Izugarria, Alfredo Hualderen mutilak atzoko norgehiagoka garrantzitsuan eskaini ziguten errezitala. Taldeko lanean eta intentsitate erakustaldi batean oinarrituta, moratuek Construcciones Cobo talde bikaina desegitea lortu zuten hasieratik. Ibartarrak aurkariak baino askoz ziurtasun maila handiagoa erakutsi zuten.
Lehenbiziko zatian Ibarrak menderatu zuen. Moratuek 5 falta pilatu izanagatik ez balitz, markagailuak lehenbiziko 20 minutuen amaieran islatutakoa baino errenta handiagoa lor zezaketen, baina momentu horretan, Andoni Zumetak egindako tantoa bakarrik erakusten zuen, Igor Echarrik gidatutako kontra bat bikain amaitu zuenean egindako tantoa, hain zuzen.
Lauburu aurkaria baino gehiago zela nabarmentzen zen, baina markagailuak ez zuenez hori erakusten, guztia erabakitzeko utzita joan behar izan zuten bi taldeak aldageletara.
Bigarren zatian Lauburuk berean jarraitu zuen, temati. Pazientzia handiarekin eta lan kolektibo baten bidez, moratuek determinazio osoz joan ziren aurkaria menderatzen. Estrategia jokaldi batean iritsi zen 2 eta 0ekoa. Zumetak bere gol kopurua handitu zuen, zerbitzu bat bigarren zutoinean errematatu zuenean.
2-0eko honek bi taldeen animoak baretu zituela zirudien, eta norgehiagoka momentu horretan, kolpeen trukaketa batean bihurtu zen, non Alfredo Hualderenak aurkariaren atean izan zuten joa erakutsi zuten. Pazientziaz eta defentsa-intentsitateaz lortu zuten ibartarrak neurketa desorekatzea. Javi Saldisek taldeko konbinazio bat amaituz egindako tiro baten bidez iritsi zen hirugarren tantoa, alderatzea Oihanek jaso eta Isaac-en aurrean hutsegin gabe bota zuenean. Polita izan zen, eta merezitako saria izan zuen Carlosena gazteenak, oraindik orpoan duen lesiotik osatu gabe jokatu baitzuen atzokoan.
Hiru golen errentak argi utzi zuen bi taldeen arteko aldea. Ibartarrak, hala ere, ordurarte erakutsitako kontzentrazio mailarekin jarraitu zuten, Lauburu eta aurkariaren arteko amildegia agirian geratu zelarik.
4-0ekoa, Aitzol, Zumeta eta Javi Saldisek presio irteera batean izandako partehartzearekin etorri zen. Bi ukituetako triangelukatzea Irurtzungo goleatzailearen oinetan amaitu eta langatik gertu sartu zuen baloia sareetan. Arratsaldeko bosgarren tantoa, bigarren lerroan ostu osteko beste trantsizio batean gertatu zen. Andoni Carlosenak atzokoan defentsan egindako partidu galanta berretsi zuen, Danik egindako pase on bat jaso eta ate hutsera botaz markatu zuenean.
Moratuen nagusitasuna nabarmena bazen ere, Construcciones Cobo taldea saiatu zen, bosteko jokoarekin, dinamika honi buelta ematen. Ez zuten, hala ere, Zuaitz bikain baten atean kezka handirik sortzea lortu. Kantabriakoen ohorezko gola, talka amaitzeko minutu eta erdi falta zela iritsi zen: moratuen arean, bertize gainean jaurtitako diagonal bat David Segurak tiro bortitz batekin amaitu eta ibarraren atean sartu zenean.
Oraindik moratuen azken gola geratzen zen ospatzeko, eta gol jarioa berretsi zuen azken tantoa Javi Saldisen esku egon zen berriro; Oihanen asistentziarekin Isaac gainditu zuen seigarren aldiz atzokoan, altura erditik botatako tiro batekin.
Partiduak ez zuen gehiagorako eman. Laburbilduz, mahai gainean kolpekada eman eta azkeneko jardunaldira arte ohorezko postuengatik borrokatuko duela erakusteko, atzoko arratsaldea aprobetxatu nahi izan zuen Lauburu baten erakustaldia izan zen. Sailkapenak ez du aldaketarik izan, atzetik datozen aurkari zuzenak, hiru puntura Zierbena taldea, eta lau puntura berriz, Segorbe taldea dira. Datorren astean atsedena izango da, Espainiako Kopa dela eta. Moratuek 15 egun barru jarraituko dute konpetizioarekin, Elorrioko Buskantza talde bizkaitarraren kontra jokatzera Elorriora bidaiatu beharko dutelarik. Iker Saenzek entrenatzen duen taldeak bost aldiz jarraian irabazi du etxean, horrek, gotorleku horretan hiru puntuak lortzea ez dela batere erraza izango erakusten duelarik. Alfredo Hualderen mutilak irteera hau atentzio handienarekin prestatzea beharrezkoa izango dute.
#GoazenLauburuKEIbarra

PARTIDUAREN XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Andoni Agirrezabala, Aitzol, Zumeta (2) eta Igor Echarri. Andoni Carlosena (1), Beñat, Javi Saldise (2), Dani, Oihan (1) eta Garmenek ere, jokatu zuten.
GIMNASTICA CONSTRUCCIONES COBO: Isaac, Adrián, Kike, David Segura (1) eta Ricardo. David Blanco, Víctor, Alberto eta Saúlek ere, jokatu zuten.
TXARTEL HORIAK: Alberto (GIMNASTICA CONS. COBO).
GOLAK
1-0 MIN 4 Zumeta
2-0 MIN 22 Zumeta
3-0 MIN 27 Oihan
4-0 MIN 34 Javi Saldise
5-0 MIN 39 Andoni Carlosena
5-1 MIN 39 David Segura
6-1 MIN 40 Javi Saldise
EPAILEAK
Javier, Caballero Sandua (Nafarroako Komitea)
José Antonio, Piñar Viñas (Nafarroako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Daniel, Dos Anjos De Celis (Euskal Komitea)
Oharra: Danon Txokoa jatetxeak eskainitako bi lagunentzako afariaren zozketan irabazle Ane Artutxa suertatu zen. Zorionak!!