Lauburuk 4-1 irabazi zion Fuenmayor taldeari, lehenengo zatian erabakita geratu zen partidu eroso batean.

Mikel Diestroren taldeak, bizi-bizi hasi zuen partidua, bertakoen nagusitasuna garbi ikusten zen hasierako segunduetatik. Lehenengo minutuan jada, taldeko kapitain den Unaik, jokaldi estrategiko bati bukaera emanez egindako tantoarekin aurretik jarri ziren.

Hurrengo minutuetan ere, etxekoen nagusitasuna agerikoa zen. Bosgarren minutuan Txipik ezker aldean jasotako baloiarekin eta jaurtiketa eder batekin errioxarrei eskuadratik sartuz 2-0ekoa egin zuen.

Tanto honen ondoren errioxarrak aurreratzen saiatu ziren baina emaitza handirik gabe, ibartarrentzat baitziren aukera guztiak, eta hamabosgarren minutuan jokaldi bikain bat medio, hirugarren gola sartu zuten; Cristianek Txipiri egindako pase on baten bidez, honek baloia atezainaren gainetik bidali eta gol ikusgarria sartu zuen.

Ibartarrak oso partida ona jokatu zuten, bai erasoan eta baita defentsan ere, aurkariari erasoaldiak zailduz eta sortutako aukera guztiak aprobetxatuz.

Lehenengo zatia amaitzeko 3 minutu falta zirelarik iritsi zen 4-0ekoa etxekoentzat, Unaik trantsizio azkar baten ostean jasotako baloia sareetara bidali zuenean. Emaitza honekin atsedenaldira iritsi ziren.

Bigarren zatian Lauburu lasaiago ateran zen kantxara eta aurkaria egoeraz baliatzen hasi zen, kantxa erdian baloiak berreskuratu eta Josebaren atean arrisku handiak sortzen zituelarik, baina honek, geldiketa onak eginez hainbat aukera zapuztu zituen.

Minutuak aurrera ziharduten eta ez batak eta ezta besteak ere, ez zuten markagailua aldatzea lortzen; aukerak bientzako sortzen ziren baina azken metroetan ez zuten asmatzen.

Bukaerarako bost minutu falta zirela, Fuenmayorrek atezain-jokalaria atera zuen, Lauburuk momentuko emaitza babesten jarraitzen zuen baina bukaerarako segundu gutxi falta zirela, bisitariek 4-1ekoa egitea lortu zuten.

Piparreroek garaipen bikain honekin postu bat gehiago igotzen dute eta 22 punturekin laugarren jarri dira. Datorren astean Zaragozara bidaiatu beharko dute, Ebrosalaren aurka jokatzera, 26 punturekin sailkapenean buru doan taldea.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Aitzol, Unai (2), Garmen, Ioritz.  Txipi (2), Andoni, Xabi, Agus eta Cristian-ek ere jokatu zuten.

C.D. FUENMAYOR: David, Jonathan, Ricardo, Moisés, Víctor. Carlo, Juan R. (1), Alejandro, Daniel, Cristian eta Angel-ek ere jokatu zuten.

TXARTEL HORIAK: Xabi, Garmen (Lauburu) – Víctor, David (Roja directa) (Fuenmayor).

GOLAK

1-0 MIN 01:46 UNAI

2-0 MIN 05:05 TXIPI

3-0 MIN 14:40 TXIPI

4-0 MIN 17:34 UNAI

4-1 MIN 39:32 JUAN R.

IMG_1279-2

Victoria por 4-1 de Lauburu K.E. Ibarra frente a Fuenmayor en un cómodo partido que sentenciaba en una gran primera mitad.

Los de Mikel Diestro comenzaban muy entonados el partido, desde el pitido inicial eran los dueños de la pelota. En el primer minuto ya se adelantaban por mediación de Unai, en una buena jugada de estrategia ejecutada por el capitán piparrero.

El dominio local seguía en los minutos siguientes. En el minuto 5, Txipi recibía un balón en el costado izquierdo del ataque ibartarra y marcaba el 2-0 de un gran disparo que se colaba por la escuadra de la meta riojana.

Tras el 2-0 los visitantes intentaron adelantar sus líneas, pero el planteamiento no les daba resultado, ya que las ocasiones seguían siendo para los de Ibarra, que en el minuto 15 marcaba el 3-0 en una gran jugada en la que Cristian pasaba un buen balón a Txipi, y éste picaba el balón por encima del portero haciendo un auténtico golazo.

Los ibartarras estaban jugando un gran encuentro tanto en ataque como en defensa poniéndole las cosas muy difíciles al ataque de Fuenmayor, y aprovechando las ocasiones que llegaban.

A falta de 3 para el final de la primera mitad llegaba el 4-0 para los locales, Unai recibía en una rápida transición, y mandaba el balón a la red después de regatear al meta riojano, con este resultado se llegaba al tiempo de descanso.

En la segunda mitad Lauburu salía algo más relajado a la cancha y los visitantes comenzaron a aprovecharse de la situación, recuperando balones en media cancha ponían en serio peligro la portería de Joseba, pero éste desbarataba varias ocasiones haciendo buenas paradas.

Los minutos iban pasando y ninguno de los dos conjuntos conseguía mover el marcador, las ocasiones se sucedían en ambas porterías, pero nadie acertaba en los últimos metros.

A falta de 5 para el final, Fuenmayor apostaba por el cinco para cuatro, Lauburu defendía el resultado con uñas y dientes, pero a escasos segundos del final los visitantes marcaban el que a la postre sería el definitivo 4-1.

Gran victoria de los piparreros, que adelantan un puesto más, posicionándose cuartos con 22 puntos. La semana que viene viajarán a Zaragoza para enfrentarse a Ebrosala, líder de la categoría con 26 puntos.

DETALLES DEL PARTIDO

LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Aitzol, Unai (2), Garmen, Ioritz. También jugaron: Txipi (2), Andoni, Xabi, Agus, Cristian.

C.D. FUENMAYOR: David, Jonathan, Ricardo, Moisés, Víctor. También jugaron: Carlo, Juan R. (1), Alejandro, Daniel, Cristian, Ángel.

TARJETAS AMARILLAS: Xabi, Garmen (Lauburu) – Víctor, David (Roja directa) (Fuenmayor).

GOLES

1-0 MIN 01:46 UNAI

2-0 MIN 05:05 TXIPI

3-0 MIN 14:40 TXIPI

4-0 MIN 17:34 UNAI

4-1 MIN 39:32 JUAN R.