LEHEN BILERA TEKNIKOA 2020-2021 DENBORALDIARI BEGIRA
Aurreko ostegunean, klubeko lehen taldea Ibarrako Kultur Etxean elkartu zen datorren denboraldiaren inguruko bilera batean. Bertan, jokalariek, teknikariek eta kirol zuzendaritzak hartu zuten parte, elkarrekin hainbat gai jorratu zituztelarik. Kirol Zuzendaritzak ongietorria eman zion kurtso berriari eta talde teknikoa presentzialki aurkeztu zuen. Izan ere, ordura arte ezin izan ziren elkartu. Gainera, jokalari berrien fitxaketa lanetan jarraitzen zutela jakinarazi zen, datorren denboraldirako ahalik eta talderik onena osatzeko asmoz. Jarraian, "Jota" mister gasteiztar berriak, jokalariekin parte hartzearekin batera, hurrengo denboraldiaren inguruko lehen xehetasunak azaldu zituen, bereziki, lan-plangintzan eta metodologian arreta jarriz eta nolabait bere estiloa eta dinamika zehaztuz. Era berean, Vanessak [...]