9 2019.12.09

LAUBURUK EZIN IZAN ZUEN GUADALAJARAKO TALDEA GARAITU

2019-12-09T19:58:35+01:0009/12/2019|

Lauburuk ezin izan zuen punturik lortu Guadalajaran. Alfredo Hualderen taldeak denboraldiko partidarik txarrena jokatu zuen, defentsan ez zuen nortasunik izan eta erasoan freskotasuna falta izan zitzaion.  Partidako lehen minutuak izan ziren Laubururen onenak. Izan ere, Zumeta izan zen markagailua estreinatzeaz arduratu zena, Iñigoren pase bat jaso ondoren, markagailuan 0 eta 1-ekoa jarriz. Dena den, talde moreak defentsan izan zuen pasibotasuna aprobetxatuz, Guadalajarakoek, bi golen bidez, buelta eman zioten markagailuko emaitza horri.  Egoera horren aurrean eta minutu batzuk beranduago, Andonik berdinketa lortu zuen, kanpotik egindako jaurtiketa indartsu baten bidez. Hala ere, gaztelarrek ez zeuden amore emateko prest eta, Laubururen ohiz [...]

5 2019.12.05

LORTU EGINGO DUGU

2019-12-05T18:46:49+01:0005/12/2019|

Ostiral honetan, Lauburu K.E Ibarrak Guadalajarara bidaiatuko du Ligako hamahirugarren jardunaldiko partida jokatzeko, arratsaldeko 17:00etan. Guadalajarako taldea sailkapeneko azken postuan kokatzen den arren, garaipena oso garrantzitsua da beraientzat eta gogor eutsiko diote helburu horri.   Gaztela-Mantxakoek partida bakarra irabazi dute eta 18 puntuk desberdintzen dituzte ibartarrengandik. Hala ere, gabonen aurretik geratzen diren partidak eurentzat giltzarriak direla jakinarazi dute eta, beraz, ziur daude horiek aurrera ateratzeko gai izango direla. Gainera, pisu handia eman dioten bi kide berri gehitu dituzte taldera, Álex eta Diego.   Alfredo Hualderen mutilei dagokienez, Javi Saldise eta Juaristiren bajez gain, Andoni eta Zumeta zalantza izango dira azken momentura [...]

28 2019.11.28

ETA, AZKENEAN, ETXERA BUELTA

2019-11-28T17:15:30+01:0028/11/2019|

Bi aste etxetik kanpo jokatu ondoren, Lauburu Belabietara itzuliko da F.S Cuellar Cojalba Mariano Rico taldearen aurka lehiatzeko. F.S Cuellar sailkapeneko 11. postuan kokatzen da, ibartarretatik 10 puntutara. 11 partida jokatuta, Cuellarrekoek 3 garaipen, berdinketa 1 eta 7 porrota pilatzen dituzte. Horrela, larunbateko partida arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta talde batek ere ez du amore emango azken txistua entzun arte. Zalantzarik gabe, Natalia Marotok entrenatutako mutilek ez diote batere erraza jarriko talde moreari. Izan ere, aurreko larunbatean egun sailkapeneko buru den Tafatrans Vulcanizados Ruiz F.S taldearen aurka galdu zuten arren, ez da ahaztu behar Guardo F.S Deporcyl aurkari indartsuaren [...]

25 2019.11.25

LAUBURUK BERRIRO GALDU DU ETXETIK KANPO (7-4)

2019-11-25T17:17:06+01:0025/11/2019|

Lauburu punturik gabe itzuli zen aurreko larunbatean Aragoitik. Bi taldeek joko alternatiba eta gol aukera ugari izan bazituzten ere, bertakoek eraman zituzten hiru puntuak. Hasieratik bi babes-apustu desberdin ikusi ziren; baloia norberaren zelaitik urrun mantentzeko, bi taldeek aurkariaren aurreratzea saihesten zutelarik. Lehen minutuetan, Lauburuk aurrea hartu zuen Andonik, korner baten ondoren, sare hondora eramandako estrategiazko gol batekin. Egoera horrekin, Pinseque segituan birjarri eta arrisku handiko bi iritsiera egin zituen. Dena den, Jorgek bere porteria ondo defendatu zuen. Aurrerago, zortzigarren minutuan zehazki, eztabaida eragin zuen jokaldi bat iritsi zen. Soilik arbitroek ulertutako jokaldi horrekin, bertakoen aldeko penaltia adierazi eta Rausellek berdinkentan [...]

22 2019.11.22

SAILKAPENEAN DUEN POSTUAREKIN ENGAINATZEN DUEN TALDE BAT

2019-11-22T10:09:00+01:0022/11/2019|

Tafatrans Vulcanizados Ruiz FS taldearen aurka galdu ondoren, Lauburuk lanean jarraitzen du sailkapeneko lehen postuetan mantentzeko balioko dizkion hiru puntuak lortzeko. Modu horretara, Alfredo Hualderen mutilek larunbatean, Zaragozan eta arratsaldeko 18:00etan, Ligako hamaikagarren jardunaldia jokatuko dute. Bertan, azken entrenamenduetan egindako esfortzua erakutsi beharko dute Pinseque A.D taldeari irabazi ahal izateko. Haien sailkapenari dagokionez, Zaragozakoak 15.postuan kokatzen dira, Lauburutik 16 puntura. Pinseque betidanik lehen postuetan egon den arren, azken urteetan, lortutako emaitzengatik sufritzen ari den talde bat da. Plantilla aldaketaz gain, entrenatzaile aldaketarekin hasi zuten denboraldia. Dena den, udaran zehar, indartu egin dira Calatayud taldeko jokalariekin. Horrez gain, emaitza oso [...]

18 2019.11.18

LAUBURUKOEK EZIN IZAN ZUTEN TAFATRANSEN ETXEAN GARAITU (4-1)

2019-11-18T14:04:22+01:0018/11/2019|

Areto futboleko partida ona larunbat arratsaldean Tafallan bizitakoa. Lehen postuengatik borrokatzen ari diren bi taldeek lehia handiz bilatu zuten garaipena, bi apustu desberdin egin zituztelarik. Piparreroentzat zoritxarrekoa izan zen minutu batekin, non nafartarrek bi gol sartu zituzten eta, partidako momentu garrantzitsuenetan moreen punteria faltaren ondorioz, Tafallakoen alde agertu zen partida.  Aldapan gora hasi zen partida ibartarrentzat, lehen minutuan Zalaren 1 eta 0koa jaso baitzuten estrategiazko jokaldi batean. Hortik aurrera, Lauburuk nafartarren baloi irteera nola presionatzen zuen ikusi ahal izan zen, berdinketa bilatzen zuelarik. Bitartean, bertakoek “arropa gorde” eta defentsa pista erdian mantendu zuten, aurkariaren akatsa bilatu eta trantsizio arriskutsuetan [...]

14 2019.11.14

LIGAN ARRETA JARTZEKO ORDUA LAUBURU IBARRARENTZAT

2019-11-14T15:57:47+01:0014/11/2019|

Kopako kanporaketaren ondoren, talde moreak Nafarroara bidaiatuko du lidergotza defendatzeko. Indarrak hartzeko denbora askorik gabe, Lauburu Ibarrak Ligako 10. jardunaldia jokatuko du. Oraingo honetan, Tafatrans Vulcanizados Ruiz FS-ren aurka lehiatuko da. Tafallako taldea sailkapeneko bosgarren postuan kokatzen da eta bi puntuek bakarrik urruntzen dituzte piparreroetatik. Bizitasunaren, tentsioaren eta kalitatezko areto futbolaren sinonimo den partida bat izango da , beraz. Partida honekin, emozioz beteriko aste bat itxiko du Lauburuk. Aurreko asteburuko garaipenarekin eta asteartean jokatutako Kopako partida izugarri baten ondoren, Alfredo Hualderen mutilak sailkapenaren buru jarraitzeko beharrezkoak diren hiru puntuak lortzen saiatuko dira. Partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da Tafallako CIP [...]

13 2019.11.13

KOPAKO PARTIDA BIZIA BELABIETAN COLO COLOREN AURKA

2019-11-13T15:10:25+01:0013/11/2019|

Lauburu K.E Ibarra Errege Kopako hamaseirenak jolasteko atarian gelditu da zaragozarren aurka garaitu ezin ostean. Partida 1 eta 5eko markagailuarekin amaitu bazen ere, gol aukera ugari izan zituzten moreek. Espero bezala, partida bizitasun handiarekin hasi zen bi taldeen aldetik. Lehen minutuetan, biek markagailua martxan jartzeko aukera ugari sortu bazituzten ere, hura ez zen gertatu 7.minutura arte, Carlos Garcíak falta bat jaurti ondoren gola sartzen zuenean. Zaragozakoek markagailua estreinatzeak ez zituen ibartarrak gehiegi beldurtu, zeinak behin eta berriz aurkakoen atera iristen jarraitu zuten, bere lekua bikain defendatzen zuen Guille Vela distiratsu baten aurrean parez pare jarriz. Lehen zatiko minutuak aurrera [...]

7 2019.11.07

Norgehiagoka ikusgarria izango dugu Belabietan

2019-11-07T21:52:38+01:0007/11/2019|

Larunbatean 18:30ean, Lauburu KE Ibarrak denboraldiko norgehiagokarik ikusgarriena jokatuko du Belabietan. Guardo FS Deporcyl taldea izango dute moreek aurrean, ligako titulua irabazteko lehian faboritoetako bat. Egun horretan hiru puntuak etxean geratzeko, ezinbestekoa izango da publikoaren laguntza eta babesa. Bi taldeak goiko postuetan kokatuta daude 17na punturekin. Guardo FS Deporcyl, bederatzigarren jardunaldi honetako aurkariak, maila handiko jokalariak lortu ditu bere taldean, bigarren mailarako igoera borrokatzeko helburuarekin. 2.B-ko 2. multzo honetan parte hartzen berria da eta goiko kategorietan eskarmentu handia duten jokalariekin indartu da udan, baita nazioarteko jokalariren batekin ere. Bere jokoa, aurrez aurrekoan kalitate handiko jokalariek egiten duten eraso gogorrean [...]

5 2019.11.05

Azken minutuetan lortutako hiru punturekin itzuli da Lauburu

2019-11-05T09:06:00+01:0005/11/2019|Tags: , |

Lan asko egin behar izan zuen talde moreak Etxebarrin Kukuyaga taldearen aurrean irabazteko. Bertako taldeak norgehiagokari eutsi zion hasiera-hasieratik tentsioa eta intentsitatea ezarriz eta moreek bai erasoan bai defentsan erakutsitako eraginkortasun faltak, partida azken minutuetan bosteko jokoaren bidez erabakitzera behartu zituen ibartarrak. Ibartarrak defentsa altuarekin hasi zuten norgehiagoka, bizkaitarrei zirkulazioa eragotziz; ostutako baloien bidez bertako atearen inguruan iritsierak eta estrategiak sortzen zituzten. Kukuyagak berriz, kontra bizkorrak bilatuz pista erdiko defentsa bat aukeratu zuen, honela, bere aukerak sortu zituelarik. Lauburuk ordea, ez zituen bere okasioak aprobetxatzen eta atezain bizkaitarrak bere taldea hutsean mantentzen jarraitzen zuen. Hamabigarren minutuan Andonik beste Andoniren [...]

Go to Top