Garesti ordaindu du Lauburuk txapeldunaren pistan (4-1) / El Lauburu vende cara su piel en la pista del vigente campeón (4-1)
Zapore gazi-gozoarekin itzuli dira gure mutilak Bizkaiatik. Taldeak aurrez aurre jokatu zuen, askoren esanetan, kategoriako aurkaririk indartsuena denarekin; markagailuan aurreratzea lortu eta defentsan lan bikaina egin bazuten ere, bigarren zatiaren hasieran, aurkariak une zehatzetan asmatu izanak emaitza irauli zuen, eta gureak ezin izan zioten buelta eman. Partidaren hasieran, etxeko taldeak kantxa guztian zehar presioa sartzen igaro zuen, eta piparreroak, aldiz, pista erdian defentsa indartuz. Lehendabiziko zati guztian, orokorrean, aurkariaren erasoak geratzeko bi taldeak izan zuten gaitasuna geratu zen agerian; gol-aukera guztiak aurkariaren zelaian ostutako baloien bidez izan ziren. Gauzak horrela, lehendabiziko zatian ez zen arrisku handiko egoera askorik sortu, bi [...]