Klubak denboraldiko lehen fitxaketa aurkezten du, Iraitz Olasagasti, izatez oiartzuarra. Denboraldi berrian Lauburu K.E. Ibarrako atezain izango da.

C.D. Debabarrenatik dator eta Gipuzkoako areto futboleko atezainik adierazgarrienetako bat da, lehenengo mailan C.D. Xotan ibilitakoa. Bere 29 urterekin gure kluba hautatu nahi izan du, areto futbolaz gozatzen jarraitzeko aukerarik onena bezala.

IRAITZ 1

Atezain oiartzuarrak bere ibilbidea Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zuen 2002an, non 2005-2006 denboraldian Xota-ren filialera jauzi egin zuen. Zilarrezko mailako Tecuni Bilbon denboraldi bat egin ostean, 2009an Iruñeara itzuli zen 2012-2013 denboraldirarte Ohorezko mailako taldea osatzeko. 2013-2014 denboraldian Debabarrena Concepto Eguilera iritsi zen, azken denboraldia ere bertan igaroz.

Iraitzen etorrerarekin, gure atezaintza Bigarren B mailako seguruenetarikoa bilakatuko da, hiru atezain ezin hobeak dituelako eta deialdian eta pistan postua lortu ahal izateko lehiak entrenamendu saioen exijentzia igoko duelako.

Espero dugu jokalari berri eta bikain honek Belabietan futbol saio ederrak pasaraztea.

Ongi etorri Iraitz!!!