HELBURU ARGIA DUGU

Ezin izan zen. Talde morea, larunbat honetan Bilboko San Inazio auzoan jokatu ostean, punturik gabe itzuli zen Ibarrara; gure interesak kolokan jarri zituen Otxartaberen aurka 4-1 galduta, argi eta garbi erakusten du Bilboko taldea gure gainetik dagoela sailkapen batean, izan ere, play-offetan sartzen den 4. postua oso garesti salduko dute toki preziatu hori lortzeko lehian dauden talde guztiek. Gure taldea Eric eta Iliasen iraupen luzeko bajekin baldintzatuta abiatu zen [...]

2023-03-19T23:29:22+01:0019/03/2023|

AZKEN-AURREKO ERRONKA GABONETAKO ETENALDIAREN AURRETIK

Larunbatean, Belabietan 18:30ean, Tafa FS talde nafarraren aurka jokatuko dugu, eta Gabonetako etenaldiaren aurreko azken-aurreko partida izango da. Zentzu horretan, ezinbestekoa izango da batzea, batez ere, taulako goiko postuetan mantendu, eta asmo handiko gure helburuari eutsi ahal izateko. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko hamargarren postuan kokatzen da 16 punturekin, 5 partida irabazi, 1 berdindu eta 6 galdu ondoren. Hori kontuan hartuta, eta sailkapena oso parekatua dagoela jakinda, badakigu Tafallakoak prest egongo [...]

20/21 Denboraldia abian jartzearen ziurgabetasuna

Klubeko kirol zuzendaritza atzo arratsaldean bildu zen denboraldi berri honen inguruko azken gertakariak aztertzeko. Errealitatea oso zalantzazkoa da gaur egun. Lehiaketaren hasiera-data zehaztu gabe dago oraindik, eta Covid-19a goraka doa. Halaber, ez da aurreikusten lehiaketa epe laburrean hasiko denik. Hori guztia kontuan hartuta, eta irailaren atarian gaudenez, kirol-zuzendaritzak Bigarren B Mailako taldearentzako banakako lanarekin berriro hastea erabaki du. Abuztuaren hasieran honela hasi zen taldea, baina hilaren erdialdera gelditu egin [...]

2020-08-29T12:21:00+02:0029/08/2020|Tags: , |

BOST GARAIPEN JARRAIAN LAUBURURENTZAT

Alfredo Hualderen mutilek Zaragozara bidaiatu zuten larunbatean, Ligako 20. jardunaldiari dagokion partida jokatzera. Belabietatik eguerdiko 14:00etan atera ondoren, asteko helburuan bete-betean kontzentratzeko adinako aurrerapenarekin iritsi ziren aurkariaren pistara. Gainera, talde moreak 4 jardunaldi jarraian zeramatzan garaipena lortzen eta, beraz, bolada horrekin jarraitu nahi zuen; beste behin ere 3 puntuak Ibarrara bidaiatzea funtsezkoa zela jakinik.  Hala, hasiera eman zitzaion lehen minutuetan tentsioz beteta egon zen partida bati. Bi taldeak behin [...]

2020-02-11T09:58:09+01:0011/02/2020|

BORROKAN JARRAITZEN DUGU

Lauburuk 6 eta 4-ko emaitzarekin garaitu zuen Tausteko (Zaragoza) taldea larunbat honetan. Emaitzak adierazten duen bezala ibartarrek bi goleko aldearekin irabazi bazuten ere, garailea ez zen ia partida amaitu arte erabaki.  Lehen zatiko lehen minutuei dagokienez, ez Zaragozakoek eta ezta ibartarrek ere ez zuten lortu ate ingurura iristea. Biak oso indartsu eta oso goitik presioa egiten hasi ziren eta, horrekin, atetik gertu aukerak sortzeko zailtasuna asko handitu zen.   Behin [...]

2020-02-03T19:06:38+01:0003/02/2020|

GEHITZEN JARRAITZEKO GOGO HANDIA

Inoiz baino parekatuagoa aurreikusten zen derbi bat irabazita, Alfredo Hualderen mutilek behar zuten bultzada lortu dute eta, sailkapenean postuak igotzen hasita, Play-Off eta Errege Kopako postuengatik borrokatzeko asmoarekin daude.   Hala, larunbateko garaipenarekin eta sailkapenean funtsezko 3 puntu gehituta, larunbat honetan Zaragozako Tauste F.S taldea jasoko dute ibartarrek Belabietan. Zaragozakoak, gaur egun, 10. postuan kokatzen dira 20 punturekin; 6 partida irabazi, 2 berdindu eta 10 galdu ondoren. Joan den larunbatekoari [...]

2020-01-30T16:56:06+01:0030/01/2020|

HIRU PUNTU AMAIERARA ARTE DENA ERABAKITZEKE EGON ZEN DERBI BATEAN

Alfredo Hualderen mutilek Laskoraingo taldea izan zuten aurkari aurreko larunbatean, inoiz baino parekatuagoa aurreikusten zen derbi batean. Talde moreak bazekien, sailkapeneko lehen 4 postuen artean kokatzeko helburuari forma ematen jarraitzeko, oso indartsu eta gogo handiz atera beharko zirela kantxara. Era berean, astean zehar egin zuten lana erakusteko, haientzat ezinbestekoa zen partidara lehen momentutik kontzentratuta sartzea.  Hala, talde moreak hasieratik joko erritmo azkarra jarri zuen derbi bati eman zitzaion hasiera. [...]

2020-01-27T19:28:08+01:0027/01/2020|

DERBIA, INOIZ BAINO PAREKATUAGO

Gabonen ostean, jokatutako bi jardunalditan lortu dute garaipena Alfredo Hualderen mutilek eta, dinamika positibo horretara iritsita, astero gogor lan egiten jarraitzen dute lortzen ari diren emaitzei eusteko. Joan den astean Belabietan lehiatu ondoren, oraingoan Laskoraingo bizilagunen aurka jokatuko dute Tolosako Usabal Polikiroldegian. Kantxa barruan zein kanpoan batzen dien hurbiltasunagatik haien aurka jokatzea berezia dela kontuan hartuta, partida zaila eta bizia aurreikusten da.  Egun, sailkapeneko 9. postuan kokatzen da talde [...]

2020-01-23T18:32:44+01:0023/01/2020|

SAILKAPENEAN POSTU BAT IGOTZEKO BALIO IZAN DUEN GARAIPENA LORTU DU LAUBURUK

Gabonetako geldialdiaren ondoren, Alfredo Hualderen mutilak Burgosera joan ziren Ligako hamaseigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzera, eta orduan sailkapenean talde morea baino postu bat gorago kokatzen zen Juventud del Círculo taldeari aurre egin behar izan zioten. Horrela, oso bizia izan zen partida bat jokatu ondoren, ibartarrek aurkaria garaitzea lortu zuten; postuak igotzen jarraitu ahal izateko beharrezkoak ziren 3 puntuak etxera ekarriz.  Datu hori azpimarratzea oso garrantzitsua da, hori baita bigarren itzulian [...]

2020-01-20T19:55:00+01:0020/01/2020|

HELBURUA BETETZEN JARRAITZEKO ORDUA

Burgosen lortutako garaipen garrantzitsuari esker, Alfredo Hualderen mutilak beren erronka betetzen hasi direla esan dezakegu: bigarren itzulian denboraldi hasieran programatutako helburuak lortzeagatik borrokatzea.  Joan den larunbatean ezinbesteko 3 puntu horiek lortuta, aste honetan sailkapeneko azken postuan kokatzen den Castro Urdiales taldearen aurka jokatu beharko dute ibartarrek. Orain arteko jardunaldietan, Kantabriakoek 2 garaipen, 4 berdinketa eta 9 porrot pilatu dituzte. Zentzu horretan, azken partidetan bizitako porrotek min handia egin die [...]

2020-01-15T17:58:20+01:0015/01/2020|

Title

Go to Top