22-23 denboraldiko azken txanpan murgilduta, Zaragozara bidaiatu genuen larunbat arratsaldean CD Pinsequeren aurka jokatzeko. 

Lehen zatia Marcos, Oscar, Txiki, Uri eta Chuky bostekoarekin hasi genuen eta, sentsazioa oso ona izan arren, area ertzean baloia eskuarekin ikutzeak ekarri zuen etxekoen aldeko arratsaldeko lehen gola (1-0, min 1). Horren ostean, lan ona egiten jarraitu genuen lehen zatia osatzeko, eta, elkarrekin arraun egiteari esker, aurretik jartzea eta atsedenaldira 1-3ko markagailuarekin joatea lortu genuen. Golak 9. minutuan, 11.ean eta 13.ean iritsi ziren: lehenengoa Ikerren eskutik, 5eko jokoa erabiltzen ari ginela, bigarrena, Uriren eskutik, kornerretik, eta hirugarrena, Txikiren eskutik, kontraeraso azkar batean.

Aldageletara aurretik joateak ematen duen indarrarekin, Dani, Boli, Oscar, Uri eta Chukyrekin eman genion hasiera bigarren erdiari. Soilik 4 minutu pasata, bigarren gola igotzea lortu zuen aurkariak, eta gure entrenatzaileak ateazain jokalariaren alde egin zuen apustu beste behin (2-3). Horri esker, berriz ere lortu genuen aldea handitzea, Chukyk sare barruan sartu baitzuen pilota kontraeraso batean, amaierarako 8 minuturen faltan (2-4).

Hala ere, markagailuko 2-4ak ez zigun lasaitasunik ematen, Pinsequeren mutilak ere oso ondo erantzuten eta ekintza bakoitzean arriskatzen ari baitziren. Lerro horretan, berehala iritsi zen gol berri bat, eta horrela, azken txistua jotzeko 6 minutura, gertatuko zen hura jakin ezinik utzi zigun 3-4ko emaitza estuak. Gero, are gehiago zaildu zen egoera Pinsequek neurketa beste behin berdindu zuenean (4-4, 36. min). 4-4koarekin, geldiezinak izan ziren gainerako minutuak: amaierarako 2:44ra Urik ez zuen barkatzen (4-5), 2:30era berdinketarekin erantzuten zuten (5-5), eta 35 segundora erabakita utzi genuen norgehiagoka Uriren gol eder batekin (5-6).

Neurketaren amaieran, Jotak bikain laburbildu zizkigun partida IKARAGARRI honen sentsazioak: partida borobila izan da, denboraldiko onena. Oso garaipen garrantzitsua lortu dugu etxetik kanpo, talde hauen aurka borrokatzeko gai garela erakusten digun garaipena. Gerra taktikoa izan da, eta niretzat, oso partida polita”.

GOOOOOOAZEN!!!!