Bihar Madrilera bidaiatuko dugu, Brunete izeneko udalerrira zehazki, eta goizeko 8:00etan aterako gara Belabietatik hara goiz iristeko, 17:00etan baita norgehiagoka. Ligako hamabigarren jardunaldiari dagokio partidak, eta joan den astean denborladiko lehen porrota bizitu ondoren, erronka berezia izango da aste hontakoa, hasieratik izan dugun emaitzen dinamika on horri berriro ekiteko balio izatea nahi baitugu.

Aurkariari dagokionez, berria da gure multzoan. Egun, sailkapeneko 9. postuan dago, 16 puntu pilatuta (5 garaipen, berdinketa 1 eta 5 porrot), San Juanek eta Villa de Quelek (zazpigarren eta zortzigarren postuan daude, hurrenez hurren) dituzten berberak. Hain justu joan den astean, Brunetekoek nafarren aurka jokatu, eta 7-2ko emaitzarekin galdu zuten. Ondorioz, gure bizilagunek, estadistika hobeak medio, aurrea hartu zieten taulan. Hori kontuan hartuta, 8 puntu dira madrildarrengandik urruntzen gaituztenak.

Zentzu horretan, gure entrenatzaileak argi eta garbi adierazi du datorren horri aurre egitea dela xedea. Horretarako, jokalari guztiak deitu ditu, Ekain (Euskal Ligarekin deitu dute) eta Oscar (lesionatuta jarraitzen du) izan ezik. Oro har, asteroko entrenamenduak ondo joan direla esan digu eta, horrekin batera, Txikik adierazi du Brunetekoak oso gorpuzkera handiko jokalariak direla, eta beraz, ezinbestekoa izango dela ondo deskantsatzea eta partidari hasieratik heltzea. Gainera, haiek ere oso ondo erabiltzen omen dute atezain jokalaria, eta horregatik funtsezkoa izango da gure taldeak bereziki ondo lantzea joko estilo hori.

Erronka berri bat, etxetik urrun baina ilusioa galdu gabe. GOAZEN!!!!!!