Ederra eta atsegina, Mahala Lauburu eta Laskorainek, igandean, Ibarrako Belabieta kiroldegian jokatu zuten partidua. Gipuzkoar derbia piparreroen garaipenarekin amaitu zen. Bigarren zatian erabakita geratu zen garaipena izan zen.

Norgehiagoka bisitarien bi jokaldi azkarrekin hasi zen. 30 segundura, Aritz Lasak markagailua estreinatu zuen Laskorainen alde. 0-1ekoa, jendez lepo zegoen Belabietako gradetan masailekoaren pare jaso zen. Eta bi minutu beranduago, landutako jokaldi batekin, berriro Aritzek 0-2koa egitea lortu zuen, gainera.

Bi kolpe horien ondoren hasi zen Lauburu suspertzen, eta laugarren minutuan Agusek bien arteko aldea txikitu zuen, aurkarien atezaina ustekabean hartu zuen jaurtiketa indartsu baten bidez 1-2koa egin zuenean.

Partidua bizkortzen hasi zen, gol-aukerak bi taldeentzat sortzen ziren baina bi atezainen lan bikainak ez zuen tanto gehiago egitea ahalbidetu eta atsedenaldira 1-2koarekin joan behar izan zuten.

Bigarren zatian, gol-aukerak sortzen jarraitu zuten bi taldeek baina Txubelen mutilak Tolosarrak baino hobeto ikusten ziren. 27. minutuan, Tobik, Peñak ateratako sake luze bat buruarekin jo eta binako berdinketa egin zuen.

Bisitariak, faltak pilatzen hasi ziren denbora gutxian eta 32. minutuan Andoniri hamar metrotara jaurtitako penalti bikoitzean ihes egin zion baloiak. Bi minutu beranduago aurrez lortu ez zuena lortu zuen, bigarren zutoinetik gola sartu eta 3-2koa egin zuenean.

Laskorainek, orduan, atezain-jokalariaren apostua egin zuen, baina Txubelen mutilak ongi babesten zuten atea eta tolosarren jokaldiak amaitu gabe geratzen ziren. Hogeita hamazazpigarren minutuan Agusek zelai erdian baloia ostu eta ate hutsean sartuz, 4-2koa egin zuen.

Minutu bat beranduago, Arrak partida jada erabakita utziz, ostutako baloi batekin bosgarren tantoa egin zuen, eta 39. minutuan seigarrena etorri zen Agusen bidez. Azken honekin tolosarren nahiak erabat zapuztuta geratu ziren. Garaipen bikaina izan zen Mahala Laubururentzat, taulan hirugarren postuan kokatzen dira, lehenengotik 4 puntura, hain zuzen.

Laubururen filiala, seniorrak, 6-5 irabazi zion Jaixki taldeari. Golak Carlitos (3), Juan Mari, Borja eta Armintz-en eskutik izan ziren.

Mikel Raposoren kadeteak banako berdinketarekin amaitu zuten Summa Aldapeta taldearen aurka Belabietan, gola, Gurruk sartu zuelarik. Eta Lauburu Berastegi, nesken taldeak berriz, Legorreta A.F.T. taldeari irabazi zion 1-7ko emaitza irmo batekin. Uzturpe Lauburuko infantilak aldiz, 1-5 galdu zuen The English School taldearen aurka.

LAUBURU - LASKORAIN-2

Bonito y entretenido partido disputado este pasado domingo en el Polideportivo Belabieta de Ibarra entre Mahala Lauburu y Laskorain. El Derbi Guipuzcoano terminaba con una gran victoria del conjunto piparrero, que resolvía en una segunda parte muy completa.

El encuentro comenzó con dos jugadas muy rápidas por parte del conjunto visitante. A los 30 segundos de partido, Aritz Lasa inauguraba el electrónico para el conjunto de Tolosa. Era el 0-1 y un jarro de agua fría para la poblada grada de Belabieta. Transcurridos 2 minutos, de nuevo Aritz, ponía el 0-2 en una jugada elaborada.

Después de esos dos mazazos del conjunto visitante, Lauburu comenzó a despertar. En el minuto 4, Agus recortaba distancias de un fuerte disparo que sorprendía al meta visitante. Era el 1-2.

El partido se empezó a animar, las ocasiones se sucedían en ambas porterías, pero gracias a la buena actuación de los dos porteros, y a los palos, se llegaba al descanso con el 1-2.

En la segunda mitad, las ocasiones seguían siendo buenas para los dos equipos, aunque se veía más entero al conjunto dirigido por Txubel que al conjunto tolosarra. En el minuto 27 de partido, Tobi, peinaba el esférico con la cabeza, en un saque largo de Peña que servía para colocar el 2-2.

El conjunto visitante se cargaba de faltas en pocos minutos. En el 32 la tuvo Andoni desde los diez metros, el balón se le escapó por poco, pero dos minutos después se sacaba la espina marcando el 3-2 en un balón que recogía en el segundo palo.

Fue entonces cuando Laskorain optaba por el Portero Jugador, los de Txubel defendían bien, y las jugadas de los tolosarras no llegaban a buen puerto. En el minuto 37, Agus robó un balón en medio campo, y marcaba el 4-2 a portería vacía.

En el minuto 38, Arra termina de sentenciar el encuentro con el 5-2 tras un robo de balón, y Agus en el 39 acabó definitivamente con las aspiraciones tolosarras poniendo el 6-2 en el electrónico. Gran victoria de Mahala Lauburu, que les coloca terceros en la tabla, a 4 puntos del líder.

El equipo filial sénior Lauburu K.E. Ibarra lograba la victoria con un ajustado resultado de 6-5 frente a Jaixki, con goles de, Carlitos (3), Juan Mari, Borja y Armintz.

Los cadetes de Mikel Raposo empataban en Belabieta 1-1 contra Summa Aldapeta con gol de Gurru, mientras que el conjunto femenino Lauburu Berastegi, vencía a Legorreta A.F.T a domicilio con un contundente resultado de 1-7. Uzturpe Lauburu de categoría infantil cosechaba una derrota por 1-5 frente a The English School.