Atzo Tolosaldeko derbia jokatu genuen Belabietan. Partida honek beti sortzen duen ikusminagatik harmailak beteta, laugarren astez jarraian berriro batzeko erabakia hartuta atera ginen jokatzera.
Marcos, Raul, Ceci, Ivan eta Chuky bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Laskorainek pista erdian itxarotea erabaki zuen defentsan, eta horri erantzuten, 5. minutuan Beñik arratsaldeko lehena sartu zuen Gorkaren zerbitzura, azken honek Zalduarekin egindako pareta on bati esker. Handia izan zen markagailua estreinatzeak ekarri zuen euforia, baina soilik minutu bat beranduago, Laskorainek neurketa berdindu zuen: presioa egiten ari ginela pase luze bat eginda, tolosarrek area ertzean asmatu zuten, Beñi defentsan eta Marcos atean gaindituta (1-1).
Horren ostean, gutxinaka, Laskorain presioa egiten eta konfiantza irabazten hasi zen, eta horrek 12. 8. eta 15. minutuan beste 3 gol ekarri zizkien bizilagunei, hiruak arrisku-eremutik oso gertu ixteko gai izan ez ginen jaurtiketa bikainekin (1-4). Talde horiaren nortasuna nabarmenduta, atsedenaldira joan ginen.
Dani, Ceci, Iván, Raúl eta Chukyrekin ekin genion bigarren zatiari. Hasi eta 3 minutura, Gorkak aurkaria gainditzeko bere ohiko bira egin, eta area barruan utzi zuen baloia, Chukyk amaiera bikaina eman ziezaion (2-4). Ondoren, Kolonbiarrak minutu bat gehiago bakarrik behar izan zuen emaitzan are gehiago hurbiltzeko, eskuadratik gol ikusgarria sartuta (3-4).
3-4koarekin, Laskorainek pista erdian itxarotea erabaki zuen berriro, eta bigarren zati honen erdialderako segundo gutxi batzuk falta zirenean, 5eko jokoaren alde egin zuten. Zentzu horretan, Danirekin erantzun genuen erasoan, eta, horietako ekintza batean, Raulek gola sartu zuen jaurtiketa batekin (4-4). Aurrerago, amaierarako 8 minutura, galera batek 4-5eko emaitzera zigortu gintuen eta pase eskas batetik etorritako lapurreta batek 4-6ekora.
Amaiera iragartzen zuen txistua jotzeko 4 minutu baino gutxiago falta zirenean, atezain jokalaria atera zuen Diestrok, eta horri esker, Ivanek gola sartu zuen jaurtiketa batekin (5-6). Emaitza estu horrekin, urduritasuna gero eta handiagoa bihurtu zen, eta tolosarrek beren bosgarren falta igo zuten. Horrek Raulek sartutako penalti bikoitza ekarri zuen (6-6).
Berdinketa berriro ezartzeak intentsitatearekin bete zuen derbiko azken minutua, eta, orduantxe, azken hasperenerako ia denbora gabe, Ceciren kanpoko jaurtiketa batek erabakita utzi zuen norgehiagoka, eta etxean geratu ziren 3 puntuak. Meritu handiko lana egin zuen Laskorainek, indartsu aritu zen, eta ez zuen partida eraman bukaerako xehetasun txikiengatik. Horixe da, hain zuzen, kirol hau berezi egiten duena: amaierara arte mantentzen den emozioa.
GOOOOOOOOOAZEN!