Mikelen mutilek 5-1eko emaitzarekin garaitu zuten Gurpea Xota, hasiera-hasieratik aldeko jarri zen partida batean.

Partida ibartarrentzat ezin hobe hasi zen, lehenengo jokaldian Arrosek, area barruan aldaratze batzuen ostean 1-0ekoa egin baitzuen. 14 segundu, partida hasi zenetik.

Hasiera bikain horren ostean, piparreroak menperatzen hasi ziren. Xota, ahal zuen moduan babesten saiatzen zen baina etxekoek gol-aukerak sortzen zituzten behin eta berriro, eta hala, bosgarren minutuan Xabiren jokaldi eder baten ondoren, Ioritzek 2-0ekoa egin zuen.

Ondorengo minutuetan etxekoak menperatzen jarraitu zuten, baina gol-aukerak izan bazituzten ere, ez zuten asmatu azken momentuetan eta atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin joan behar izan zuten.

Bigarren zatian nafarrak biziago atera ziren eta beren presio-marrak aurreratu ostean ibartarrei baloiaren irteera zailtzen hasi ziren. Lehen minutuetan Xotak hobeto jokatu zuen eta partiduko 25. minutuan bien arteko aldea murriztu zuen Jotak arraseko tirobatekin jokaldi bat amaitu eta gola sartu zuenean.

Lortutako tanto horrekin bisitariak harrotu egin ziren eta piparreroen taldean zalantzak sortzen hasi ziren. Berdinketa egiteko aukera bat baino gehiago izan zuten baina Lauburuk kolpatu zituen berriro, bisitariek, zoritxarreko jokaldi batekin beren atean sartu eta 3-1ekoa egin zutenean.

Partidua zailtzeko arriskuan egon ondoren, hirugarren tantoak hauspo pixkat hartzeko aukera eman zien ibartarrei eta berriro baloia berreskuratuz gol-aukerak sortzen hasi ziren.

Amaierarako 6 minutu falta zirela iritsi zen 4-1ekoa eta lasaitasuna zabaldu zen Belabietan. Txipik, estrategia-jokaldi bat egin ostean, sareetara bota zuen. Laugarren tanto honekin, bisitariek atezain-jokalaria atera zuten baina Cristianek, ostutako baloi batekin ez zuen barkatu eta 5-1ekoa jarri zuen markagailuan.

Xota azken minutuak arte atezain-jokalariren apostua egiten jarraitu zuen baina markagailua ez zen gehiago mugituko eta amaiera 5-1ekoarekin iritsi zen. Taularen lehen postuei begira jartzeko aukera ematen dion garaipen bikaina izan da Laubururena.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Xabi, Aitzol, Ioritz (1), Arros (1). Cristian (1), Txipi (1), Andoni, Garmen eta  Endika-k ere jokatu zuten.
XOTA F.S.C.D: David, Dani, Jorge, Jota (1), Nacho (bere atean).  Alvarito, Carlos, Edu eta  Tristan-ek ere jokatu zuten.
TXARTEL HORIAK: Aitzol, Arros (Lauburu) – Alvarito.

GOLAK

1-0 MIN 00:14 ARROS
2-0 MIN 05:53 IORITZ
2-1 MIN 24:02 JOTA
3-1 MIN 32:10 ALVARITO (BERE ATEAN)
4-1 MIN 33:33 TXIPI
5-1 MIN 36:10 CRISTIAN
122-2

Los de Mikel vencieron por 5-1 a Gurpea Xota en un partido que se puso muy de cara desde el minuto uno.

No podía comenzar mejor el encuentro para los intereses de los ibartarras. En la primera jugada del partido, Arros marcaba tras varios rechaces dentro del área y ponía el 1-0, habían transcurrido 14 segundos cuando Lauburu inauguraba el marcador.

Tras el gran inicio, los piparreros comenzaron a dominar. Xota se defendía como podía, pero las ocasiones para los de casa llegaban una y otra vez, así, en el minuto 5, y tras una gran jugada de Xabi, Ioritz mandaba el balón a la red para hacer el 2-0.

Los locales siguieron dominando el partido en los minutos siguientes, las ocasiones iban llegando, pero no acertaban a incrementar el marcador y se llegaba al descanso con el 2-0.

En la segunda mitad, los navarros salieron mas enchufados, y tras adelantar sus líneas de presión, comenzaban a complicar la salida del balón de los ibartarras. En los primeros minutos de la reanudación Xota estaba siendo mejor, y en el minuto 25 de partido acortaba distancias en una buena conducción de balón que finalizaba Jota de un tiro raso.

Tras el 2-1, los visitantes se vinieron arriba y comenzaron a generar dudas en el conjunto piparrero, llegaron a tener más de una ocasión para poner el empate, pero fue Lauburu el que volvía a golpear, en el minuto 31, en una desafortunada jugada para los visitantes en la que marcaban en propia puerta. Era el 3-1.

El tercero de los ibartarras daba algo de oxígeno a los locales cuando parecía que el partido podía complicarse, los de Mikel volvieron a adueñarse del balón y nuevamente comenzaron a gozar de claras ocasiones para abrir brecha en el luminoso.

A falta de 6 para el final, llegaba el 4-1 y la calma volvía a reinar en Belabieta, Txipi mandaba el balón a la red tras una magnífica jugada de estrategia. Tras el cuarto de los piparreros, los visitantes apostaban por el portero jugador, pero un robo de Cristian le dejaba en bandeja el 5-1 y éste no perdonaba.

En los últimos minutos, Xota siguió intentándolo con el cinco para cuatro, pero el electrónico no volvería a moverse y se llegaba al final con el 5-1. Gran victoria de Lauburu, que vuelve a mirar hacia los puestos de privilegio de la tabla.

DETALLES DEL PARTIDO

LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Xabi, Aitzol, Ioritz (1), Arros (1). También jugaron: Cristian (1), Txipi (1), Andoni, Garmen, Endika.
XOTA F.S.C.D: David, Dani, Jorge, Jota (1), Nacho (pp). También jugaron: Alvarito, Carlos, Edu, Tristán.
TARJETAS AMARILLAS: Aitzol, Arros (Lauburu) – Alvarito.

GOLES

1-0 MIN 00:14 ARROS
2-0 MIN 05:53 IORITZ
2-1 MIN 24:02 JOTA
3-1 MIN 32:10 ALVARITO (PP)
4-1 MIN 33:33 TXIPI
5-1 MIN 36:10 CRISTIAN