Atzo 00:00ak aldera iritsi ginen hotelera atseden hartzeko eta larunbata energiarekin hasteko. Hortaz, gaur, autobus bidaia luzearen ondoren ondo deskantsatuta, gosaldu eta indarrak hartu ditugu goizeko entrenamendua egiteko. Askoz gehiagorako astirik izan gabe, hotelera itzuli gara bazkaltzeko eta lasai egoteko, eta, horren ostean, kiroldegira itzuli gara borrokan jarraitzeko prest.

Marcosek, Chukyk, Oscarrek, Iliasek eta Bolik eman diote hasiera lehen zatiari. Joaneko partidan gertatutakoaren antzera, ondo eutsi diogu lehen 10 minutuei. Are gehiago, markagailua estreinatzeko ardura izan dugu oraingoan, Iliasek buruz egin duen erremate bati esker (0-1).

Hiru minutu geroago, etxeko taldeak erantzun egin du falta zuzen batekin asmatuta (1-1). Erritmoa izugarri igo da, eta 15. minutuan, geldiezina izan den beren taldeko 29 zenbakiak bakar-bakarrik egin du beste gol batekin amaitu den jokaldi bikaina (2-1). Aurrea hartu arren, guk borrokan jarraitu dugu, eta atsedenaldira joan aurretik, partida berdintzeko zorian egon da Alvaro.

Aldageletatik itzuli ostean, bigarren zatiari ekin diogu Dani, Oscar, Dylan, Iker eta Txikirekin. Markagailuak islatzen zuen emaitza kontuan hartuta, Mengibarrek estutu egin du, lidergorako gaitasunaz gain, kalitate handia erakutsita. Ekintza bakoitzaren erritmoan eta eraginkortasunean nagusi izanik, beste bi gol sartu dituzte 22. eta 23. minutuanl: ehenengoa pilota gure area barrutik ondo kontrolatuta, eta bigarrena, Dani gainditzeko pilota altxatuta (4-1).

4-1ekoarekin, atezain jokalariarekin irtetea erabaki du Jotak, eta handik bi minutura, Jaenekoek ate barrura sartzeko aprobetxatu dute urrunetik jaurtitzen (5-1). 5eko jokoari eutsita, jaurtiketa ona egin du Txikik amaierarako 5:47ra. Hala ere, etxekoek ez dute barkatu eta berriro sartu dute gure atea hutsik zegoela (6-2).

Dena den, azken bi golek ez dute Jotaren iritzia aldarazi, eta horri esker, azken txistua entzuteko 2:48ra, Dylanek hirugarren gola sartu du gure alde (6-3). Gauzak ondo ateratzen ari ziren arren, eta joaneko neurketarekin alderatuta hobekuntza nabaritu den arren, Chukyri ateratako txartel gorri batek eta 22 segundoren faltan egindako beste lapurreta batek erabakita utzi dute neurketa 7-3ko emaitzarekin.

Inoiz ez bezala gozatu dugu, eta inoiz ahaztuko ez ditugun esperientziak bizitzeko aukera izan dugu gaur amaiera eman digoun abentura honi esker. Oso berezia izan da Mengibarren ezaugarriak dituen talde batekin lehiatu ahal izatea, goiko mailako kategorietan esperientzia duena; izan ere, ikasteko, eta batez ere, hazten jarraitu ahal izateko balio dute. Gainera, gaur gure jubenil asko ikusi ahal izan ditugu elkarrekin pistan gozatzen, haiek ere baitira honen guztiaren parte.

Ibarratik zein Jaenetik, BETI ELKARREKIN!!! GOOOOOAZEN!!!!!