Bizkaiko Kukuyaga Etxebarri F.S taldearen aurka jokatuko, ostiralean 17:15ean
Pasa den asteburuan garaipena lortu ondoren, Alfredoren mutilak, zortzigarren jardunaldiari gogotsu  ekingo diote. Oraingo honetan igo berri den Kukuyaga Etxebarri F.S talde izango du aurrez aurre. Aukera polita, beraz, borrokan jarraitzeko eta puntako postuetan kokatuko dituzten hiru puntuak lortzeko.
Hala ere, ez da partida erosoa izango. Aurreko aldietan ikusi dugunez, kategoria honetako puntuak lortzea ez da lan erraza eta oso liga estua izaten ari da, bai goiko aldetik baita beheko mailan ere. Etxeko taldea, hamahirugarren postuan egon arren, partidu oso lehiatuak ari dira jokatzen  eta jokalarien kalitatea ikusirik, moreak bere bertsiorik onena zabaldu beharko du. Joseba Yenes bezalako jokalariak daude taldean, bigarren mailan esperientzia handiko jokalaria, duela denboraldi batzuk pitxitxi ere izan zena. Hala ere, talde bizkaitarrak ondo landutako blokea du eta taularen goikaldeetako taldeen aurka lortu dituen emaitza onak, beti azken minutura arte borrokan.
Alfredoren mutilak aste osoan zehar aritu dira entrenatzen partidara ahalik eta baldintza onenetan iristeko. Oihan eta Dani erabat berreskuratu dituzte, beraz, plantilla osoa izango du partida jokatzeko.
Partidaren garrantzia ikusita klubetik zaleei dei egiten diegu ostiralean taldearekin bidaiatzeko. Bazkideek autobusean joateko aukera izango dute. Euren kontura bidaiatuko dutenentzat, ez ahaztu: partida  17: 15ean hasiko da Etxebarriko udal kiroldegian.