Biharkoa oso egun berezia izango da, Belabietara itzuliko baikara gure zaleekin. Maiatzean ikusi genuen elkar azkenekoz, dena jokoan zegoen partida bizi horretan. Orain, beste behin, eta, batez ere norgehiagoka bakoitzean puntuak batzea zein garrantzitsua den jakinda, funtsezkoa izango da zuen guztien babesa izatea. Partida arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta San Juan talde nafarrari 2-3ko emaitza batekin irabaztetik datorren Zierbena hartuko dugu Ibarran.

Zentzu horretan, Jotak kontatu digu aurkaria oso ondo moldatzen dela erasoan zein defentsan, eta askotariko kontzeptuak maneiatzen dituztela estrategian. Halaber, gaineratu du taula goian eta Play Off postuetan egoteko gai den taldea dela Zierbena. Deialdiari dagokionez, Ekain kenduta (Euskal Ligarekin errepikatuko du), gainontzeko jokalari guztiak deitu ditu entrenatzaile gasteiztarrak.

Horregatik guztiagatik, helarazteko gai zareten indarrarekin Belabieta betetzera animatzen zaituztegu. Gainera, egiten duzuen guztia eskertzen jarraitzeko, Xubero eta Mahala saskien ohiko zozketari beste bat gehitu diogu: bi lagunentzako asteburuko bazkari menua Leaburuko Ostatuan. ZORTE ON DENEI! Gogoratu, halaber, Belabietara joaterik ez duen pertsona orok zuzenean eta doan jarraitu ahal izango duela partida, gure YouTube Lauburu KE Komunikazioa kanaletik. EZ AHAZTU HARPIDETZA!! GOAZEN LAUBURU!!!!