Ibartarrek Ebrosalari 4-0 irabazi zieten Belabietan eta taldeak, hala, Bigarren B Mailari eutsi ahal izango dio datorren kanpainarako.

Neurketa etxekoek menderatuz hasi zen, Ebrosala baja ugarirekin iritsi zen Ibarrara eta ibartarrek kategoria ziurtatzeko beharrezko hiru puntuak bereganatzeko aukera ezin zuten galtzen utzi.

Lauburu gol-aukerak sortzen hasi zen, pixkanaka aragoiarrak beren arean estutzen zituelarik. Hamabigarren minutuan iritsi zen lehendabiziko gola piparreroentzat. Unaik, Garmenek bidalitakoa hartu eta eskuinarekin jaurtiz, kapitainak 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan.

Etxekoen jazarpenak hurrengo minutuetan ere jarraitu zuen eta bigarren gola behin baino gehiagotan barkatu ondoren atsedenaldira 1-0ekoarekin iritsi ziren .

Bigarren zatian ibartarrak markagailua ahalik eta azkarren igotzeko helburuarekin atera ziren. Hirugarren minutuan iritsi zen Laubururen bigarren gola, Garmenen berreskuratze baten ostean, Unaik baloia hartu eta sarera bidali zuen azpitik egindako jaurtiketa bikain batekin. Handik bi minutura, penalti batekin, lasaitasuna eskaini zien gola etorri zen, Unaik jaurti zuen eta 3-0 eginez bere hirugarren gola sartu zuen.

Emaitza honekin, hala ere, taldea ez zen erlaxatu eta markagailua igotzen saiatzen jarraitu zuen. Holaxe iritsi zen 4-0ekoa, Andonik egindako jokaldi bikain batean, Unairi bidali eta honek, neurketa itxiko zuen gol-pokerra egitea lortu zuen.

Partidaren ondoren, bertako protagonista handiak holaxe zioen: “Guretzat oso partida garrantzitsua zen, kategoriari eusteko irabaztea beste aukerarik ez genuen. Taldeak ganoraz jokatu du norgehiagoka guztian. Besteak justuko jokalariak etorri dira eta erritmo bizia ezartzen saiatu gara, hala, partidaren amaierara fresko iristeko. Eta ongi atera zaigu. Hemendik talde guztia zoriondu nahiko nuke, egindako lanagatik, baina bi partida geratzen zaizkigu eta denboraldia ahalik eta hobekien ixteko lanean jarraitu beharra daukagu”.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Xabi, Aitzol, Unai (4), Andoni. Garmen, Ioritz, Txipi eta Urko-k ere jokatu zuten.

A.D. EBROSALA: Sergio, Carlos, Aleja, Raúl, Jorge. Álvaro eta Víctor-ek ere jokatu zuten.

Txartel horiak: Unai, Ioritz (Lauburu) – Aleja (Ebrosala).

GOLAK

1-0 MIN 12:05 UNAI

2-0 MIN 32:20 UNAI

3-0 MIN 36:00 UNAI

4-0 MIN 38:50 UNAI

IMG_0344

Los de Ibarra vencieron a Ebrosala por 4-0 en Belabieta y aseguran así su permanencia en Segunda División B para la próxima campaña.

El encuentro comenzaba con un ligero dominio de los locales, Ebrosala llegaba a Ibarra con muchas bajas y los ibartarras debían aprovechar la ocasión para quedarse con los tres puntos que aseguraran su continuidad en la categoría.

Las ocasiones comenzaron a llegar para Lauburu, que poco a poco empezaba a embotellar a los maños en su área. En el minuto 12 llegaba el primero para los piparreros. Unai recibía de Garmen, y el capitán soltaba un derechazo que se colaba en la red para poner el 1-0 en el electrónico.

En los minutos siguientes seguía el acoso de los locales a la meta de los zaragozanos, y tras perdonar el segundo en más de una ocasión, se llegaba al descanso con el 1-0.

En la segunda mitad los de Ibarra salieron con el objetivo de incrementar el marcador lo antes posible. En el minuto 3 de la reanudación llegaba el segundo para Lauburu, después de una recuperación de Garmen, Unai recogía el esférico y lo mandaba al fondo de las mallas de un gran disparo por bajo. Dos minutos más tarde llegaba el gol que daba la tranquilidad, fue un penalti por mano que ejecutaba nuevamente Unai para hacer el 3-0 y el tercero en su cuenta particular.

A pesar del resultado, el equipo no se relajó y siguió intentando aumentar el marcador, y así llego el 4-0, después de una gran jugada de Andoni, éste dejaba para Unai, que conseguía el póquer de goles con el que se cerraba el encuentro.

Tras el partido el gran protagonista Unai Labaka declaraba: “Era un partido muy importante para nosotros, en el que solo valía ganar para cerrar cuanto antes la permanencia. El equipo ha estado muy serio durante todo el encuentro. Ellos han venido muy justos y hemos intentado imponer un ritmo alto para poder llegar más frescos al final del partido y nos ha salido bien. Desde aquí felicito a todo el equipo por el trabajo realizado, pero nos quedan dos partidos y tenemos que seguir trabajando para cerrar la temporada de la mejor manera posible”.

DETALLES DEL PARTIDO

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Xabi, Aitzol, Unai (4), Andoni. También jugaron Garmen, Ioritz, Txipi, Urko.

A.D. EBROSALA: Sergio, Carlos, Aleja, Raúl, Jorge. También jugaron Álvaro, Víctor.

Tarjetas amarillas: Unai, Ioritz (Lauburu) – Aleja (Ebrosala).

GOLES

1-0 MIN 12:05 UNAI

2-0 MIN 32:20 UNAI

3-0 MIN 36:00 UNAI

4-0 MIN 38:50 UNAI