Lauburu, ligaren hasierako prestaketan buru-belarri jarraituz, aurreko larunbatean San Juan nafarren aurka neurtu zen berriro Belabietan. Tentsio handiko partida izan zen, jaurtiketak konpetizioko partida bat irudikatzen zutelarik. Alfredo Hualden mutilak biziago atera ziren eta Oihanen eskutik markagailuan aurreratzea lortu zuten. Talde iruindarrak, ordea, nibela parekatzea lortu zuen eta atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin iritsi ziren. Bi tantoak penalti bikoitzen ondorioz egin zituzten. Bigarren zatia luzeegia egin zitzaion Laubururi, Agus eta Aitzolen lesioengatik gehienbat, aurretik bajan dauden Andoni Carlosena, Andoni Agirrezabala eta Dani Garciarenak gehitu behar baitzaizkie. Honek ibarrako misterrari errotazio gaitasuna ahuldu zion. Hala ere, moratuek ez zuten etsi, ezta aurkariak 1-5eko emaitzarekin gailendu zirenean ere, eta bosteko jokoarekin 2-5eko azken emaitza finkatzea lortu zuten.
Ligaren hasierara sentsaziorik onenarekin iritsi ahal izateko, lan handiko bi aste geratzen dira. Jarraian jokatutako bi neurketa izan dira San Juanen kontra eta oso talde lehiakorra dela agerian utzi du. bi aste hauetako diferentziak ez die Irailaren 9ra aukera guztiekin iristeko motibazioa gutxituko. Bai lantaldeak eta baita teknikoek ere, konfiantza dute eta horretan saiatuko dira. Taldeak astelehenean emango die segida entrenamenduei eta astebete barru, asteazkenen, Elorrioko taldearen kontra jokatu beharko du bere kantxan. Larunbatean berriz, Donostiako Torneoa jokatuko du Tafatrans, Juventud del Círculo eta Inter anfitrioiaren kontra.
GOAZEN LAUBURU!!!!