Lauburu K.E. Ibarrak Aurrera de Vitoria taldearen aurrean 4-2 irabazi ondoren 3 puntuak eskuratu eta denboraldia zazpigarren postuan amaitu du. Ikusleek futbol onarekin eta azken segundora arteko emozioarekin gozatzeko aukera izan zuten. Partida hasi aurretik, goizean bertan, Gipuzkoako txapelduna bilakatu den kadeteen taldea omendu zuten.

Azken derbiari aurre egiteko Mikel Diestrok, emakumezkoen selekzioarekin Errusian ibili ondoren, berriro bere taldeko agintea hartu eta aurreko asteko neurketa jokatu ezin izan zuten Cristian eta Unai berreskuratu zituen. Bi taldeek zazpigarren postua zuten jokoan.

Neurketaren hasieran, bi aldeak goian presionatzen zuten, aurkariari irteera zailtzeko helburuarekin. Lehendabiziko minutuetan arabarrak kokatuago ikusten ziren pistan eta bigarren minutuan, Javik, bakarkako jokaldi bat gurutzatutako jaurtiketarekin amaitu eta aurreratzea lortu zuten. Josebak ezin izan zuen gelditu.

Golaren ostean, piparreroak partidan asentatu eta lehenengo aldiz gol-aukerak sortzen hasi ziren. Hala, seigarren minutuan Cristianek pista erdian baloia ostu eta Unaik berdinketa egitea lortu zuen.

Pixkanaka, Lauburu partida menderatzen hasi zen eta handik aurrera izan zituen gol-aukera garbienak. Hamaikagarren minutuan Unaik, aurkariaren areatik gertu baloia ostu eta Garmeni lagundu zion, honek, errematearekin gozatu eta etxeko taldea aurretik jar zezan. Aurrera suspertu egin zen eta Josebaren atean arriskuak sortzen hasi zen, halako batean Zumetak eskuadratik sartu eta emaitza berdindu zuen arte. Lehendabiziko zatia amaitu eta aldageletara joan ziren jokalariak.

Bigarren zatian etxekoak jokoa lasaitzen eta jokaldiak gehiago lantzen saiatu ziren. Eta horren emaitza, piparreroen hirugarren gola izan zen. Cristianek, jokaldi batean, Unairi baloia pasa eta honek, aurkariaren sarean sartu zuen beste taldeko jokalari bati jo ondoren.

Gol honen ondoren, jokoa orekatu egin zen, gol-aukerak bata zein bestearentzat sortzen ziren baina atezainek ongi erantzun zuten. Minutuak pasa ahala bi taldeek bost falta pilatu zituzten eta horrek tentsioa areagotu zuen.

Bost minutu faltan eta hutsarte baten ostean, Aurrerak atezain jokalaria atera zuen berdinketaren bila; baina Lauburu izan zen bien arteko aldea handitu zuena, baloia ostu eta Andonik ate hutsean sartu ondoren. Aurrera saiatu zen laurentzat bostekoarekin jarraituz baina markagailua ez zen mugitu eta partida 4-2koarekin amaitu zen.

Garaipen honek ibartarrak partida hasieran zeuden postuan uzten ditu, zazpigarren postuan, eta Areto Futbolaz gozatzera Belabietara inguratu ziren ikusleek azken aldiz poza sentitzeko parada ere izan zuten denboraldiko azken partida honetan.

IMG_1481

Lauburu K.E. Ibarra consigue los tres puntos ante Aurrera de Vitoria tras vencer por 4 a 2 y termina la temporada en la séptima plaza. Los asistentes al partido pudieron gozar y entretenerse con buen fútbol y emoción hasta el último segundo. Antes del partido se homenajeó al equipo cadete que fue proclamado campeón de Gipuzkoa esa misma mañana.

Para afrontar este último Derbi, Mikel Diestro volvía a coger las riendas del equipo tras su viaje con la selección absoluta femenina por Rusia. Para ello recuperaba tanto a Cristian como Unai que no pudieron disputar el encuentro de la semana pasada. En juego estaba la séptima plaza a la que ambos equipos podían aspirar antes del partido.

El choque comenzaba con los dos equipos presionando arriba con la intención de dificultar la salida del contrario. En los primeros minutos el conjunto alavés estaba mejor plantado en la pista, y en el minuto 2, se adelantaba  por mediación de Javi tras una jugada individual que terminaba con un tiro cruzado que Joseba no pudo atajar.

Tras el gol, el conjunto piparrero se asentó en el partido y empezaron a disfrutar de las primeras ocasiones. Así, en el minuto 6, tras un robo de Cristian en media pista Unai hacía el empate.

Poco a poco Lauburu fue dominando el partido y fue cuando tuvo las más claras ocasiones de gol. En el minuto 11 de la primera parte, Unai robaba un balón cerca del área del rival y asistió a Garmen para que este pudiera rematar a placer y adelantar al conjunto local. Sin embargo, Aurrera espabiló y empezó a crear peligro en la portería de Joseba. Tras un par de avisos, Zumeta igualaba el resultado con un punterón que se colaba por la escuadra. No dio para más esta primera parte y los dos equipos se dirigieron a los vestuarios.

Tras la reanudación el conjunto local intentó tranquilizar el juego y elaborar más las jugadas. Fruto de ello, vino el tercero de los piparreros, tras una jugada donde Cristian le dejaba a Unai un balón para que golpeara y acabara dentro de la portería rival tras tropezar en un contrario.

Tras este gol el juego se equilibró, hubo ocasiones tanto para los de casa como para los de fuera para mover el marcador, pero los porteros respondieron con creces. Según iban pasando los minutos los dos equipos se pusieron con cinco faltas, que hizo que la tensión del partido fuera a más.

A falta de cinco minutos, tras un tiempo muerto, Aurrera sacó portero jugador para tratar de empatar el partido. Sin embargo, fue Lauburu quien aprovechó para aumentar las diferencias tras robar un balón y anotar Andoni a puerta vacía. Hubo más intentos por parte del Aurrera con el 5 para 4, pero el marcador no se movió y terminó el partido con el 4 a 2 en el marcador.

Victoria que le dejaba al conjunto piparrero en la posición que estaba, la séptima, y con una última alegría para el público que se acercó a Belabieta para disfrutar del fútbol sala en el último partido de la temporada.