Bihar, 18:30ean jokatuko dugu 22-23 denboraldi honetan etxean disfrutatuko dugun azken jardunaldia. Denbora hegan pasa da, eta gure gaitasunetan konfiantza izateari inoiz utzi ez diogun arren, kategoriako maila altuak, astetik astera, asko zailtzen zuen egun Play Off-eko azken postu horrekin amets egin ahal izatea. Urtea gorabeheraz beteta egon da, eta topaketa bakar bat ere ez da lan erraza izan.

Zentzu horretan, talde indartsu bat hartuko dugu Belabietako azken partida honetan ere, gaur egun 36 puntu pilatuta dituen taldea, hain zuzen: FS Villa de Quel. Errioxarrak ez daude arriskuan, eta ezin dute Play Off-ean posturik eskuratu, baina horrek ez du esan nahi 3 puntuen bila joango ez direnik azken hasperenean postu batzuk igotzeko. Gainera, ez dezagun ahaztu abenduan Quelera joan ginen partidan 3-3ko emaitza batekin amaitu genuela hura, eta beraz, berdinketa izan zela nagusi.

Zentzu horretan, Marcos izan ezik (min hartu baitu asteroko saioetako batean), jokalari guztiak deitu ditu Jotak, baita Euskal Ligako Beñat ere, gure arma guztiak atera behar baititugu, oso urrutira iritsi garelako, eta ez dugulako zapore gazi gozoarekin geratu nahi. Orain ez. Are gehiago, joan den astean Tafaren aurka irabazi ondoren, laugarren posturako lehia murriztu egin da, eta gure taldeak edo Zierbena bizkaitarrak (Nafarroara joango dena Mateo Muñoz Ribera de Navarraren aurka lehiatzeko) bakarrik eskuratu ahal izango du Play Off-eko azken postua.

Bi bultzada gehiago, eta esperientzia ahaztezin bat egongo da gure zain, noski, zuekin partekatu nahi duguna, gurea bezain zuena baita.

BELABIETA BETE BEHAR DUGU!!!! GOOOOOOOOOAZEN!!!!