Lauburu K.E. Ibarra Zaragozara joan zen ligako buruetako baten aurka neurtzera, Pinseque taldea hain zuzen ere. Partida zaila aurreikusi zen, eta halaxe izan zen. Aurkariaren kalitatea eta erasorako potentzial handiak izan ziren gakoak; hala ere, ibartarrek aurre egin zien aurkariei eta Zaragozatik, ekarri zutena baino askoz emaitza hobea ekar zatekeen.

Partida etxekoen nagusitasunarekin hasi zen eta 6 minutuetarako bi tanto eginak zituzten jada; lehenengoa bigarren zutoinean konbinaketa bat amaitu ostean izan zen eta bigarrena korner batean egindako jokaldi batekin lortu zuten. Endikak geratzen zituen zuzeneko jaurtiketak eginaz, norgehiagokan nagusitasuna erakusten jarraitu zuten pinsequeko mutilak.

Pixkanaka ibartarrak presioa areagotzen hasi ziren eta baloia ostu zuteneko batean Aitzol eta Unaien artean egindako jokaldian, Unaiek, pibotaren tokitik bikain biratu eta gurutzatutako jaurtiketa batekin, aragoiar atezaina garaitu zuen.

Tanto honek ibartarrek konfiantza berreskuratzeko balio izan zuen eta ausardi handiagoarekin mugitzen hasi ziren baloiarekin, konbinazio argiak eginaz.

2 eta 1ekoarekin atsedenaldia iritsi zen. Aragoiarrek lehenengo minutuetan ezartzen duten erritmo biziaz kontziente izanik, bigarren zatia indartsu hasi beharra zegoela jakin bazekiten ibartarrek eta emaitza bigarren zati bikain bat izan zen, afizioak gozatu ederra hartzeko parada izan zuelarik.

Bata zein bestearentzat gol-aukera ugariekin hasi zen azken zatia, atezainek bata bestearen atzetik geratzen zituztenak. Horrela zatiaren erdira arte ibili ziren, orduan Pinsequek bigarren zutoinean amaitutako beste jokaldi batekin markagailuan 3-1ekoa ezarri zuen arte.

Ordura arteko emaitza ez zen ibartarren jokoaren isla izan. Bisitariek temati jarraitu zuten eta halako batean Unaik estrategiazko jokaldi batekin, eta amaierarako 3 minutu falta zirela, bi taldeen arteko aldea murriztu zuen.

Momentu horretan Mikel Diestrok atezain-jokalaria ateratzea erabaki zuen, baina etxekoek sartu zuten baloia ostu eta urrunetik ate hutsera jaurti ondoren.

Minutu t’erdi amaierarako eta ibartarrak atezain-jokalariarekin jarraitu zuten eta hurrengo jokaldian Crisek tantoa egitea lortu zuen, talde guztiaren konbinaketa lan baten ostean. 4-3koa zen.

Lauburu saiatu zen azken segundoetan baina etxekoen defentsa bikainak gol-aukera guztiak zapuztu zituen eta amaierara 4-3ko emaitzarekin iritsi behar izan zuten.

Zapore gazi-gozoa. Porrota bai, baina partida bikaina, gipuzkoarrak jokatutakoa. Talde baten joko-dinamika aldatzeko, ez da zertan beti irabazi behar eta norgehiagoka honek astea moralki indartsu hasteko eta datorren asteburua gogo handiarekin hartzeko balioko du.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

PINSEQUE A.D.: Antonio, Diego, Cristian, Beni (1), Flores. Carlos, Ángel (2), Cris M., Unai (1), Cristian S., Guillermok ere jokatu zuten.

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Cris (1), Aitzol, Garmen, Loitzun. Xabi, Unai (2), Txipi, Ioritz, Agusek ere jokatu zuten.

TXARTEL HORIAK: Ángel, Cris S. (Pinseque) – Xabi, Garmen (Lauburu).

GOLEGILEAK

1-0  MIN 02:09 ANGEL
2-0  MIN 05:51 CRIS S.
2-1 MIN 16:05 UNAI
3-1 MIN 30:30 ANGEL
3-2 MIN 36:30 UNAI
4-2 MIN 38:25 BENI
4-3 MIN 38:47 CRIS
IMG-20160305-WA0006

Lauburu K.E. Ibarra se desplazaba a tierras zaragozanas para enfrentarse a uno de los gallos de la liga, Pinseque. Se preveía que iba a ser un partido complicado, como así fue, debido a la calidad y el potencial ofensivo del equipo rival, pero los piparreros plantaron cara llegándose a merecer traer un resultado mejor de la localidad aragonesa.

El partido comenzaba con dominio local y para los 6 minutos ya habían marcado por partida doble, el primero tras finalizar una combinación en el segundo palo y posteriormente en una jugada de córner con la que ya habían avisado con anterioridad los pinsequeros, continuaron dominando el partido con continuos disparos exteriores que Endika atajaba uno tras otro.

Poco a poco los de Ibarra fueron incrementando la presión y en uno de los robos Aitzol consiguió combinar con Unai quien en posición de pívot se giró con maestría y consiguió batir al portero maño con un tiro cruzado.

Esto hizo aumentar la confianza de los de Ibarra quienes cada vez se sentían más seguros con el balón en los pies y combinaban con más claridad.

Con el 2-1 se llegaba al descanso y sabiendo que había que empezar fuerte el segundo periodo, conscientes del fuerte ritmo que imprimen los maños en los primeros minutos. Esto dio lugar a una gran segunda parte que hizo que el público disfrutara de lo lindo en las gradas.

Toma y daca, así empezó la segunda parte, con continuas ocasiones para uno y otro equipo que los guardametas conseguían detener una y otra vez. Así, hasta que mediaba la segunda parte Pinseque conseguía acabar otra jugada en segundo palo y poner el 3-1 en el electrónico.

El resultado no estaba siendo justo con el juego del Ibarra. Los jugadores siguieron insistiendo y por fin, Unai, en una jugada de estrategia conseguía acortar distancias a falta de 3 minutos.

En ese momento Mikel Diestro apostaba por el portero jugador, sin embargo fueron los locales los primeros en ver puerta tras un robo y un disparo lejano.

Quedaba 1:30 para el final y los de Ibarrra continuaron con el cinco para cuatro y en la siguiente jugada, esta vez sí, Cris lograba mandar a la red una buena combinación de todo el equipo y poner el 4-3 en el luminoso.

Lauburu lo seguía intentando, pero una buena defensa local hizo que no gozara de ninguna otra clara ocasión y que se llegara al final con este resultado.

Sabor agridulce por el buen partido realizado por los guipuzcoanos pese a la derrota. No siempre es necesaria una victoria para cambiar la dinámica de juego de un equipo y parece que este encuentro va a servir para comenzar la semana con la moral alta y con ganas pensando en el próximo fin de semana.

DETALLES DEL PARTIDO

PINSEQUE A.D.: Antonio, Diego, Cristian, Beni (1), Flores. También jugaron Carlos, Ángel (2), Cris M., Unai (1), Cristian S., Guillermo.
LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Cris (1), Aitzol, Garmen, Loitzun. También jugaron Xabi, Unai (2), Txipi, Ioritz, Agus.
Tarjetas amarillas: Ángel, Cris S. (Pinseque) – Xabi, Garmen (Lauburu).

GOLES

1-0  MIN 02:09 ANGEL
2-0  MIN 05:51 CRIS S.
2-1 MIN 16:05 UNAI
3-1 MIN 30:30 ANGEL
3-2 MIN 36:30 UNAI
4-2 MIN 38:25 BENI
4-3 MIN 38:47 CRIS