3 PUNTU ETA BEDERATZIGARREN POSTUA

2023-12-04T22:08:31+01:0004/12/2023|

Larunbatean Segoviara joan ginen Ligako hamaikagarren jardunaldia jokatzera. Dani, Raul, Txiki, Chuky eta Ivanekin hasi genuen partida, eta altu presionatzen, lehen bi faltak goizegi iritsi ziren. Hala eta guztiz ere, aukerak ere iritsi ziren berehala, besteak beste, estrategia-ekintza ona egin genuenean. Bertan, defentsak buruz urrundu behar izan zuen baloia.

Aldi berean, etxekoek ere gero eta presio handiagoa egiten hasi ziren, baina ondo erantzuten genuen Chuky pibot bezala ari zela pase luzeekin jokatzen. Bitartean, Raulen lapurreta batean izan genuen abagune argi bat, baina, baloia Ivani bidali ondoren, urrun geratu zen azken hau zerbait lortzetik, defentsa ondo itxi baitzen. Segundo batzuk geroago, Chukyk indar handiz jaurti zuen, baina etxeko atezainak asmatu egin zuen. Gehiagorako gogoz, Zalduak eta Alvarok aukera polita sortu zuten beste lapurreta batekin. Dena den, beste behin defentsa agertu, eta pasea moztu zuen. Aukera argirik gabe minutu batzuk igarota, Txikik zelai erditik egindako jaurtiketa bat izan zen hurrengo ekintza nabarmenena.

Zortzigarren minutua iritsita markagailuak 0-0koa islatzen jarraitzen zuen arren, soilik segundo batzuk geroago, Chuky bakarrik utzi zuten baloiarekin, eta zalantzarik egin gabe, metroak aurreratu eta 0-1ekoa lortu zuen kolonbiarrak. Aurrerago, aurkariak lehen txartel horia jaso zuen Zalduari kontraeraso batean heltzeagatik. Handik gutxira, Segoviakoek neurketa berdintzeko aukera izan zuten, baina Danik geldialdi bikaina egin zuen.

Ildo horretan, jakin bagenekien ezinbestekoa zela emaitzean urruntzea segurtasuna lortzeko, eta saiatu behintzat, saiatu ginen: Chuky bigarren zutoinean ipinita, Txikiren diagonal ona jaso zuen jokaldia amaitzen saiatzeko, baina ez zuen lortu. Halaber, beste txartel hori batek Ivanen jaurtiketa bat ekarri zuen, zuzenean atezainaren eskuetara joan zena. 

Ezin genion saiatzeari utzi, eta, hortaz, atsedenaldirako 3 minutura, Cecik ez zion area barruan galdutako baloi bati ihes egiten utzi, eta bularrarekin bultzata sartu zuen barrura (0-2). Handik gutxira, jokoaren intentsitatea medio, bosgarren falta igo genuen bi taldeek, eta horren artean Daniren ekintza batek mundu guztia aho zabalik utzita, 0-2koarekin joan ginen atsedenaldira.

Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, Chuky, Txiki, Raul eta Ivanekin hasi ginen. Diestrok azkar egin zituen aldaketak, eta, 22. minutuan, Zalduak aldea handitu zuen, defentsa atzean utzi, eta eskuin hegaletik area barrura jaurtita (0-3). Emaitzak arnasa hartzeko balio izan zigun, baina oraindik minutu asko geratzen ziren aurretik. Gainera, bigarren zatian ere azkarregi iritsi ziren faltak, eta beraz, kontu handiz ibili beharra izan genuen.

Intentsitatea jaitsi ez genuen arren, hegaleko jaurtiketa bat ez ixteak San Cristobalen lehen gola ekarri zuen 25. minutuan (1-2). Golak indar handia eman zien. Hori gutxi balitz bezala, etxeko atezainak funtsezko pare bat eskuhartze egin zituen bere taldea partida barruan mantentzeko, eta are gehiago, etxekoak hurbildu egin ziren amaierarako 12:12ra defentsan lasaitu ginela barkatu gabe (2-3). Hala ere, lanean jarraitu genuen, eta horri esker, Raulen kontraeraso batek oso gol garrantzitsua ekarri zuen minutu bat aurrerago (2-4). 

Amaierarako 5:35era, ateazain jokalaria aukeratu zuten urdinek, eta ez zuten askoz ere gehiago behar izan beste behin bosgarren falta igotzeko. Horrek Chukyk gora jaurti zuen penalti bikoitza ekarri zuen. Horri buelta emateko gogoz, gure bi zenbakiak Zalduarekin egindako pareta batekin lortu zuen partida 2-4ko emaitzarekin erabakita uztea.

Ezinbesteko hiru puntu lortu ditugu, izugarri egin dugu gora sailkapenean, eta bederatzigarren postua lortu dugu. OSO LAN ONA EKIPO!!!! Iristen ari da nahi genuen hori!!! GOOOOOAZEN!!!!

Elkarbanatu berria! / ¡Comparte esta noticia!

3 PUNTOS QUE NOS POSICIONAN NOVENOS EN LA TABLA

2023-12-04T22:11:52+01:0004/12/2023|

El sábado nos desplazamos a Segovia para disputar la décimo primera jornada liguera. Comenzamos el encuentro con Dani, Raúl, Txiki, Chuky e Iván como quinteto inicial y, presionando alto, las primeras dos faltas llegaron demasiado pronto. Pese a ello, también las oportunidades llegaron enseguida, entre otras, cuando hacíamos una buena acción de estrategia que la defensa tuvo que despejar de cabeza.

A su vez, los locales también presionaban cada vez más, pero respondíamos bien jugando con pases largos a Chuky como pívot. Entre ello, pudimos marcar en un robo de Raúl, pero, tras pasársela a Iván, lejos se quedó el tiro de conseguir algo, ya que la defensa se cerró con acierto. Segundos después, Chuky lanzaba con mucha potencia y fue el portero local quien tuvo que acertar entonces. Con ganas de más, Zaldua y Álvaro también la tuvieron en otro robo, pero de nuevo la defensa aparecía y cortaba el pase. Tras minutos sin generar, un tiro de Txiki desde el centro del campo fue la siguiente destacable que tuvimos.

Llegado el minuto 8, el marcador seguía a 0, pero segundos más tarde, dejaron a Chuky solo con la pelota, y sin dudarlo, adelantaba metros para finalizar y conseguir el 0-1. Luego, el rival recibió la primera amarilla por agarrar a Zaldua cuando salía en contra. Al rato, los de Segovia tuvieron la oportunidad de poner el encuentro en tablas, pero Dani hacía un paradón para evitarlo.

En esa línea, necesitábamos meter otro para ganar seguridad, y Chuky, perfecto colocado en el segundo palo, recibió una buena diagonal de Txiki para intentar conseguirlo, pero no materializó. Otra amarilla al rival trajo un tiro de Iván fue directo a las manos del portero.

Más adelante, Ceci no dejaba escapar un balón perdido dentro del área y marcaba con el pecho (Min 17 0-2). Al rato, los segovianos subían la quinta falta. Así, un minuto antes de irnos al descanso, la que salvaba Dani dejaba con la boca abierta a todos. Pese a que a falta de 10 segundos llegó nuestro turno en cuanto a la quinta falta, el descanso llegó reflejando el 0-2.

Tras volver de los vestuarios, comenzamos con Dani, Chuky, Txiki, Raúl e Iván. Diestro hizo cambios rápidos y, en el minuto 22, Zaldua aumentaba distancias dejando atrás a la defensa sin aparente dificultad y lanzando desde banda derecha al meollo que había dentro del área (0-3). El resultado nos servía para respirar, pero aún quedaban muchísimos minutos por delante. Además, las faltas también llegaron pronto en esta segunda mitad y, por tanto, teníamos que tener mucho cuidado.

De ese modo, pese a que no bajamos la intensidad, un error al no cerrar un lanzamiento desde saque de banda trajo el primer gol de San Cristobal en el minuto 25 (1-2). El gol les dio mucha fuerza. Asimismo, el portero local hizo un par de intervenciones clave para mantener a su equipo dentro del partido y, más aún, los locales se acercaron a 12:12 para el final, sin perdonar el hecho de confiar y aflojar la defensa (2-3). Aún así, seguimos trabajando y, gracias a ello, una contra de Raúl al minuto traía un gol importantísimo en un momento clave (2-4). 

A 5:35 para el final, el rival salía de 5 y, un minuto después, subía otra vez la quinta falta. Ello trajo el doble que Chuky lanzó demasiado arriba arriba. Con la clara intención de dar la vuelta a ello, el colombiano la metía tras una pared con Zaldua (2-4) y sentenciaba el choque con el 2-4.

Tres puntos imprescindibles que sumamos a la tabla para hacernos con el noveno puesto. TRABAJAZO EQUIPO!!! Está llegando eso que tanto queríamos! GOOOOOOAZEN!!!!

Elkarbanatu berria! / ¡Comparte esta noticia!

Go to Top