9 2022.12.09

AZKEN-AURREKO ERRONKA GABONETAKO ETENALDIAREN AURRETIK

2022-12-08T13:18:05+01:0009/12/2022|Tags: , , , , |

Larunbatean, Belabietan 18:30ean, Tafa FS talde nafarraren aurka jokatuko dugu, eta Gabonetako etenaldiaren aurreko azken-aurreko partida izango da. Zentzu horretan, ezinbestekoa izango da batzea, batez ere, taulako goiko postuetan mantendu, eta asmo handiko gure helburuari eutsi ahal izateko. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko hamargarren postuan kokatzen da 16 punturekin, 5 partida irabazi, 1 berdindu eta 6 galdu ondoren. Hori kontuan hartuta, eta sailkapena oso parekatua dagoela jakinda, badakigu Tafallakoak prest egongo direla postuak igotzen lagunduko lieketen 3 puntu horiei ihes egiten ez uzteko. Horren jakitun, jokaalri guztiak deitu ditu Jotak, Ekain izan ezik. Gainera, min hartuta jarraitzen du Oscarrek eta, beraz, [...]

19 2018.11.19

Guztiraren bila joateko garaipena lortu du Lauburuk Santurtzin

2018-11-19T19:40:18+01:0019/11/2018|Tags: , , , |

Lehenengo zati on batean jokoa eta okasioak menderatuz eta bigarren zatian berriz, abantailari eusteko ongi lehiatuz, beste hiru puntu gehiago gehitzea lortu zuen Lauburuk kanpoan jokatutako norgehiagokan. Bi proposamen oso desberdin ikusi ziren hasieratik, Santurtzi, aurkariaren akatsez baliatzeko asmoz bere kantxan zain geratzen zen bitartean, moreak bertakoen baloi irteeran estutzen zuten eta baloiaren jabetza izan zuten denbora gehiagoz. Era honetara hasi ziren iristen lehenbiziko erasoak. Javi Saldisek izan zuen lehenengo aukera, baina atezain bizkaitarrak eskuarekin geratu zuen. Handik gutxira, laugarren minutuan, Oihanek 0-1ekoa markatu zuen kanpotik egindako jaurtiketa gogor bat zutoinaren ondotik sareetan sartu zenean. Gol honek Santurtziarrak espabilatu zituen [...]

21 2018.10.21

Lauburuk igotzen jarraitzen du Zaragozan lortutako garaipenarekin (0-4)

2018-10-21T23:09:51+02:0021/10/2018|Tags: , , , , |

Hasieratik faborito papera hartu zuten moreek eta partida serio bat jokatu zuten. Aurkaria baino puntu bat gorago daudela erakutsi zuten, eta garaipena estrategiazko hiru golekin eta defentsa intentsitate handiarekin lortu zuten. Baloiaren irteeran presioa eginez hasi ziren bi taldeak, baloiaren jabetza bietako inork ez zuelarik denbora luzean edukitzeko aukerarik izan. Talde morea besten defentsa hobeto irakurtzen hasi zen eta arrakastaz triangelukatuz arriskua eramaten hasi zen aurkariaren atera. Alta, markagailua ez zen mugituko 9. minutura arte; bandako sake batean Javi Saldisek egindako pase baten ostean, Oihanek eskuadrara botatako jaurtiketa batekin atezaina gainditu eta sartu zuen. Tanto honek Sala 2012 taldea [...]

7 2018.10.07

Lauburu ez du Pinsequetik puntuk ekartzea lortu (3-1)

2018-10-07T17:46:57+02:0007/10/2018|Tags: , , , , |

Norgehiagoka guztian zehar ongi lehiatu bazuten ere, Alfredo Hualderenak porrota mingarria jasan zuten Pinsequen. Aurkariak lehenengo zatian sartutako bi estrategia-golek Aragoiarren aldera begira utzi zuten balantza. Bertakoen nagusitasunarekin hasi zen partida, biziago atera ziren-eta. Hainbat alditan iritsi ziren Josebaren atera, baina honek trebezia handia erakutsiz, arriskuak alderatzen eta markagailua hutsean mantentzen jakin izan zuen. Gero moreak bere jokoa egiten hasi ziren, zelai propioan landuz eta aurkariaren atera arriskuarekin iritsiz. Lehenbizi Andoni Carlosenak eta ondoren Andoni Agirrezabalak langa jo zuten jaurtiketa bana egin zuten. Pinsequek berriz, korner batean Unaik errematatu eta sarean sartzen asmatu zuen, markagailuan 1-0ekoa ezarriz. Segidan Ibarrako [...]

4 2018.10.04

Lauburu KE garaipenaren bila joango da kanpora

2018-10-04T19:55:51+02:0004/10/2018|Tags: , , , |

CD PINSEQUE - LAUBURU KE IBARRA Aurreko jardunaldian jasandako porrota mingarriaren ostean, Aragoiera bidaiatzea tokatu zaie moreei, ligako laugarren jardunaldi honetan Pinseque taldearen kontra jokatu eta etxera hiru punturekin itzultzen saiatu. Kategorian eskarmentu handiko taldea da Pinseque, bere helburua beti, goiko postuetan ahalik eta azkarren kokatzea izaten da. Aurten Ivan Quintin jokalariarekin indartu dute lantaldea, eta lehenbiziko hiru jardunaldietan egindako bi garaipen eta berdinketa batekin, jada, 7 puntu lortu dituzte. Golaren aurrean duten eraginkortasuna da azpimarragarriena, hiru norgehiagoketan 20 gol sartu dituzte-eta. Lauburuk bere aldetik, entrenamenduetan duten giro bikaina da azpimarratzekoa, lan ona burututako saioak ikusi baitira. Osatze prozesuan [...]

1 2018.10.01

Punturik geratu da Lauburu partidu on batean (3-6)

2018-10-01T19:59:50+02:0001/10/2018|Tags: , , , |

Alfredo Hualderenak hobeak izan ziren baloiarekin eta areto futbol gehiago egin zuten, baina Tafatransek eraman zuen partida, sartutako hiru estrategia golengatik eta partiduaren momentu puntualetako emozioak egokiago kudeatzeagatik. Etxekoek defentsa altu jarri zuten hasieran, aurkariaren erasoa aurreratzea eragotziz eta erasoan iniziatiba izateko asmoarekin. Nafarrek berriz, tokian, atea babesten, erasoan trantsizio bizkorrak eginez moreak ezustean harrapatu eta beste atera ahalik eta arinen iristeko helburuarekin. Lehenbiziko gol aukerak etxekoentzat izan ziren, baina ez zuten Tafallako atezaina gainditzea lortu. Lortu zutenak bisitariek izan ziren, korner batean Jesusek ezkerrarekin bota eta sareetara bidaliz 0-1ekoa ezarri zuenean. Hala ere, Lauburuk jarraitzen zuen nagusitasuna izaten, [...]

4 2018.09.04

Toulouseren kontra berdinketa egin du Lauburuk bere aurkezpen partidan (2-2)

2018-09-04T11:25:31+02:0004/09/2018|Tags: , , , , , , , |

Irailaren 1eko larunbata gorriz ipinita zuen Lauburuk bere egutegian, 2018-2019 denboraldi berriaren aurkezpen partidua eta izen handiko aurkari baten kontra gainera, Frantziako lehenengo mailan jokatzen duen UJS Toulouse taldea. Espero zen moduan, defentsa-intentsitateak eta aurkariaren atera iritsi nahiak jarraitzaileak gozarazi zituen norgehiagoka izan zen. Etxekoek defentsa bere atetik urrun kokatuz hasi zen partidua, eta frantziarrak beren defentsa gogorra kantxa erdian jarriz. Lauburu zaparradan atera zen bere aurkezpenean, eta lehenbiziko gol aukerak moratu kolorekoak izan ziren. Eragindako presioaren ondorioz Toulousen baloi-irteeran osteak sortu ziren, baina frantziar atezainaren lan ona medio, jaurtiketak ez zuten zulorik aurkitu atean; arratsaldeko protagonista izan zen. [...]

30 2018.08.30

Presentación del Lauburu frente al Toulouse francés de primera división

2018-08-30T21:14:25+02:0030/08/2018|Tags: , , , , , , , , |

El primer equipo del Lauburu se presentará ante su público el próximo sábado, día 1 de septiembre a las 18:00 horas, enfrentándose a un rival de campanillas. Será el U.J.S. Toulouse, entrenado por el castellonense Héctor Núñez, y que milita en la liga D1 futsal francesa, el encargado de medir los progresos del plantel entrenado por Alfredo Hualde. El conjunto francés, se creó en el año 1991 y forma parte de los primeros clubes de Francia de Fútbol Sala, pioneros que crearon la primera liga nacional. En 2013 descendió a segunda división y no volvió a subir hasta el [...]

30 2018.08.30

Lauburuk Frantziako lehenengo mailako Toulousen aurka egingo du aurkezpena

2018-08-30T21:14:25+02:0030/08/2018|Tags: , , , , , , , |

Irailaren 1ean 18:00etan jarriko da Lauburu jarraitzaileen aurrean, eta aurkari handi baten aurka jokatzeko izango da, UJS Toulouse taldea, hain zuzen. Hector Nuñez gaztelarra da entrenatzailea eta frantziar areto futboleko D1 ligan jokatzen du, Alfredo Hualdek gidatutako lantaldearen aurrerapenak neurtuko dituen taldeak. Toulouse frantziarra 1991. urtean sortu zen eta Frantziako Areto Futboleko lehenengotariko klubetako bat da, lehenbiziko liga nazionala sortu zutenetakoa. 2013. urtean bigarren mailara jaitsi zen eta lau urte pasa behar izan ziren berriro igo zen arte. Jokalari gazteak osatzen dute lantaldea eta beti frantziar gazte oparoen aldeko apustua egin izan dute, pistako formazioaz gain (atzerriko entrenatzaileekin), pistatik kanpokoa [...]

2 2018.08.02

Lauburu KE Ibarrarak abuztuaren 9an hasiko du aurre-denboraldia

2018-08-02T20:21:07+02:0002/08/2018|Tags: , , , , , |

Lauburuko lehenengo taldearen staff teknikoak abuztuaren 9ko ostegunean hasiko den aurre-denboraldiaren prestaketa plan bat diseinatu du. Egun horretan lehenengo taldeko guztiak daude deituak, filialeko eta jubenileko jokalari batzuez gain. Lehenbiziko hitzordu honek proba fisikoak egiteko eta lehenengo kontaktua egiteko balioko du. Aurre-denboraldi honetako egitarau honen barnean, moratuek jokatuko dituzten lagunartekoen lehenengo bi partiduak daude; bat Zierbenaren kontra Bizkaian abuztuaren 18an, 18:00etan eta bestea Ibarran, abuztuaren 25ean 12:00etan, Ibarrako jaien erdian. Ondoren, Antiguokoren kontra jokatuko dute, hirugarren mailan dagoen talde gipuzkoar berria, eta abuztuaren 29ko asteazkenean izango da, Ibarran 20:30ean. Aurre-denboraldiko hitzordu gorena irailaren 1ean izango da, 18:00etan. Bertan, Lauburu [...]

Go to Top