Pasa den larunbatean Cerverano C.D.F.S. taldea Jubenilen Ohorezko Mailan txapeldun bilakatu zen Zierbenari, etxean, 2-3 irabazi ondoren. Errioxarrek Rivera de Navarra eta Bilbok Tuteran jokatutako partidaren 3-1eko emaitza aprobetxatu zuten, sailkapenean atzetik dituzten taldeak aukerarik gabe uzteko.

Mahala Lauburu, Bilbo eta Rivera de Navarra, bigarren, hirugarren eta laugarren postuan daude hurrenez hurren, eta hiruren artean jokatu beharko dute azpi-txapelketa, 2015-2016 kanpaina bukatzeko falta diren hiru jardunaldietan.

Filialak ostiralean, Ataunen jokatutako partidan, Trosketa taldeari 4-5 justu batekin irabazi zion nahiz eta partida, une oro, Juanmak zuzentzen duen taldeak menperatu zuen. 0-3 irabazten hasi ziren eta nahiz eta etxekoek 2-3koarekin azkar murriztu zuten aldea, partidak bukaera bikaina izan zuen eta piparreroek hiru puntuak Ibarrara ekarri zituzten.

Kadeteak, Tolosako Uzturpe frontoian jokatu zuten partidan, 1-5eko emaitzarekin garaitu zuten Teep Samaniego Orixe taldea. Mikel Raposoren taldeak partida bikaina jokatu zuen, lehenengo zatian jada, 1-4ko emaitzarekin, partida erabakita utzi baitzuten. Bigarren zatian etxekoak ibartarrak baino biziago atera ziren baina Lauburukoek kontrola berreskuratu eta markagailuan 1-5ekoa ezarri zuten. Golegileak Asier (2), Issam, Alex eta Alvaro izan ziren.

Larunbatean Lauburu Berastegi, nesken taldeak, Eskoriatza K.E. taldeari 0-6ko emaitza sendo batekin irabazi zion Eskoriatzan, eta Uzturpe Lauburu, infantilak, Uzturpe ikastolan Aloña Mendiren aurka 2-3 galdu zuten.

12829419_1702317886711799_7923848577124549629_o

Este pasado sábado Cerverano C.D.F.S. se proclamó campeón de liga en División de Honor Juvenil tras imponerse a Zierbena por 2-3 en la localidad vizcaína, los riojanos aprovecharon el resultado que se dio en Tudela entre Rivera de Navarra y Bilbo, en el que los navarros se impusieron por 3 goles a 1 dejando así sin opciones a los tres equipos que le persiguen en la clasificación.

Mahala Lauburu, Bilbo y Rivera de Navarra se encuentran en el segundo, tercer y cuarto puesto respectivamente, y serán los equipos que se jueguen el subcampeonato en estas tres últimas jornadas que quedan para terminar la campaña 2015-16.

El conjunto filial venció el pasado viernes a Trosketa en Ataun con un ajustado 4-5. Aunque el partido terminaba con un apretado resultado, el partido estuvo controlado en todo momento por el conjunto dirigido por Juanma que comenzaba ganando 0-3, los locales acortaban distancias hasta ponerse 2-3 en el luminoso, pero un gran final de partido de los piparreros hacía que los tres puntos se vinieran para Ibarra.

Los cadetes vencían 1-5 en el frontón Uzturpe de Tolosa a Teep Samaniego Orixe en un gran partido de los dirigidos por Mikel Raposo. En la primera mitad los ibartarras dejaban el encuentro sentenciado, ya que se iban a los vestuarios con un resultado de 1-4. En la segunda parte los locales salían algo más intensos que los piparreros, pero los de Ibarra rápidamente recuperaban el dominio y conseguían incrementar el marcador hasta el 1-5 final. Los goles de los ibartarras fueron obra de Asier (2), Issam, Alex y Álvaro.

El conjunto femenino Lauburu Berastegi, vencía el sábado a domicilio a Eskoriatza K.E con un contundente 0-6. Uzturpe Lauburu de categoría infantil caía el sábado en la Ikastola Uzturpe por 2-3 frente a Aloña Mendi.