Juanan Rodriguez-ek gidatutako mutilak, bigarren zati bikain batean erabakita geratu zen partiduan, 5-2 gailendu ziren San Juanen aurrean.

Etxekoen nagusitasuna nabarmena zen hasieratik baina sakontzera ez ziren iritsten hala ere, eta horrek San Juan taldeak defentsan larritasun handiegirik ez izatea eragiten zuen. Nafarrak berriz, atzetik baloiak lapurtzen zituzten eta trantsizio azkarren bidez iristen ziren aurrera, piparreroen defentsari ezinegona sorraraziz.

Partidua hasi eta 5 minutura, bisitariek bandatik ateratako sake batekin eta zutoinean kolpatutako erremate baten ostean, Mikel Marinek aldaratzeaz baliatuz tantoa egitea lortu zuen, markagailuan 0-1ekoa ezarriz.

San Juanen lehenengo tantoak ez zituen ibartarrak uzkurtu eta jokua menperatzen jarraitzen zuten. Golerako aukera ugari izan bazituzten ere, ez zen berdinketa iritsi eta atsedenaldira 0-1ekoarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian bestelako kontuak ikusi ziren, Lauburu segurtasun handiarekin eta bizi-bizi atera zen kantxara, nafarrak irensteko gogotsu. Bostgarren minutuan Unaik egindako pase baten ondoren, Garmenek 1-1ekoa egin zuen.

Berdinketarekin etxekoen nagusitasuna nabarmenago egin zen eta zortzigarren minutuan Uzkudunek kantxa erdian jasotako baloi batekin aurkarietako bat saihestuz, atezaina buruz buruko jokaldi bikain batekin garaitu zuen.

Hurrengo minutuetan San Juan aurreratuz partidua irekiz joan zen ika-mika handi batera iritsi arte. Aukerak bi taldeek izan zituzten baina oraingoan, Lauburu zen, itxaron eta kontraerasora ateratzen zena. Bost minutu faltan, ibartarrak baloi bat ostu eta Uzkudunek kontraerasoan Arrosi lagundu zion, honek 3-1ekoa egin zezan.

Handik aurrera Jose Ibarrak atezain-jokalaria atera zuen baina piparreroen defentsa gogorrak zaildu egiten zizkien jokaldiak nafarrei eta Unai eta Cristianek amaitutako bi kontraerasoekin 4-1 eta segidan 5-1ekoa egitea jasan behar izan zuten. Guillek nafarrentzako bigarren tantoa egin zuen bukaerarako 13 segundu eskas falta zirelarik markagailuan 5-2koa ezarriz.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Iraitz, Unai (1), Uzkudun (1), Garmen (1), Loitzun. Ioritz, Cristian (1), Arros (1), Aitzol, Xabi eta Txipik ere jokatu zuten.

SAN JUAN A.D: Santi, Saúl, Pulido, Aitor, Guille (1).  Mikel Marin (1), Txema, Román, Eseverri, Julen eta Tomasek ere jokatu zuten.

TXARTEL HORIAK: Iraitz, Cristian, Uzkudun, Unai (Lauburu) – Mikel Marin (San Juan)

GOLAK

0-1 MIN 4:57 MIKEL MARIN

1-1 MIN 24:45 GARMEN

2-1 MIN 27:21 UZKUDUN

3-1 MIN 34:27 ARROS

4-1 MIN 37:20 UNAI

5-1 MIN 38:46 CRISTIAN

5-2 MIN 39:47 GUILLE

LAUBURU - SAN JUAN-2

Los dirigidos por Juanan Rodríguez vencieron 5-2 a San Juan de Pamplona en un disputado encuentro que se decidió en una sensacional segunda mitad del conjunto ibartarra.

Comenzaba el partido con dominio para los locales, Lauburu tocaba y dominaba, pero no llegaba a profundizar y eso hacía que San Juan no pasara demasiados apuros en defensa. En cambio los navarros, bien encerrados atrás, robaban balones y llegaban en rápidas transiciones que hacían inquietar a la defensa piparrera.

A los 5 minutos de partido, los visitantes sacaban de banda un balón, y tras un remate que golpeaba en el palo, Mikel Marin se aprovechaba del rechace para marcar y poner el 0-1 en el marcador.

El primero de San Juan no amedrentaba a los ibartarras, que seguían dominando y metiendo a los navarros en su área, aunque Lauburu gozaba de varias ocasiones para hacer gol, el empate se resistía y se llegaba al descanso con el 0-1.

En la segunda mitad cambiaron las cosas, Lauburu convencido de su buen hacer en la primera parte, salió a la cancha a comerse a los navarros, y en el minuto 5 de la reanudación, Garmen ponía el 1-1 tras un gran pase entre líneas de Unai que no desaprovechaba el 8 de los morados.

Con el empate en el marcador el dominio de los locales se acentuaba, y en el minuto 8, Uzkudun recibía en media cancha y tras zafarse de un contrario se plantaba en un mano a mano con el portero rival al que batía con maestría.

Los siguientes minutos San Juan adelantaba sus líneas y el partido se abría convirtiéndose en un gran toma y daca. Las ocasiones llegaban por parte de ambos equipos, pero esta vez era Lauburu el que esperaba y salía al contragolpe. A falta de 5 minutos para el final los de Ibarra robaban y Uzkudun lanzaba un letal contraataque en el que asistía a Arros para que pusiera el 3-1 en el marcador.

A partir de ese momento los de José Ibarra apostaban por el cinco para cuatro, pero una gran defensa piparrera ponía las cosas muy difíciles a los navarros, que marcaban el 4-1 y el 5-1 tras sendos robos que terminaban materializando Unai y Cristian. A 13 segundos del final del partido, Guille marcaba para los navarros y dejaba el electrónico con el definitivo 5-2.

DETALLES DEL PARTIDO

LAUBURU K.E. IBARRA: Iraitz, Unai (1), Uzkudun (1), Garmen (1), Loitzun. También jugaron: Ioritz, Cristian (1), Arros (1), Aitzol, Xabi, Txipi.

SAN JUAN A.D: Santi, Saúl, Pulido, Aitor, Guille (1). También jugaron: Mikel Marin (1), Txema, Román, Eseverri, Julen, Tomas.

TARJETAS AMARILLAS: Iraitz, Cristian, Uzkudun, Unai (Lauburu) – Mikel Marin (San Juan)

GOLES

0-1 MIN 4:57 MIKEL MARIN

1-1 MIN 24:45 GARMEN

2-1 MIN 27:21 UZKUDUN

3-1 MIN 34:27 ARROS

4-1 MIN 37:20 UNAI

5-1 MIN 38:46 CRISTIAN

5-2 MIN 39:47 GUILLE