Azken hau, Ibarrako taldearen aurka lortutako garaipenarekin, lehen postuan dagoen taldetik puntu bakarrera jarri da. Hala ere, beharrezkoa da gogoraraztea, emaitza horiek gorabehera, talde moreak ez ziola jokoa batere erraza jarri eta nagusi izan zela ia partida osoan; zorterik izan gabe, ordea, atezainei egindako jaurtiketetan. Gainera, une hartan entrenatzaile ibartarrak adierazi [...]

5 2020.01.05

LAUBURU, GIPUZKOAKO TXAPELDUN!

2020-01-05T12:47:30+01:0005/01/2020|

Talde moreak Gipuzkoako Kopako finala jokatu zuen atzo, ostegunean Pasaiako Afantxo taldea garaitzea lortu ondoren. Oraingoan, Kopako sailkapen osoan zehar bigarren postua merezi izan duen Idiazabalen aurka jokatzea egokitu zitzaion. Partidari hasiera eman aurretik, Astigarragako harmaila jokalariei indarra helarazi nahi izan zieten zalez beteta zegoen jada. Beraz, ilusioz betetako partida zirraragarria izango zela aurreikusten zen. Horrela, aurkezpenen ondoren, hasiera eman zitzaion final handiari. Talde morea jakitun zen aurkaria oso zentratuta zegoela bere helburuan, eta, Alfredo Hualderen mutilek baja garrantzitsuak zituztela kontuan hartuta, bazekiten ezingo zutela erritmoa jaitsi partidaren 40 minutuetan. Hasiera adierazi zuen txistuarekin, jokalari ibartarrak lehen iritsiera arriskutsuen [...]

4 2020.01.04

LAUBURU GIPUZKOAKO KOPAKO FINAL HANDIAN!

2020-01-04T12:47:44+01:0004/01/2020|

Lauburuk Pasaiako Afantxo taldea garaitu zuen atzo Gipuzkoako Kopako finalerdian, 4 eta 3-ko markagailuarekin. Partida oso bizia izan zen lehen minutuetatik eta zailtasunez betea egon zen. Izan ere, entrenatzaile ibartarrak topaketaren amaieran azaldu zuen bezala: "aurkariak hasieratik oso motibatuta eta partidari guztiz lotuta egon ziren, haien zaleek indar handiz animatzen zituztelarik". Talde moreari dagokionez, oso iritsiera garrantzitsuak egin zituzten partida osoan eta nagusi izan ziren baloi jabetzari dagokionez. Dena den, behin kontrako arean sartuta, baloia ez zen atean sartzen edo Pasaiakoek jaurtiketa eta pase arriskutsuak saihesten zituzten defentsa oso itxi batekin.  Hala ere, esperotako lehen gola iritsi zen Lauburuko [...]

31 2019.12.31

LAUBURUK GIPUZKOAKO KOPAKO FINALERDIA JOKATUKO DU!

2019-12-31T11:32:05+01:0031/12/2019|

Talde moreak Laskoraineko gure bizilagunak garaitzea lortu zuen atzo, Gipuzkoako Kopako final-laurdenenari dagokion partidan. Espero bezala, tentsio, intentsitate eta urduritasunez betetako norgehiagoka izan zen bi taldeen aldetik; baita Tolosako Usabal kiroldegiko harmailak bete zituen zaleen aldetik ere. Hasiera batean, kiroldegiko beheko kantxan jokatu behar zen partida, baina, beroketari hasiera eman baino zertxobait lehenago, berri ona jaso genuen: azkenean, goikoan jokatuko zuten. Albiste hori oso positiboa izan zen bai jokalarientzat, bai zaleentzat; izan ere, goian askoz ere leku gehiago dago ikusleentzat eta jokalariek intentsitate handiagoz senti dezakete haiek animatzera hurbiltzeko zalantzarik egiten ez duten pertsona guztien maitasuna eta berotasuna.  Horrela, [...]

23 2019.12.23

ERAKUTSITAKO NIBELA ISLATZEN EZ DUEN EMAITZA BAT

2019-12-23T21:20:55+01:0023/12/2019|

Lauburukoek oso aurkari gogorra izan zuen parez pare larunbatean. Taldea jakitun zen oso partida zaila izango zela, eta oso mentalizatuta atera ziren Belabietatik. 5 jardunaldi jarraian garaipena lortu ezinik eman ondoren, gabonetako geldialdira sentsazio onekin joan nahi zuten eta, horregatik, oso motibatuta egoteaz gain, gogo handia zuten duten joko maila ona erakusteko. Horrela, partida arratsaldeko 16:15ean bazen ere, goizeko 11: 00etan atera ziren Ibarratik. Oso garrantzitsua zen eguna taldean eta asteko helburuan kontzentratuta hastea: denboraldi ona egiten ari den Otxartabe taldea garaitzea. Beroketaren ondoren, lehen minututik oso bizia izan zen partida bati eman zitzaion hasiera. Jokoaren intentsitatea bi aurkarien [...]

19 2019.12.19

DENA EMANGO DUGU

2019-12-19T19:25:13+01:0019/12/2019|

Lauburu ez dago bere unerik onenean. Bost jardunaldi garaipenik lortu gabe eman ondoren, taldearen animoak ez daude oso altu. Pasa den larunbatean Ibararte C.D. taldea jaso zuten eta, Ibarrakoek jokoan maila ona eskaini bazuten ere, ezin izan zuten 3 puntuak Belabietan geratzea lortu. Aste honetako partidari dagokionez, Bizkaira bidaiatuko dute 29 punturekin sailkapeneko bigarren postuan dagoen Otxartabe C.D. taldearen aurka jokatzeko. Orain arte jokatutako 14 jardunaldietan, 9 garaipen, 2 berdinketa eta 3 porrot pilatzen dituzte. Gainera, lehen postuan dagoen taldetik puntu bakarrera daude bilbotarrak, eta, espero bezala, euren artilleria guztia aterako dute Lauburu mendean hartu, garaipenaren 3 puntuak lortu [...]

16 2019.12.16

ZER GERTATZEN ZAIGU?

2019-12-16T20:09:06+01:0016/12/2019|

Lauburuk Ligako hamalaugarren jardunaldiko partida galdu zuen berriro larunbat honetan. Ibartarrek denboraldian zehar oso emaitza onak izaten ari den Ibararte C.D. taldea jaso zuten Belabietan.  Talde moreak irabazteko beharra zuen, eta ideiak oso argi edukita atera zen pistara. Lau jardunaldi jarraian garaipenik lortu gabe egon ondoren, Alfredo Hualderen mutilek bazekiten zein garrantzitsua zen larunbat honetan 3 puntuak etxean geratzea. Horrela, astean zehar oso gogor entrenatu ondoren, ibartarrek joko azkar eta biziari ekin zioten, eta kanpoko taldeak bere onena emanez erantzun zion. Lehen minutuak etxekoentzat onenak izan ziren argi eta garbi; izan ere, nahiz eta nafarrak izan markagailura lehen gola [...]

12 2019.12.12

BETIKOAK IZATEN JARRAITZEN DUGU

2019-12-12T18:12:44+01:0012/12/2019|

Ez dira jardunaldirik onenak izaten ari Laubururentzat. Taldeak lau partida jarraian daramatza garaipena lortu ezinik. Ondorioz, espero bezala, egoera hau errepika ez dadin, ahalegin erantsia egitera behartuta ikusi da taldea.  Guadalajaran bere partida txarrenetariko bat jokatuta, Ibararte C.D. izango du aurkari aste honetan talde moreak. Nafarroako taldea sailkapeneko laugarren postuan kokatzen da, hirugarren postuan dagoen taldearen puntu kopuru berarekin. Horrez gain, lehen postuetan dauden taldeetaik puntu bakarrera dago eta jokatu dituzten 13 partidetan, 8 garaipen, 2 berdinketa eta 3 porrot pilatu dituzte.   Horrela, ez dago zalantzarik Ibararte C.D gainditzea ez dela batere erraza izango. Izan ere, nafartarrek izugarri harritu [...]

9 2019.12.09

LAUBURUK EZIN IZAN ZUEN GUADALAJARAKO TALDEA GARAITU

2019-12-09T19:58:35+01:0009/12/2019|

Lauburuk ezin izan zuen punturik lortu Guadalajaran. Alfredo Hualderen taldeak denboraldiko partidarik txarrena jokatu zuen, defentsan ez zuen nortasunik izan eta erasoan freskotasuna falta izan zitzaion.  Partidako lehen minutuak izan ziren Laubururen onenak. Izan ere, Zumeta izan zen markagailua estreinatzeaz arduratu zena, Iñigoren pase bat jaso ondoren, markagailuan 0 eta 1-ekoa jarriz. Dena den, talde moreak defentsan izan zuen pasibotasuna aprobetxatuz, Guadalajarakoek, bi golen bidez, buelta eman zioten markagailuko emaitza horri.  Egoera horren aurrean eta minutu batzuk beranduago, Andonik berdinketa lortu zuen, kanpotik egindako jaurtiketa indartsu baten bidez. Hala ere, gaztelarrek ez zeuden amore emateko prest eta, Laubururen ohiz [...]

Go to Top