Larunbatean Vulcanizados Ruiz Tafa talde nafarra hartuko dugu etxean. Azken bi jardunaldietan 6 puntu batu ondoren, sentsazioak positiboak dira berriro, eta, gainetik dauden taldeak harrapatzetik hain gertu egonik, jardunaldiz jardunaldi 3 puntu lortzen jarraitzea besterik ez dugu buruan.
Zentzu horretan, larunbateko partida, beste guztiak bezalaxe, gogorra izango da. Pasa den urtea sailkapenaren erdialdean amaitu bazuen ere, Tafa beti egon da deitua goiko postuetan egotera. Izan ere, 21-22 denboraldian Ligako txapeldun izan zen, eta lorpen horretan parte hartu zuten jokalari asko mantentzen jarraitzen du, esperientzia eta kalitate handikoak direnak, 2B mailan aski ezagunak. Gainera, aurten, indarra eman dien jokalari gehiago gehitu ditu taldera, eta erantzun positiboa izan du horrek: sailkapeneko podiumean daude, 21 punturekin, 7 garaipenen eta 4 porroten ostean.
Gure kasuan, zubia gorabehera, betiko entrenamendu saio kopuru bera mantendu dugu. Garrantzitsua da dinamika ez galtzea eta ahalegina egiten jarraitzea, Gabonak gertu baitaude, eta orduan izango dugu atseden hartzeko eta deskonektatzeko denbora, noski, hori ere oso beharrezkoa delako, baita txapelketaren zati garrantzitsu bat ere. Horrela, jokalari guztiak deitu ditu Mikelek, baita Euskal Ligako Martin Iraola ere. Tamalez, Gorka berreskuratu ezinik jarraitzen dugu.
Gogoratu hemendik aurrera etxeko partidak 18:00etan jokatuko ditugula, eta beraz, ohi baino ordu erdi lehenago joan beharko duzuela Belabietara 2B taldeko neurketak ikusteko.
Zuen zain gaude!!!!!!! GOOOOOOOOAZEN!