Jubenilen Ohorezko Mailak 0-1 irabazi zuen Irurtzunen, Nafarroan. Oso partida estua jokatu zuten eta ibartarrak gol-aukera ugari eragotzi zituzten.

Mahalak baja ugari ditu lantaldean eta Txubelek, Kadeteen mailatik, Asier Aierbe ez ezik, Gurru eta Liher ere eraman behar izan zituen Xotaren aurka jokatzera. Piparreroen etorkizuneko balio hauek, pistan urduri xamar ibili baziren ere, beren lana zuzen bete zuten.

Norgehiagoka osoa bi alderdien arteko ika-mika izan zen baina ibartarrak nafarrak baino gehiago saiatu ziren. Txubelen mutilak tantoa egiteko aukera ugari izan zituzten baina nafarren atezainaren lan bikainak markagailua estreinatzeko parada eragotzi zuen eta atsedenaldira hutsekoarekin berdinduta joan behar izan zuten.

Bigarren zatian berdintsu ibili ziren, Mahala hobeto ikusten zen baina gol-aukera garbietan huts egiten zuen eta markagailuak golik gabeko berdinketan jarraitzen zuen. Azkenean, amaierarako bi minutu falta zirela, Urtzik aukera ikusi zuen eta takoiarekin nafarren sarera jaurti zuen baloia.

Etxekoek atezain-jokalaria atera zuten emaitza aldatu nahian baina Txubelen mutilak berdinketa ekiditea lortu zuten, hiru puntuak Ibarrara ekarriz. Emaitza honekin Mahalak bigarren postuan jarraituko du eta Txapelketa bukatzeko bi jardunaldi besterik falta ez diren honetan, taldearen ardura postuari eustea izango da.

Lehen Probintziala taldeak 7-2 irabazi zion bere aurkari zuzena den Iurre Tabernari ostiralean. Garaipenak laugarren postuan kokatu ditu eta horrek, Ligako titulurako play offa jokatzeko aukera ematen die.

Kadeteek Belabietan Aloña Mendi taldeari 5-3 irabaztea lortu zuten. Emaitzak nahiko estua badirudi ere, jokoan ikusitakoarekin zerikusirik ez du, izan ere, partidu osoan ibartarrak menderatu baitzuten. Lauburuko golak Beñat (2), Alex, Itoitz eta Txipik sartu zituzten.

Lauburu Berastegik ere 5-1 irabazi zuen larunbatean Idiazabal Xaloaren aurka, ibartar nesken partida bikain batean. Uzturpe Laubururen partida, berriz, etenda geratu zen.

IMG-20160312-WA0008

El División de Honor Juvenil consiguió una victoria por 0-1 en la localidad Navarra de Irurtzun en un encuentro muy disputado y con muchas ocasiones desbaratadas por el equipo Ibartarra.

Mahala se presentaba con muchas bajas al encuentro frente a Xota, por lo que Txubel tuvo que tirar del equipo cadete llevando en la convocatoria a Gurru y Liher, además de Asier Aierbe. Los jóvenes valores piparreros estuvieron algo nerviosos en pista, pero realizaron el trabajo muy correctamente.

El encuentro fue un toma y daca en las dos porterías, pero el conjunto piparrero puso más empeño que los navarros para llevarse el encuentro. Los de Txubel dispusieron de varias ocasiones para marcar, pero la buena actuación del meta navarro hacía que fuera imposible abrir el marcador. Se llegaba al descanso con el 0-0.

En la segunda mitad más de lo mismo, se veía que Mahala era más equipo, pero fallaban varias ocasiones claras de gol y el electrónico seguía con el empate sin goles, hasta que a falta de 2 minutos para el final, Urtzi aprovechaba una ocasión, y de tacón, colaba el esférico dentro de la portería Navarra.

El equipo local lo intentó con portero-jugador, pero los chicos de Txubel evitaron que llegara el empate consiguiendo traerse los tres puntos para Ibarra. Esto hace mantener el segundo puesto en la clasificación a Mahala, y a falta de dos jornadas para la finalización del Campeonato, dependen de ellos mismos para acabar en esta posición.

El conjunto de Primera Provincial, consiguió el viernes una gran victoria por 7-2 ante un rival directo como es Iurre Taberna. Tras la victoria, los ibartarras consiguen alzarse hasta el cuarto puesto que da opción a jugar el play off por el título de Liga.

Los cadetes consiguieron vencer el sábado en Belabieta a Aloña Mendi por 5 goles a 3, si bien el marcador refleja un resultado ajustado no concuerda con lo visto en la cancha, ya que el partido fue dominado por los jugadores ibartarras. Los goles de Lauburu fueron obra de Beñat (2), Alex, Itoitz y Txipi.

Lauburu Berastegi venció también el sábado por 5-1 a Idiazabal Xaloa en un gran partido de las chicas piparreras. El partido de Uzturpe Lauburu de categoría infantil quedó suspendido.