Mikel Diestroren mutilek, partida eroso batean eta Mahastiak Labastida makal baten aurrean 6-1 irabazi ondoren, berriro garaipenen bidea berreskuratzea lortu dute.

Berdinketa handiarekin hasi zen partida, elkar ongi ezagutzen duten taldeak dira eta biak, arrisku-egoerak sortu ahal izateko asko sakondu gabeko jokaldi luzeak egiten zituzten.

Hirugarren minutuan bisitariak, eskuin bandatik eginiko eta Ricardok, bakar-bakarrik, bigarren zutoinean errematatutako jokaldi bikain baten bidez, 0-1ekoa egin eta aurreratzea lortu zuten.

Piparreroentzat, gol-aukera handirik ikusi gabe beren burua markagailuan azpitik ikustea, kolpea izan zen. Baina arabarrei pozak ez zien luzaroan iraun, Garmenek 1-1eko berdinketa egin baitzuen bigarren zutoinean egindako beste erremate batekin.

Gol honen ondoren, etxekoak hasi ziren partida menperatzen eta nahiz eta baloiarekin oso zehatzak ibili ez, gol-aukerak etortzen hasi ziren. Seigarren minutuan jubenilen taldeko Josu Condek lehenengo taldearekin egiten duen lehenengo gola sartu zuen markagailua 2-1ean jarriz.

Partidua nahiko makal zihoan bi taldeen aldetik, baloi galerak erabatekoak ziren eta bi taldeen defentsak ere ez zebiltzan finak. Hamaikagarren minutuan 3-1ekoa iritsi zen etxekoentzat, Garmenek, talde guztiaren artean konbinazio on baten ostean, baloia sarera bidali zuenean.

Lehendabiziko zatia amaitzeko lau minutu falta zirela partida eroso jarri zen ibartarrentzat, Condek pasatako baloi batekin Aitzolek 4-1ekoa egin baitzuen. Emaitza honekin atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatian, jokoak nahikoa eskas jarraitzen zuen; ez zen partida ona, Belabietan ikusi zena. Bisitariak saiatu ziren baina Endikak atean egin zuen lan bikainak, tantoa egitea eragozten zien. Minutuak aurrera ziharduten eta markagailuak geldirik jarraitzen zuen.

Bukaerarako bost minutu baino ez, eta Labastidak atezain-jokalaria atera zuen baina Aitzol eta Cristianek sartutako golekin, Lauburuk markagailua bitan igotzeko bakarrik balio izan zion. 6-1ekoarekin iritsi ziren partida bukaerara.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Aitzol (2), Garmen (2), Txipi, Conde (1). Xabi, Cristian (1) eta Agus-ek ere jokatu zuten.
MAHASTIAK LABASTIDA: Jesús, Ramón, Ricardo (1), Molero, Mulas.  Iván, Juan C, Ander, Yon eta Peña-k ere jokatu zuten.
Txartel horiak: Juan C, Ander, Iván (Mahastiak Labastida).

GOLAK

0-1 MIN 03:16 RICARDO
1-1 MIN 05:00 GARMEN
2-1 MIN 05:21 CONDE
3-1 MIN 11:36 GARMEN
4-1 MIN 16:00 AITZOL
5-1 MIN 36:33 AITZOL
6-1 MIN 38:46 CRISTIAN
IMG_1465-4

Los de Mikel Diestro vuelven a la senda de la victoria a costa de un flojo Mahastiak Labastida al que doblegó por 6-1 en un cómodo partido.

El partido comenzaba con mucha igualdad, los dos conjuntos, que se conocen a la perfección, elaboraban largas jugadas en las que no conseguían profundizar lo suficiente para crear situaciones de peligro.

En el minuto 3 se adelantaban los visitantes, después de una buena jugada por la banda derecha, Ricardo remataba solo en el segundo palo para poner el 0-1 en el luminoso.

Era un jarro de agua fría para los piparreros, que se veían por debajo en el marcador sin apenas haber recibido ocasiones de peligro. La alegría no duraría mucho para los alaveses, ya que Garmen, hacia el empate 1-1 tras otro remate en el segundo palo.

Tras el gol que ponía las tablas en el marcador los locales comenzaron a dominar el encuentro, aunque estuvieron algo imprecisos con el balón, las ocasiones iban llegando, y en el minuto 6, el jugador del equipo juvenil, Josu Conde, marcaba su primer gol con el primer equipo para poner a los suyos por delante 2-1.

El partido estaba siendo flojo por parte de ambas escuadras, las pérdidas de balón eran constantes, y en defensa tampoco estaban finos ninguno de los dos equipos. En el minuto 11 llegaba el 3-1 para los locales, Garmen mandaba el balón a la red tras una gran combinación de todo el equipo.

A falta de 4 minutos para el final de la primera mitad se ponía cómodo el partido para los de Ibarra. Aitzol hacía el 4-1 después de recibir un buen balón de Conde. Con este resultado se llega al descanso.

En la segunda mitad el juego seguía siendo pobre, no se estaba viendo un buen partido en Belabieta. Los visitantes lo intentaban, pero no acertaban a marcar gracias a la notable actuación de Endika bajo los palos. Los minutos iban pasando y el electrónico no se movía.

A falta de 5 para el final Labastida apostaba por el portero – jugador, pero solo sirvió para que Lauburu incrementara el marcador hasta en dos ocasiones con goles de Aitzol y Cristian que llevaban el luminoso hasta el 6-1 final.

DETALLES DEL PARTIDO

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Aitzol (2), Garmen (2), Txipi, Conde (1). También jugaron: Xabi, Cristian (1), Agus.

MAHASTIAK LABASTIDA: Jesús, Ramón, Ricardo (1), Molero, Mulas. También jugaron: Iván, Juan C, Ander, Yon, Peña.

TARJETAS AMARILLAS: Juan C, Ander, Iván (Mahastiak Labastida).

GOLES

0-1 MIN 03:16 RICARDO
1-1 MIN 05:00 GARMEN
2-1 MIN 05:21 CONDE
3-1 MIN 11:36 GARMEN
4-1 MIN 16:00 AITZOL
5-1 MIN 36:33 AITZOL
6-1 MIN 38:46 CRISTIAN