Larunbatean Pinsequeren bisita jaso genuen Belabietan, bere ezaugarriengatik gure multzoan aspalditik nabarmentzen den talde indartsua. Ilias, Boli, Eric, Txiki eta Dani bostekoarekin hasi genuen partida, eta 10 segundo besterik ez zituzten behar izan Zaragozakoek lehen gola sartzeko (0-1). Hortik aurrera, argi eta garbi izan ziren nagusi haiek. Horren aurrean, amore ematea ez zen gure asmoetan sartzen, eta ahalegin handiarekin, Ikerren eskutik berdindu genuen 7. minutuan (1-1). Sekulako indarra eman zigun horrek hurrengo zatiari ondo ekiteko.

Zentzu horretan, bigarren erdia Dani, Eric, Uri, Txiki eta Chukyrekin hasita, lehen segundotik eman genuen dena. Taldeak ondo egin zuen lan Pinsequeren kalitateari aurre egiteko baliabideak sortzen eta, horri esker, 3-1ekoa jarri genuen markagailuan. Golak 23. minutuan eta 24. minutuan etorri ziren, bata bestearen atzetik (Chukyk sartu zuen lehena, eta bigarrena Txikik). Emaitza horrek aukera eman zigun egoera kontrolatzeko ez ezik, baita konfiantza irabazteko ere; izan ere, distantziak handitzea beti da funtsezkoa horrelako egoeretan. Hala ere, ohiko moduan, bisitariek ez zuten etsi, eta lehen aldiz aurretik jartzea lortu zuten 12 minutuetan 3 gol sartuta (3-4).

3-4koarekin, eta zenbait akats medio, 5eko jokoa aukeratu genuen gertatutakoa iraultzeko, eta jada lehen jokaldian, zirkulazio azkar batek ekarri zuen berdinketa (4-4). Ondorioz, atezain jokalariarekin jarraitzea erabaki genuen. Hala ere, amaierarako 23 segundora, zentzugabeko galera bati etekinik handiena atera zion talde bisitariak, eta garaipena eramatea lortu zuen ate hutsera egindako jaurtiketa batekin (4-5).

Heldu da denboraldiko lehen porrota, eta hura onartu behar dugu, betiere gure taldeari ezer aurpegiratu gabe, dena eman baitzuen. Halaber, zorionak Pinsequeri eskainitako ikuskizun onagatik. Eta, jakina, ezin dugu kronika hau itxi Belabieta berriro betetzeagatik eskerrak eman gabe. ONENAK ZARETE!!!!! Mila esker bidaia honetan laguntzeagatik. GOAZENNNN!!!!