Aurten zoritxarrez, Lauburuk ez du senior kategorian emakumezkoen talderik izango, baina emakumezkoen areto futbola indartzeko apustua egiten jarraituko du. Sortu berria den eskolatik aterako diren neskek gerora jarraipena izatea da Klubaren helburu, aurretik egindako lanarekin, bi urtera senior lehiaketara itzultzeko. Hamar jokalari baditu jada klubak eta kaptazio jardunaldi berri hauekin bi gauza lortu nahi dira: data hauek ematen duten aukera aprobetxatuz teknifikazio saioekin hastea eta lauzpabost neska gehitzea lantaldea osatzeko. Infantil kategoria honetan nesken lehiaketarik ez dagoenez, adin bereko mutilen kontra jokatuko luke nesken taldeak, eta ezaugarri hau ez da oztopo izango lehiaketan, eskolan egon diren bitartean mutilen kontra parez pare jokatzeko gaitasuna soberan dutela erakutsi baitute. Esperientzia berri honetan Lauburuk mimorik handiena jarri eta zailtasun guztien gainetik klubaren barruan emakumezkoen atala izatea bultzatuko du.
#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMoreeginLauburu