Erronka berria moreentzat, SCDR Anaitasunaren aurka igandean, 11:30ean

Gure taldea Iruñera joango da igandean, 8. jardunaldiari dagokion partidan SCDR Anaitasunaren aurka jokatzeko. Hiru puntu batzeko beharra eta gogoa argiak dira eta, horrez gain, joan den asteburuan izan ez zituzten defentsa-sentsazio horiek berreskuratzea dute helburu.

Nafarrei dagokienez, 2 garaipen, 2 berdinketa eta 3 porrotekin, Jotak zuzentzen dituenen puntu kopuru bera pilatu dute. Elkarrekin, kategorian azkar finkatu den eta oso lehiakorra den taldea osatzen dutela erakutsi dute. Gainera, gure entrenatzaileak dioenez, “plantilla defentsiboa” dute eta, aldi berean, “oso bertikala erasoan”. Are gehiago, oso estilo fisikoa eta indibiduala. Beraz, taula asko dituzten jokalariez ari gara, eta ez dituzte gauzak errazak jarriko. Halaber, horri guztiari parke faktorea gehitu behar zaio, moreak eroso sentitzen ez diren pista mota bat.

Horren aurrean, gure deialdia ez da asko aldatzen. Juaristik bere lesiotik osatu gabe jarraitzen du eta Alvarok, alta jaso badu ere, ez du jokatuko oraingo honetan, entrenamenduetan lehiaketako erritmoa hartu behar baitu. Era berean, gogora dezagun Eric baja izan zitekela Belabietako azken partidan jasotako txartel gorri zuzenagatik. Erabaki hura ulertu ezinik, errekutsoa jarri genuen Klubetik eta gaur eman digute merezitako albistea: apelazio epaileak arrazoia eman digu eta zigorra kendu diote. Horrela, aipatutakoak izan ezik, beste guztiak deitu ditu entrenatzaile gasteiztarrak, baita gure Euskal Ligako jokalari gazte ausartak ere.

Norgehiagoka gogorra izango da oso, orain arteko guztiak bezala. Horretaz ez dago zalantzarik. Dena den, Jotak Belabietako azken partidan esan bezala: “orain gauden egoeran, emaitza gehiago lortzea izan behar dugu helburu”.

GOAZEN LAUBURU!!!!