Lauburu K.E. Ibarrako kadeteen taldea Gipuzkoako ligaren irabazlea bilakatu da, Aretxabaletan jokatutako final handian Anoeta Herri Ikastolari 0-2 irabazi ondoren.

Garaipen bikaina ibartar kadeteentzat. Liga arruntean menderatuz ibili den eta bi alditan bakarrik galdu duen aurkari zaila izan dute aurrean.

Partida piparreroentzat ezin hobeto hasi zen, iritsi eta Asierrek gola sartu baitzuen. Lehendabiziko zatia intentsitate handikoa izan zen, bi aldeek gol-aukerak sortuz eta atezainen esku-hartze handiekin.

Partida aurrera joan ahala, bi taldeen artean ika-mika areagotzen joan zen, Anoetarren joko zuzenari eta bertikalari mesede eginez eta ibartarren entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen. Hutsartearen ondoren, aukerak gutxitu ziren eta atsedenaldira 0-1ekoarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian antzeko eran jarraitu zuten, intentsitate handia eta bi ateetan gol-aukerak, anoetarrak berdinketaren bila eta ibartarrak bigarrena lortu nahian, bien arteko aldea handitzeko.

Tentsioa egonda ere, ibartarrak konbinazio onak egiten zituzten baina ez zuten partida kitatuta uztea lortzen. Markagailuaren ezbaiarekin partidaren azken minutura iritsi ziren.

Hogei segundo besterik falta ez zirela, Anoetak arearen iskinean falta egin zuen eta Alexek, jaurtiketa zuzen batekin, 0-2koa egin zuen. Finala erabakita geratu zen eta Lauburu K.E. Ibarra ligako txapeldun bilakatu zen.

Sari bikaina ibartarrentzat, finalean egindako lanari baina gehienbat kadeteen jokoaren eboluzioari eta hobekuntza iraunkorrari begira, denboraldi guztian egindako ahaleginaren emaitza.

CAMPEONES

El equipo cadete de Lauburu K.E. Ibarra se proclama brillante campeón de la Liga Gipuzkoana, tras vencer por 0-2 a Anoeta Herri Ikastola en la gran final disputada en Aretxabaleta.

Gran victoria de los cadetes ibartarras en la final, ante un difícil rival que ha sido el claro dominador de la liga regular, en la que solo ha cedido puntos en dos encuentros.

El partido no podía empezar mejor para los piparreros, prácticamente en la primera llegada, Asier marcaba el 0-1. El primer tiempo tuvo mucha intensidad, con ocasiones en ambas porterías, en las que destacaron los guardametas con grandes intervenciones.

El partido por momentos se convertía en un gran toma y daca por parte de los dos equipos, por lo que el míster piparrero pidió tiempo muerto, ya que beneficiaba al juego directo y vertical del conjunto de Anoeta. Tras el tiempo, la avalancha de ocasiones cesaba y se llegaba al descanso con el 0-1 en el electrónico.

La segunda parte discurría por los mismos derroteros, gran intensidad y ocasiones en ambas porterías, los de Anoeta buscaban el empate y los de Ibarra el gol que aumentase las diferencias.

A pesar de la tensión, los ibartarras realizaban buenas combinaciones, pero no terminaban de finiquitar el partido. Con la incertidumbre en el marcador se llegaba al último minuto de partido.

Fue a falta de 20 segundos para el final cuando Anoeta cometía una falta al borde del área, en la que Alex, marcaba de un gran disparo directo que ponía el 0-2 en el luminoso, sentenciado así la final y proclamando campeón de Liga a Lauburu K.E. Ibarra.

Gran premio para los ibartarras al buen trabajo defensivo desplegado en la final, pero sobre todo a la evolución en el juego y la mejora constante de los cadetes durante toda la temporada, fruto de un gran esfuerzo.