I ! BA ! RRAA!!

I ! BA ! RRAA!!

Árbitrooooo…no ves o queeeé!!! Estas ciegoooo!! No me jodas hombre!! (horrelakoak ere entzuten genituen egia esateko… jajajaja).

I ! BA ! RRAA!!

I ! BA ! RRAA!!

Gaur arratsaldean emozioz beteriko momentua izango dugu PILILI ezagutzen genuen guztiok, ibarrako polikiroldegian, urteetan zehar deskantsu gabe animatzen egon den Juanma Prados “PILILI” omenduko du LAUBURU KIROL ELKARTEAK. Horren aurrean sortzen zaizkidan sentimenduak nolabait atera nahi eta behar ditut, bereziak direlako, politak direlako, indartsuak direlako…

Argia izaten saiatuko naiz, Juanma “PILILI” hil da, eta hori putada bat da!!!! Min handia sentitu arren, ez du kentzen orain barruan sentitzen dudan harrotasun sentimendua zein indartsua eta ederra den konturatzeko.

I ! BA ! RRAA!!

I ! BA ! RRAA!!

Harrotasuna… edozer eta edozein kritikatzeko ohitura zabalduta dagoen mundu honetan, oraindik ere, bakoitzarentzat benetan garrantzitsuak diren momentuetan , lagunek nola erantzuten duten ikusteak sentiarazten didana.

I ! BA ! RRAA!!

I ! BA ! RRAA!!

Harrotasuna… urte askotan nire bizi-lagunak (familia txiki bat) izan direnak, bai zelaian, dutxan, autobusean, parrandatxoetan, etb. momentu hauetan PILILI benetan berea sentitzen dutela erakutsi didatelako, “BAKARRIK” astez aste eta urtez urte guri gustatzen zaigun kirola egitera joaten ginenean , han dagoelako PILILI PEÑA garrasi eta emozio batean gu animatzen…

PILILI-2

I ! BA ! RRAA!!

I ! BA ! RRAA!!

Harrotasuna…nik jokatzeaz utzi (azken finean ezin ahaztu familiakoak ditudala), eta PEÑA PILILIK, IBARRAKO TALDEA jarraitzen jarraitu duelako zaletasun eta indar pittin bat bera ere galdu gabe!!!

Oraindik gogoan ditut PILILI (Juanma) bere tokaioa den (Juanma Ordozgoiti jokalari ohiarekiko zuen sentimendu berezia! pfffff).

Baita       nola bizitzen duten ibarrako edozein jokalari edo partaideri pasatzen zaion guztia. Bere garaian kanpotik etorritako jokalariak nola familiakoak bezala onartzen zituzten… baita, zergatik ez esan, bertatik pasatako entrenatzaile guztiak baina “gehiago zekitela” zein argi uzten zuten partidu ondorengo “txarla-kritika-poteotan”!!(JUANAN –ek jasan behar izan dituenak!!!jajajajaja…

I ! BA ! RRAA!!

I ! BA ! RRAA!!

Harrotasuna… Ibarrako Lauburu Kirol Elkarteak “I BA RRA!” inolako interesik gabe momentu hauetan erakutsi duen jokaeragatik, benetan LAUBURU -ko parte den, eta izan den guztia “familiako” bat bezala tratatzen jarraitzen duela erakutsi didatelako.

I ! BA ! RRAA!!

I ! BA ! RRAA!!

Harrotasuna… “PILILI” BEZALAKO OSABA BAT EDUKITZEAGATIK!!!

I ! BA ! RRAA!!

I ! BA ! RRAA!!

Harrotasuna… IBARRAKO LAUBURU KIROL ELKARTEA osatzen duten pertsonak bezalako LAGUNAK IZATEAGATIK!!!!!!!

ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ PILILIRI ETA LAUBURU KIROL ELKARTEARI!!!!

I ! BA ! RRAA!!

I ! BA ! RRAA!!

David Prados