Ibarrak garaipena topatu zuen berriro Nalda errioxarrei bere kantxan irabazi ostean. Markagailuak erakusten duena baino norgehiagoka landuago batean, Alfredo Hualderen mutilak atsedenetik hurbil zeudela desorekatu zuten beren aldera partidua, minutu bakarrean hiru gol sartuta.
Moratuek pista zaila dela jakitun, oso bizi sartu ziren partidan eta pazientziarekin. Hasierako minutuetan tokiko taldeak ibartarren baloi irteera Peñaren atetik hurbil saiatu ziren eragozten. Gol aukerak pareko izan ziren tarte horretan, langara joan zen Andoni Carlosenaren jaurtiketa bat eta Andoni Agirrezabalak eta Igor Echarrik egindako hurbilketa arriskutsu batekin lehenengo tantotik gertu egon ziren, baina tokikoek ere, harrapatutako bi kontrekin disgustu bat emateko zorian egon ziren.
Lehenbiziko tantoa zazpigarren minutuan etorri zen. Kantxa propiotik egindako triangelukatze on batean, Beñat eta Garmenen artean konektatutako baloi batekin, Beñatek, Javi azpitik gainditzea lortu zuen, markagailua estreinatuz. Gol honek ez zuen tokiko taldea jota utzi, orduan sortu baitzuen Peñaren aurrean arriskurik handiena. Ibarrako atezain gazte hau, taldeak behar izan duen guztietan bezala, ate aurrean jarri eta maisutasunez egindako bi geldiketei esker salbatu zen partidua, Lauburu aldageletara abantailarekin joatea ahalbidetuz.
Tantoaren ondoren, Alfredorenak pauso bat aurrera egin zuten. Tokiko entrenatzaileak eskatutako hutsarte baten ostean, moratuek beren lerroak igo zituzten Javiren ate inguruan baloiak osten saiatzen zirelarik. Minutu bakarrean moratuen hiru gol iritsi ziren, eta guztiak Oihan Carlosenaren sinadura izan zuten. Hauetako lehenbizikoa, lehenengo zatia amaitzeko hiru minutu geratzen zirela iritsi zen. Carlosena gaztenak 11 metroetatik ezkerrarekin botatako jaurtiketa bat zutoinaren ondotik sartu zen. 0-3koa handik jarraian iritsi zen eta gol bikaina izan zen: Oihan atezainaren aurrean jarri eta gutxik egingo luketen baselina eder bat eginez gainditu zuen. Kolpe bikoitzak zorabiatuta, tokikoak 0-4koa izango zen tantoaren kontra ezin izan zuten ezer egin. Falta bat ateratzean zatitzailearen inguruan, Andoni Carlosena, Javi Saldise, Beñat eta Oihan elkartu ziren, azken honek 60 segundotan Hattrick bat egiteko.
Lehenengo zatia honelaxe amaitu zen. Moratuek atsedenaldian kontzentratu ziren, kantxara atera eta aurkariaren bultzadak ustekabean harrapatuak ez izateko. Honela, bigarren zatiaren lehenbiziko minutuetan Nalda norgehiagoka iraultzen saiatu zen eta moratuek berriz alderantziz gertatzeko saiatzen baloiaren jabetza luzatuz. Alfredorenak izan ziren arrisku egoera gehien sortu zutenak une hauetan, baina ez Zumetak lehenbizi, ezta Danik ere ondoren, ez zuten gola sartzea lortu.
Zazpi minutu baino gehixeago falta zirela iritsi zen tokikoen gola. Peñak alderatutako jaurtiketa altu bat Richarrek hartu eta ibartarren atean sartu zuen. Publikoak hauspotuta, errioxarrek erremontatuko zutela sinetsi zuten, baina Carlosek 2-4koa izan zitekeen tiro bat bota zuenean, Peñak hankarekin geratu zuen eta han frustratu ziren tokikoen asmoak. Lauburuk jo zuen berriro eta norgehiagoka erabakita geratu zen. Javi Saldisek 1-5ekoa egin zuen, bata bestearen kontra, Ramiro goitik gaindituz; jokoaren alderdi guztietan guztia eman zuen Irurtzundarraren gol bikaina izan zen. 1-6koa Andoni Carlosenarena izan zen, kontra batean Javi Saldisek pasa eta bigarren zutoinean sartu zuenean. Partidua asko berotu zen orduan. Javi Saldisek 1-7koa egin zuen minutu eta erdi faltan eta pistatik zein harmailetatik frustrazioa epailena bideratzen hasi zenean. Honen ondorioz, bi kanporatu izan ziren, errioxar taldea gutxiagotasunean utziz eta Zumetak 10 metroetatik botatako tiro batekin finkatu zuten ibartarrek 1-8ko azken emaitza. Azken 40 segundoak ia jokatu ere ez ziren egin, Lauburuk bere kantxan itxaron baitzuen Naldak baloia zuen bitartean.
Laburbilduz, Lauburuk lan kolektibo bikaina egin zuen, norgehiagokaren garrantzia ulertuz. Falta diren lau finaletatik lehenengoa arrakastaz amaitu ostean, 28ko jardunaldian jokatu beharko duten partidan pentsatzen has daitezke moratuek. Iruñeko San Juan taldea etorriko da Belabietara eta norgehiagoka honek Ibarrak bere helburuetara iristeko dituen aukerak erabakita utziko ditu. Kuadro nafarra, atzokoan Segorberen kontra galduta, lau puntuetara geratu da sailkapenean eta Ibartarrak irabaziz gero sailkapena asko estutuko litzateke. Ibarrako afizioa gonbidatzen dugu norgehiagoka garrantzitsu hau ikustera etortzeko eta Belabieta garaipenaren aldeko faktore determinantea izaten laguntzeko.
#GoazenLauburuKEIbarra
PARTIDUAREN XEHETASUNAK
A.D. NALDA: Javier, Ricardo, Carlos, Richar (1) eta Ignacio. Hamza, Álvaro, Gabriel eta Ramirok ere, jokatu zuten.
LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, Andoni Zumeta (1), Andoni Carlosena (1), Igor Echarri eta Javi Saldise (2). Dani, Andoni Agirrezabala, Beñat (1), Garmen eta Oihanek (3) ere, jokatu zuten.
TXARTEL HORIAK: Ricardo, Álvaro, Gabriel, Carlos (A.D. NALDA).
KANPORAKETAK: Álvaro y Carlos (A.D. NALDA).
GOLAK
0-1 MIN 7 Belat
0-2 MIN 18 Oihan
0-3 MIN 18 Oihan
0-4 MIN 19 Oihan
1-4 MIN 34 Richar
1-5 MIN 36 Javi Saldise
1-6 MIN 47 Andoni Carlosena
1-7 MIN 39 Javi Saldise
1-8 MIN 40 Andoni Zumeta
EPAILEAK
Javier, Caballero Sandua (Nafar Komitea)
Iñaki, Castillejo Álvarez (Nafar Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Asier, Herreros Sacristán (Errioxar Komitea)