Garai berriak iritsi dira Lauburuaren kudeaketara. Ibartar proiektuaren bilakaera handinahiaren barruan, digitalizazio-prozesua dago, eta lehentasuna da gure erabiltzaileen datu babesa eta zuzeneko konexioa.

Horrekin lotuta, Lauburuk eta Galiziako Cluber plataforma digitalak babesletza-akordio bat adostu dute, klubari gure jokalarien datu pertsonalak modu seguruan babesteko eta, aldi berean, tresna bakar batean hurrengo zerbitzuak ahalik eta gehien sinplifikatzeko: Eskolako ikasleen izen-emate kuoten kudeaketa, bazkideen kanpaina, sarreren salmenta eta 23-24 denboraldiaren hasieran argitara emango den online denda berria.

Aurrerapauso honi esker, gurasoek oso modu erraz eta zentralizatuan inskribatuko dituzte Lauburu Eskolan beren alabak, eta edozein unetan kontsultatu ahal izango dituzte ordainagiriak, horien egoera eta abar.

Gainera, mugikorretarako eta tabletetarako PlayStore edo AppleStoretik deskargatu ahal izango den aplikazio honetatik atera gabe, lehen taldeko partidetarako sarrera ematen duen bazkide-txartelari alta eman ahal izango zaio. Era berean, automatikoki deskargatuko da txartela app-aren barruan. Horrela, norgehiagokaren egunean kiroldegira iristean, Cluber app-a irekitzearekin nahikoa izango da leihatilan bazkide txartela balidatzeko.

Azkenik, app honen bidez klubak eskainiko dituen beste bi zerbitzuak dira lehen taldeko partidetarako sarrerak erostea eta online denda berria. Azken honi dagokionez, talde morearen merchandising zabala egongo da salgai.

#CluberBabesa #PatrocinioCluber