CD PINSEQUE – LAUBURU KE IBARRA
Aurreko jardunaldian jasandako porrota mingarriaren ostean, Aragoiera bidaiatzea tokatu zaie moreei, ligako laugarren jardunaldi honetan Pinseque taldearen kontra jokatu eta etxera hiru punturekin itzultzen saiatu.
Kategorian eskarmentu handiko taldea da Pinseque, bere helburua beti, goiko postuetan ahalik eta azkarren kokatzea izaten da. Aurten Ivan Quintin jokalariarekin indartu dute lantaldea, eta lehenbiziko hiru jardunaldietan egindako bi garaipen eta berdinketa batekin, jada, 7 puntu lortu dituzte. Golaren aurrean duten eraginkortasuna da azpimarragarriena, hiru norgehiagoketan 20 gol sartu dituzte-eta.
Lauburuk bere aldetik, entrenamenduetan duten giro bikaina da azpimarratzekoa, lan ona burututako saioak ikusi baitira. Osatze prozesuan jarraitzen duen Alex izan ezik, lesio gehiagorik ez dago eta zorionez, Alfredo Hualdek lantalde guztiarekin kontatuko du.
Entrenatzailearen hitzetan: “Sentsazio onak ditugu, lan-ildoari begira, astea bikain pasa da eta Pinsequeren kontrako norgehiagoka ilusio handiarekin hartuko dugu, astez-aste pauso txikiak emanez. Dagoen kantxarik zailenetako bat dela badakigu, oso txukun eta tentuz jokatu beharko dugu handik 3 punturekin itzultzeko”.
Partidua 18:00etan izango da Pinsequeko Udal Kiroldegian
Ohiko moduan, norgehiagoka klubeko Twitter bidez jarraitu ahal izango duzue.
Ez ahaztu: LARUNBATA, URRIAK 6, 18:00etan
#GoazenLauburuKEIbarra
#AukeratuMOREeginLAUBURU