Bihar Jotak zuzentzen dituenak Taustera joango dira Ligako hamahirugarren jardunaldia jokatzeko. Norgehiagoka 17:30ean hasiko da, etxetik kanpo jarraian jokatzen duten hirugarrena izanik.

10 puntu pilatu ditu aurkariak sailkapen-taulan orain arte. Gure entrenatzaileak esan du sistema “oso markatua” duen taldea dela, zonako defentsa itxi batekin. Gainera, Jotak azaldu du oso indartsuak egin direla etxean denboraldi honetan eta, partida gehienetan, oso zaila dela haien aurka golak egitea. Horrez gain, gaineratu du min handia egin dezakeen trantsizioko erasoa burutzen dutela.

Gureei dagokienez, Juaristi izan ezik, beste guztiak deituak izan dira. Boli zalantza da, baina gainontzekoekin bidaiatuko du jokatu ahal izateko asmoz. Bestalde, Iker eta Ekain izango dira oraingoan deialdian sartu diten Euskal Ligako bi jubenilak, Eñaut eta Marcos min hartuta baitaude; azken hau joan den asteburuko Guadalajarako neurketako beroketan.

Ildo horretan, ezin ahaztu gure taldeak Lazkaoren aurka asteazkenean jokatu zuen Gipuzkoar Kopa. Nahiz eta horrek gure entrenatzaileak bihar ikusi nahi dituen alderdi batzuk lantzeko balio izan, beti izaten da aparteko ahalegina asteko ohiko planetik kanpo.

Horrela, datorrenean kontzentratuta, Arreguik esan digu beti dela ona puntuatzea, baina, kasu honetan, 3 puntu eramatea benetan garrantzitsua izango litzatekeela etxetik kanpoko denboraldia isteko eta Ligaren hasieratik errekuperatzeko. Hori egiteak 18 punturekin jartzea suposatuko luke, Tafallaren aurkako partida oraindik jokatzeke dagoelarik.

Piparreroek segurtasunez bidaiatzen dute, mantendu beharreko bertsioaz eta jarreraz jakitun. GOAZEN LAUBURU!!!!